Bases legales del sorteo LandK

Page 1

Lege Oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; LandK-eko Facebook orriko jarraitzailea izatea, Kutxabank txartelaren titularra izatea eta txartela azken 3 hilabeteetan gutxienez hirutan erabili izana. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, LandK-k Facebooken duen orriaren zaletua izan, “Atsegin dut� sakatu eta lehiaketaren argitalpena partekatu behar da. Egutegia Erabiltzaileek maiatzaren 24ko 16:00etatik ekainaren 1eko 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Epe hori amaitutakoan, irabazleak zozketa bidez aukeratuak izango dira ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleei jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak -

2017ko ekainaren 10eko Zarauzko Triatloirako leku bat.

Irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.