Bases legales Concurso Megaselfie kutxabank

Page 1

Megaselfie Kutxabank lehiaketaren lege-oinarriak Kutxabanken Twitter edo Instagrameko profilen jarraitzaileek lehiaketan parte hartu ahal dute, Kutxabankeko bezeroak izan ala ez. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Parte hartzeko erabiltzeek Kutxabankeko Twitter edo Instagrameko profilen jarraitzaileak izan behar dute, Bilbao BBK Liveko Kutxabankeko standean megaselfie bat atera eta Twitter edo Instagramen partekatu behar dute #MegaselfieKutxabank hashtagarekin. Facebooken hashtag-arekin bere megaselfie-a partekatu eta perfil publikoa duten erabiltzaileak ere zozketan sartuko dira. Egutegia Lehiaketan parte hartzen dutenek uztailaren 7eko (osteguna) 17:00etatik uztailaren 10eko (igandea) 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazlearen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Twitterren eta Instagramen bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Irabazle bat 2016ko Donostia Kutxa Kultur Festibalerako 2 sarrerekin. Irabazleari jakinarazpen bat igorriko zaio beraren helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Beraren postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales Concurso Megaselfie kutxabank by Kutxabank - Issuu