Bases legales concurso happynewgym

Page 1

#HappyNewGym lehiaketaren Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte har dezakete hurrengo baldintzak betetzen dituztenek: adinez nagusiko erabiltzaileak izatea; Facebookeko Kutxabank Joveneko edo Kutxabank Twitterreko jarraitzaileak izatea; Kutxabankplus-en izena eman izana. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Facebooken parte hartzeko, Facebookeko Kutxabank Joveneko orriaren barruan “#HappyNewGym” aplikazioan sartu, beren datuekin eskabidea bete eta 2016rako asmoak aipatu behar izango dituzte. Iruzkin guztiak Facebookeko aplikazioan jendaurrean jarriko dira. Twitterren parte hartzeko, honako hashtag-ean txio egin behar izango dute: #HappyNewGym. Bertan, 2016rako asmoak aipatu behar izango dituzte. Parte hartzaile guztiek honako lege-oinarriak onartuta, zozketan sartuko dira. Egutegia Erabiltzaileek urtarrilaren 15eko 11:00etatik otsailaren 29ko 11:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epea amaitutakoan irabazlea zozketaren bidez hautatuko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebookeko orriaren bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako Facebookeko orrian argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Hiruhileko batez Gym&Fitnesseko doako saioak izango dituen irabazle bat egongo da, Kutxabank Plusen sustapenean agertzen diren berak aurretik aukeratutako gimnasioan. Hiruhilabetea 2016ko apirilean hasiko da.   

Irabazleak kuntxabanplus.eus-eko sustapenean parte hartu eta gimnasio bat aukeratu badu, gimnasio horretan jasoko du saria. Irabazleak Decathlon-eko 50€ opari txeke baten truke aldatu dezake bere saria. Irabazleak Kutxabankplus-eko gimnasio batera apuntatu ez bada, Decathlon-eko 50€ opari txeke bat jasoko du sari moduan.

Irabazleak 24 orduko epean bere helbide elektronikoan jasoko duen jakinarazpenean eskatutako informazioa eman behar izango du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales concurso happynewgym by Kutxabank - Issuu