Bases legales concurso Athletic Granada

Page 1

Athletic Club-Granada partidarako sarrerak Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzaileak izatea; Kutxabankeko Facebookeko Kutxabank Athletic Club profilaren jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabezia edo autonomoarena helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko “Atsegin dut� botoia sakatu behar dute zozketari buruzko albistearen argitalpenean eta bertan komentario bat utzi gustukoen duten andaluziako platera zein den adierazten. Parte-hartzaileak zuzenean sartuko dira zozketan. Egutegia Erabiltzaileek martxoaren 23eko 15:00etatik martxoaren 29ko 10:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketaren bidez aukeratuko da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialetako profiletan argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: 03/04/16 12:00h Athletic Club-Granada partidarako bi sarrerekin saritutako lagun bat. Irabazleei jakinarazpen bat igorriko zaie telefono bidez eta baita helbide elektroniko bidez ere. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik elbide elektroniko edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-. Klausula gehigarriak Kutxabankek beretzat gordetzen du sustapenaren Oinarriak edozein unetan aldatzeko eskubidea, zati batean edo oso-osorik. Halaber, beretzat gordetzen du zozketa bertan behera nahiz saria eman gabe uzteko edo baliogabetzeko eskubidea, baldin eta irregulartasunen bat antzematen badu. Sustapen hau ondo garatu ahal izateko, Kutxabankek aldaketak egin ditzake, bidezko arrazoiren batek edo ezinbesteko zio batzuek egungo Oinarrietan jasota dagoen moduan burutzea galarazten badiote. Era berean, Kutxabankek beretzat gordetzen du edozein erabiltzaileren parte-hartzea baliogabetzeko eskubidea, baldin eta lehiaketan iruzurra eginez parte hartzen duela edo gainerako parte-hartzaileekin modu bidegabean lehiatzen dela uste badu. Kutxabankek beretzat gordetzen du sustapena bertan behera uzteko eskubidea, dela behin betiko, dela aldi baterako, ezinbesteko kasuetan, aurreikusi ezin daitezkeen arrazoien ondorioz, edo iruzurrik balego. Lehiaketan parte hartzeak erabiltzaileak lege-oinarri hauek guztiak erabat onartzea dakar.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.