Martin Fizen Kamiseten zozketareko lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketan parte hartu ahal izango dute hurrengo baldintzak betetzen dituztenek: adinez nagusiko erabiltzaileak izatea; Kutxabankeko Facebook orriaren edo Instagrameko profilaren jarraitzaileak izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziaren ordainsaria, edo autonomoen ordainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Erabiltzaileek Facebooken edo/eta Instagramen bitartez parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzeko “Atsegin dut� sakatu behar izango dute lehiaketaren argitalpenean eta honako galderari erantzunez iruzkindu: “Zein da zure helmuga?�. Zozketa, "atsegin dut" botoia sakatu, lagun bati horren berri eman eta Facebookeko orriaren edo Instagrameko profilaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek apirilaren 22ko, ostiraleko, 12:00etatik maiatzaren 1eko, igandeko, 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Epe hori amaitutakoan, irabazleak zozketaren bidez hautatuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken edo Instagramen bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango sare sozialetako profil horietan argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Martin Fizen sinadura daraman kamiseta baten irabazle 1 Facebooken (neurria aukeran) Martin Fizen sinadura daraman kamiseta baten irabazle 1 Instagramen (neurria aukeran) Irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa