Kamiseten zozketari buruzko lege-oinarriak Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabank-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, “Atsegin dut� sakatu behar da Kutxabankeko argitalpenean eta norberak nahi duen kamisetaren taldeari buruzko iruzkina egin. Gainera, lagun bi aipatu behar izango dira. Zozketa, "Atsegin dut" botoia sakatu, erabiltzaile bi aipatuta iruzkina egin eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek ekainaren 1eko 12:00etatik ekainaren 14ko 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epe hori amaitutakoan, irabazleak zozketaren bidez hautatuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken edo Instagramen bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango sare sozialetako profil horietan argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: 3 saridun: Athletic Clubeko jokalariek sinatutako kamiseta ofizialarekin saridun 1, Realeko jokalariek sinatutako kamiseta ofizialarekin saridun 1 eta Deportivo Alaveseko jokalariek sinatutako kamiseta ofizialarekin saridun 1. Irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 24 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Saritu guztiek bere kamisetaren neurria aukeratuko dute. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz.