Break On Stage lehiaketarako lege-oinarriak Parte-hartzea Hurrengo ezaugarriak biltzen dituztenek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute: adinez nagusia izatea; Kutxabank Joven-eko Facebookeko profilaren jarraitzaileak izatea; Kutxabank txartelaren titularrak izatea; txartela azken 3 hilabeteetan gutxienez bitan erabili izana (2015eko abenduaren 25aren eta 2016ko martxoaren 25aren artean). Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Zozketa, iruzkina utzi dutenen eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Zozketa, iruzkina utzi dutenen eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek lehiaketan martxoaren 10ko, osteguneko 12:00etatik martxoaren 25eko, ostiralako 12:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, 3 irabazleak aukeratuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Bilbao Arenan apirilaren 16an eskainiko duten Break On Stage ikuskizunerako 10 sarrera bikoitz. Irabazleei jakinarazpen bat igorriko zaie haien helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren