Bases legales RETAbet.es GBC vs Dominion Bilbao Basket

Page 1

RETAbet.es GBC - Dominion Bilbao Basket Partidurako Sarreren Lehiaketaren Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketan parte hartzeko baldintzak: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabankek Twitterren duen orriaren zaletua izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen ordainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko birtxiokatu (retweet) edo Twitterreko argitalpenean faboritoa sakatu behar duzu, RETAbet.es GBC taldearen ala Dominion Bilbao Basket taldearen alde zauden adierazteko. Zozketa egindako argitalpenean bertxiokatu edo faboritoa sakatu duten erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek urriaren 5eko 10:00etatik urriaren 13ko 22:00ak arte parte ahal izango dute lehiaketan. Epe hori amaitutakoan, 2 irabazleak zozketaren bidez hautatuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-postaren edo telefonoren bidez eta Facebooken nahiz Twitterren bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialetako profiletan argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Bina sarrerarekin saritutako bi lagun Irabazleei jakinarazpen bat igorriko zaie beren helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 12 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.