Bases legales balón firmado Athletic Club

Page 1

Athletic Cluben baloi sinatuaren zozketarako lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabank Athletic Club Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko argitalpenean “Atsegin dut” sakatu behar duzu eta hurrengo galderari erantzun: “Zenbat urte eman dute San Mameseko hegaletan korrika Susaetak eta Balentziagak?”."Atsegin dut" botoia sakatu, lagun bati horren berri eman eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da zozketa. Egutegia Erabiltzaileek urriaren 20ko 12:00etatik urriaren 23ko 23:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleari jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: - Mikel Balentziagak eta Markel Susaetak sinatutako baloi bat Irabazleari posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Beraren postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.