Athletic Club-Real Sociedad zozketaren Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabankeko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko “Atsegin dut� sakatu behar dute Kutxabankeko argitalpenean eta eta aipatu bere azalpenean asteburu honetako derbian ze irrintzi botako du. Zozketa, "atsegin dut" botoia sakatu, argitalpenean komentatu eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek otsailaren 16ko 15:30etatik otsailaren 18ko 12:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epe hau amaitutakoan, baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileen artean aukeratuko da irabazlea. Irabazlearen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebookeko orriaren bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako Facebookeko orrian argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: - 2 sarreraren irabazle 1 Athletic Club-Real Sociedad Derbia otsailaren 21an San Mamesen ikusteko. Irabazleari posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Bere postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz.