Skip to main content

NP (30-11-22) Presidente berria

Page 1

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak Anton Arriola Boneta izendatu du erakundeko presidente •

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu du Anton Arriola Boneta erakundeko presidente izendatzea

• Bere izendapena, Europako Banku Zentralaren aldeko txostenarekin, joan den uztailean proposatu zen

•

Anton Arriolak ibilbide profesional luzea du, batez ere banku-alorrean, Goldman Sachs Españako zuzendari nagusi izan baita besteak beste

• 2019ko azarotik orain arte, BBK Fundazioko patronatuko kide izan da 2022ko azaroaren 30ean. Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu du gaur Anton Arriola Boneta erakundeko presidente izendatzea. 2014ko azaroaz geroztik ardura hori izan duen Gregorio Villalabeitia ordezkatuko du. Epealdi horretan arrakasta nabarmena izan du bankuaren kaudimen-maila altuari eusten, errentagarritasuna eta iraunkortasuna areagotzen, oinarriko zerbitzua ematen dion inguru sozialarekiko hurbiltasuna mantentzen, eta erakundea alorraren aldaketetara eta digitalizazioaren bilakaerari egokitzen. Arriolak bere gain bankuaren presidentetza bere finantza zerbitzua aro berri batean proiektatzeko helburuarekin hartzen du, funtsean digitalizazioaren aurrerapen-beharrak eta bere bezeroen eskakizunak asebetetzeko, partikularrak zein enpresak. Testuinguru honetan, Kutxabankek Euskadin errotuta jarraitzeko eta bere berezitasuna gordetzeko bankuak duen konpromisoa azpimarratu du presidente berriak, akziodun dituen BBK, Kutxa eta Vital Banku fundazioen gizarte-lana finantzatzera bideratzen baitu bere dibidendu osoa. Anton Arriolak kontseilarien konfiantza eskertu du, eta goraipatu egin du "Kutxabankek duen etorkizun oparoa, egungo egoera geopolitikoak ekar ditzakeen zailtasunen gainetik". "Etorkizun hori posible egiteko erakunde handi honen talde osoaren gaitasun eta konpromisoan konfiantza osoa daukat", gaineratu du. Kutxabankeko presidente berriak eta Kontseiluak Gregorio Villalabeitiari eskerrak eman dizkiote azken zortzi urteotan egindako lanagatik. Anton Arriola Boneta Anton Arriola Boneta (Durango, 1967) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean eta Enpresen Administrazioko Masterra (MBA) du Milango Bocconi-n. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz hitz egiten du.


Goldman Sachs Ipar Amerikako inbertsio bankuan lan egin zuen 1992 eta 2009 urteen artean. 2003an zuzendari nagusi izendatu zuten (managing director). Londresen bere ibilbidea nazioarteko proiektuetan egin ondoren, Espainia eta Portugaleko Fusioetako eta Erosketetako arduraduna izan zen, Espainia eta Portugalgo Inbertsio bankuaren zuzendarikidea eta Goldman Sachs Españako kontseilari delegatua. Ondoren, Bategiteetan eta Erosketetan aholkularitza zerbitzuak eman ditu bere kabuz. Horrez gain, Atitlan Capital, Tagua Capital eta Sherpa Europa zigiluetan administrazio kontseiluetako kidea izan da, baita Banco Etcheverría eta Condesako aholkularitza batzordeetakoa ere. Bere izendapenera arte, BBK Fundazioko eta Lealtad Fundazioko Aholku-kontseiluko kidea izan da. IEko (Instituto de Empresa, Madril) irakasle elkartua Enpresa-balorazioa eta Bat-egiteak eta Eskuraketak arloetan, jarduera garrantzitsua izan du literaturan eta hainbat eleberri argitaratu ditu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook