BALDINTZA OROKORRAK (2014ko kanpaina) BAIMENAK: Gantour Bidaiak enpresari baimena eman diot hurrengo informazioa Kutxabank SAri eskatzeko: nire helbide eta telefonozenbakiari buruzko datuak; eskabide honen helburua den bidaiarako baldintzak (Intereseko Informazioaren barruko “Parte-hartzaileak� izeneko atalean agertzen direnak) betetzen ditudan egiaztatzea, Kutxabank SAk ezagutzen dituen gaiei dagokienez. Halaber, Kutxabanki eskatu nahi diot horren inguruko informazioa eta nire helbidea nahiz telefonozenbakia eta nire izen-abizenak egiaztatzea Gantour Bidaiak enpresari eman diezaiola. Horri dagokionez, Kutxabank SAri aipatutakoari buruz eman dizkiodan datuak behar bezala eguneratuta daudela adierazi nahi dut. Halaber, bidaiatzeko erreserba baieztatuz gero, bezeroak Gantour Bidaiak SAUri baimena eman dio Kutxabanken bezeroak bere pentsioa helbideratuta daukan kontutik eskatutako bidaia kobratzeko eta horretan dagozkion zordunketak egiteko. Zenbateko horiek Gantour Bidaiak SAUren kontuan ordainduko dira, kontratatutako bidaia ordaintzeko asmoz, Baldintza Orokor hauen Inskripzioak izeneko atalean aurreikusitakoarekin bat etorrita. INFORMAZIO INTERESGARRIA: PARTE-HARTZAILEAK "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia�n parte hartu ahal izango dute Kutxabankeko kontu baten titularrak edo titularkideak izateaz gain, Kutxabank Txartela eduki eta haien kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek. BIDAIEN PREZIOA 2 prezio bereiztuko dira: 1. prezioa: nomina edo pentsioaren abonua edo Gizarte Segurantzako Autonomoen Erregimeneko kotizazioaren zordunketa helbideratuta daukaten Kutxabank bezeroentzat. 2. prezioa: gainerako bezeroentzat.. GOMENDIOAK Gomendagarria deritzogu gogora ekartzea zirkuitu eta nazioarteko bidaietan: Ostatua hotel batean baino gehiago hartzen dela, eta horrek maletak mugitzea dakar, besteak beste, baita hainbat garraiobidetan bidaiak edo eguneroko joanetorriak egin behar izatea. Bidaiak hegazkinean egiten direnean, batzuetan antolatzaileen erantzukizuna ez diren ustekabeak geratzen dira, hau da, aireportuetan itxaron beharra eta ordutegi-aldaketak, eta horrek gure otordu eta atsedenohituretan eragina izan dezake. Helmugek pasaportea eramatea eskatzen dutenean, eta beharbada sartzeko bisa, gomendagarria da bi dokumentuen fotokopiak eramatea haiek gordetzen diren bestelako lekuren batean, galdu, ebatsi edo lapurtzen badigute haiek erraz berritu ahal izateko. Monumentuetara eta toki interesgarrietara ikustaldiak egiteko, oinezko ibilbide ugari egin behar izaten dira, eta ezinbestekoa da osasun on samarra eta sasoi egokia izatea. Gurea ez bezalako herri edo herrialdeetarako bidaietan, ezinbestekoa da hango ohituretara egokitzea; besteak beste, ordutegi eta janari motari dagokienez. Oro har, zirkuituan egindako bidaiak egonaldi finkoko bidaiak baino askoz ere neketsuagoak izaten dira, nahiz eta baduten abantaila handi bat: denbora gutxian txoko eta monumentu berezi eta bitxiak ikus daitezke; osterantzean, ezinezkoa litzatekeena. Bidaietan, ustekabeko egoerak sor litezke, eta, ondorioz, litekeena da programa aldatu behar izatea. Aldaketa horiek, betiere, bidaiariaren on beharrez egingo dira. Bidaiaz ahalik eta gehien gozatzeko, oro har, komenigarria deritzogu honako hauek betetzeari: Zalantzaren bat izanez gero, familia-medikuari galdetu behar zaio zein diren norberarentzako botika egokiak, eta hartu beharreko neurriei buruzko informazioa eskatu beharko zaio; bidaietan, hark dioena bete beharko da. Gidari Laguntzaileak bidaia bakoitzaren ezaugarrien arabera ematen dituen gomendioei kasu egin behar zaie. Bidaia taldean egiteak dakartzan bizikidetza-gorabehera guztietara egokitzen ikasi beharko da. ORDAINTZEKO ERAK A) Zordunketa-kontua: 1. prezioa: bidaia bakoitzaren prezioa bezeroak nomina, pentsioa edo autonomoena helbideratuta daukan kontuan zordunduko da. 2. prezioa: eskatzaile bakoitzari bidaia bakoitzeko prezioa zorduntzeko kontuaren zenbakia eskatuko zaio. B) Epeak: Bidaiaren zenbatekoaren %20a, erreserba onartutakoan aurrerakin gisa. Gainerako %80a, bidaiaren irteera-data baino 20 egun lehenago gutxi gorabehera.