Issuu on Google+


ELKARRIZKETA

Izpurako itxialdian parte hartutako gazte batekin hitz egiteko aukera izan genuen atxilotu aurretik. Hona hemen justiziaren balantzari “harri� batzuk.

ARDOA ETA IRAULTZA

BARATZEKO PORRUAK

Frantziar estatuaren hegoaldean bada ardo ekoizle talde bat, krisi ekonomikoa dela eta borroka armatuaren bidea aukeratu dutenak.

Baratzean ibiltzeko atxurraz gain, erreminta ugari daude. Baratzeko porruak atal zoragarrian ezagutaraziko dizkizuegu.

Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbide elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espezializazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue. Azpeitikogaztetxea@gmail.com

Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea


GURE ETXIE Azken hilabeteotan bezala, azken honetan ere diagnosiekin gogor murgildurik gabiltza, izan ere, hauetako birek izan dute lekua gurean. Lehenengoa martxoaren 11ean izan genuen, sistema patriarkatua hartuta gaitzat. Hainbat arrazoirengatik herrian pil-pilean dugun gaia izanik, esparru oso zabaletara iritsi zen hausnarketa. Aurretik egiteko dagoen lanaz jabetzeaz gain, konturatu edo askotan alde batera uzteko joera ditugun gai ezberdinak ere ukitu genituen, hauen garrantziaz jabetzeko aukera izanaz. Beste behin, benetan aberasgarria.

hausnarketara bultza batzuetan, oraindik arrotz zaizkigun ikuspuntuak besteetan, edo egunerokoak izan arren oraindik harritzen gaituzten bideoak ikusi ahal izan genituen. Aste burua iritsita, txotx feminista batekin eman zioten bilgunekoek amaiera asteari. Bertan jende mordoa bildu zen, Trikihotz taldearen erromeria erritmoaz festa ezin hobea sortuz. Azken urteetan data hauetan izan ohi den gisan, gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa hasia da. Aurtengoan 12 talde izanik parte hartzaileak, ligaxka jokatuko da, honela, guztiak guztien aurka jokatuko dute. Azkenean, lehen postuetan amaitzen duten lau taldeek jokatuko dituzte semifinalak eta, hauen irabazleek, finala. Betiko moduan hau Apeitiko enparantza nagusian jokatuko

Martxoaren 8ko aste horri erantzunaz, bilgune feministako kideek hainbat ekintza antolatu zituzten, eta hauetariko batzuk gure etxean, esaterako, diagnosia egin zen egun bertan bideo emanaldia burutu zen gau inguruan. Bertan

Txotx feministara jende andana agertu zen

1


gaztetxeko oholtza zapalduko baitu. Ezin esan Apirilari harrera txarra egingo diogunik behintzat.

da, ondoren parte hartzaile guztiak gaztetxean afalduko dugularik. Pasaiako sarraskiaren 27.urteurrenarekin batera, basakeria hura argitzeko eskatzen duen taldeak hitzaldia antolatu zuen gaztetxean, bertan erasotik bizirik ateratako Komando Autonomoetako militante bakarra eta akusazio pertsonaleko abokatua izan genituelarik. Gure herriko istorio beltz honen hainbat puntu eta bitxikeri ezagutzeko balio izango zion agertutakoei..... gure iritziz, parte hartzaile gutxitxo merezi duen arreta kontuan hartuz.

Aurtengoan inoiz baino lehenago baina indar berberaz dator Gazte Astea ere. Apirilaren 11tik hasita aste osoan izango ditugu ekintzak, ohiko formatua mantenduko dugularik oraingoan ere; hitzaldiak, antzerkia, bertsoak, parodia, otordu tertuliak, kontzertuak eta ondo pasatzeko aukera ikaragarriak. Egun guztiak dira garrantzitsuak, beraz, animatu eta parte hartu ekintza ezberdinetan! Amaitzeko esan gazte olinpiaden lehia ere gazte asteko asteburuan izango dela, oraingoan herri kirol ezberdinak izango direlarik joko puntuagarriak.

Hileko azken asteburuan, gazte olinpiaden beste txapelketa bat izan genuen, honakoa ere gure etxean bertan. Mus txapelketaren txanda izan zen, eta jende mordoxka izan genuen oraingoan ere. Egun bertan, goizean, auzo lana jarri genuen gaztetxean sortzen diren lan eta beharrei erantzuteko, beraz egun mugitua izan genuen. Gaualdera gaztetxean afaltzeko aukera izan genuen, bertan prestatutako bokata eta guzti. Lan ikaragarria eman arren, bertan afaltzen gelditu nahi izan zuenarentzat zerbitzua eman nahi izan genion, eta baita ongi bete ere aurreikuspenak. Etorriko direnei errepaso bat egite aldera, Apirilaren lehen egunean bertan Amaia Agirretxek Palestinan izandako esperientziaren berri emango digu, gertutik bizi eta sentitutakoa ezagutzeko aukera paregabea zapalketa urrunetik jarraitzen dugunontzat. Egunari jarraipen ezin hobea emango diogu, Korrikaren harira Mondokane taldeak

Astelehen karnabalean giro bikaina egon zen

2


non dira azpeitiko zelaiak?! Garmendipe futbol zelaiaren kalitatea bikaina dela ez omen dago ukatzerik. Inongo futbol zelairik ez omen dago hain ederki zainduta eta kontserbatuta. Horregatik esan litekeherriko berdegne ezagun bat dela. Egia esan, hain ederki zainduta eta gordeta dagoen zelai bakarra dela esan genezake,beraz, normala ezagunena izatea. Azken meneetan eta hamarrkadetan nabarmen egin dub ehera Azpeitiko zelaien kopuruak, batez ere herritik getru zeudenenkopuruak. Hala ere, ez dago denbora hai atzera egin beharrik Azpeitian zelaiak gainbeheran egin dutela konturatu ahal izateko. Gazteak ere oroitzen gara umeak ginenean zelai askoz gehiago zeudela, gaur egun baino. Guzti hori udalak azken urteetan mantendu duen (eta mantentzeko asmoa duen) etxebizitza eta azpiegitura politika suntsitzaile eta mixerablearen ondorio baino ez da. Hemen erakutsiko dizuegu Gaztetxean hizketaldi batean gogoratu genituen zelai guztien kopurua:

Aparkalekuak jartzeko frantziskana aldetik estutua eman zioten zelaiari. Ibai aldetik ere pasealekua zabaltzeko belarraren muga barrura go pasa zuten, zelaia zeharo estutuz. Lehen askoz zabalagoa zen eta haurrak jolasean ibiltzeko leku paregabea. Egun, hain estututa dagoenez (eta egoten diren txakur kaka piloen eraginez), ez da ia inor ibiltzen bertan jolasean, etzanda eguzkia hartzen edo gauetan xirriak egiten. Zuhaixkak ere kendu zizkioten eta intimitate asko galdu du horrekin. Enparan atzea: Duela urte batzuk leku ezkutua eta polita zen zelai luzea. Denborarekin atze aldeko zuhaixkak kendu zizkioten, eta orain dela gutxi, inork ibiltzen ez duen bidegorri ezaguna egiteko gelditzen ziren denak kendu zituzten. Baina hori ere azaldu genuen duela pare bat ale. Enparan kaletik ibaira: Enparan kalean duela hamabost bat urtera arte umeak izan diren guztiek jolastu dute Urola ibaiaren ertzean. Lehen aldapa bat zegoen ibai ertzera jaisteko. Jolaserako toki oso apropos zen, baina hura ere Zelai Luzie: Izena galdu ez duen arren, kendu egin zuten eta orain ez dago ibaimetro karratu kopuru dexente kendu ra jaisterik enparan zubiaren azpira. diote Zelai Luziei azken urteetan. Beherago eskailera batzuk eraiki dituzte

Garmendipe da Azpeitian ondoen zainduta dagoen zelai publikoa. Bakarra dela ere esan liteke

3


orain, baina ez da lehen zenaaren erdira ere iristen. Guztia urbanizatu beharrak ibai ertzaren deuseztea ere ekarri du. Loiolabide: Arazo bat baino gehiago eman dituzte inguru horietan egindako azkenengo etxeek. Ilegalak zirela ez zirela, norbanako batzuk salaketa jarri dutela‌ Guzti hori egia izan ala ez izan, kontua da etxez josi zutela inguru hori ere. Etxetxo bat ere bazegoen inguru horietan. Gizon bat aker handi batekin ibiltzen zen. Baina, egun batean hondeatzaile edo eskabadora bat agertu eta bota egin zuen, ikasberrira zihoazen ikasleek ikusi ahal izan zuten bezala. Garmendiko txaletak: Egun txalet eleganteak daude eginda Garmendi gainean. Gazteak oraindik ere gogoratzen gara guzti hori zelaia zenekoaz. Jolaserako leku paregabea zen hura, baina, etxebizitzak egin beharra omen, eta hura ere joan zen nostalgiaren linbora. Aurreneko txosnen tokia: Lehenengo aldiz txosnak jarri ziren tokia etxez josita dago gaur egun. Errotaunditik hasi eta Zerbezei berderainoko tokia hutsik zegoen duela ia bi hamarkada. Ez zen ongi zaindutako zelai berde ikusgarria, baina norbaitek nahi izan ez zuelako izan zen hori. Toki ederra zen, kaletik gertu eta lau laua gauza asko egiteko tokia baitzeuzkan. SaunJuan bezperan sua ere egin izan zen bertan. Baina hori ere ez daukagu dagoeneko. Etxebeltz Izarra: Oraindik ez daude amaituta bertako babes ofizialeko zein prezio librekoak diren etxeak. Berdegune handia zen hangoa. Sega apustu bat ere jokatu zen herriko bi gazteen artean. Orain ezinezkoa da han sega apustu bat egitea inguru guztia txikitu baidute. Lurra mugitzerakoan sortu zuten tontor erraldoiak oraindik han

jarraitzen du, eta inork ez daki zer gertatuko den horrekin. Orain esklabak: PNV eta EA alderdiak, Muno etxegile dirudunarekin Esklabetako lurretan etxeak egitekotan dira. Munoren lurrak dira horiek, eta hasera bateko makroproiektua baino txikiagoa den arren, etxebizitza mordoa egiteko hitzarmena daukate. Babes ofizialeko etxetxo batzuk eraikiko dituzte, baina, hasera batean esaten zenarekin alderatuta askoz gutxiago. Tratu berriarekin igo egin du prezio askeko etxebizitzen kopurua. Bi alderdiak eta lurjabea inetres ekonomiko ikaragarriko proiektua martxan jartzen ai dira, beraz. Azpeitiko Gazte Asanbladak beti kritikatu izan du Azpeitiko etxebizitza politika. Herriko berdeguneak txikitu eta azpiegitura pribatuak eraikitzen ari dira azken hamarkadetan herrian, heritarren kalte nabarmenenerako. Esklabena onartezina da, 1.000 etxe huts baino gehiago dituen herri batean ete gehiago eraikitzeak ez baitu zentzurik. Are gutxiago pairatzen ari garen kapitalismoaren krisi honetan. Diruzalekeria mixerablearen erruz herria suntxitzen ari dira, eta hori ez dugu inoiz onartuko!!!

4


BEĂ‘AT LIZEAGA "Euro-agindu prozedurak gelditu eta herri harresi baten lehen adreiluak ipini nahi ditugu" BeĂąat Lizeaga 21 urteko gazte zumaiarrak ihes eginda egon da urriaren 22an gazte independentisten aurka burututako sarekadaz geroztik. Bere lan militanteaz harro eta zilegitasun osoa duenaren usteaz, otsailaren 21ean itxialdia abiatu zuen sarekada berean ihes egindako beste zazpi gazterekin batera. Itxialdia bukatu ondoren, otsailaren 28an, atxilotu egin zuten, bere aurkako euro-agindua baitzegoen. Epaileak onartu egin du euro-agindua eta orain helegitea jarrita erantzun berriaren zain daude. Elkarrizketa hau itxialdia burutzen ari zen bitartean egin zen.

aurka. Edozein momentutan izan gaitezke atxilotuak eta gehienez jota atxilotu eta hiru hilabetera eramango gaituzte Espainiara.

Aupa BeĂąat!!! Zer dela eta izan zen gazte independentisten aurkako urriko sarekada?

Zergatik erabaki duzue zuen egoera publiko egin eta itxialdia abiaraztea? Ez dugu ezkutatuak egoteko arrazoirik eta horregatik erabaki dugu gure egoera publiko egitea. Honez gain, uste dugu guri gertatu zaiguna, ez dela Segiren aurkako eraso soil bat. Euskal Herriaren (Hego eta Ipar Euskal Herria) aurkako eraso bat, Euskal Herriko mugimendu independentista eta sozialistaren aurkakoa baizik.

Urrian eman zen sarekadak, 2009ko azaroan Segi-ren aurkako sarekadan ditu oinarriak. Torturapean jasotako testigantzetan atera ziren hemen dauden eta atxilotuak izan ziren kide gehienen izenak eta beraz helburu berdinarekin egin da hau ere. Independentzia eta sozialismoaren aldeko mugimendu oro jokoz kanpo uztea.

Arazo honetan esku-hartze zuzena dute Espainiar zein Frantziar gobernuek. Beraiek baitira gazteria independentista kriminalizatu, mehatxatu eta torturatu dutenak eta ondorioz egoera

Gaur egun, nolakoa da zuen egoera? Atxilotze eta bilatze agindua dago gure

5


honetara eraman gaituztenak. Hori dela eta bi gobernu hauek eramaten ari diren jarrera salatu, Euro-agindu prozedurak gelditu eta herri harresi baten lehen adreiluak ipini nahi ditugu.

eman dit sarekada honen aurrean egindako ekimen desberdinetan. Gazte andana atera da kalera eta mugimendua osatzen duten eragile ugari egonik (asanblada, aldizkari, gaztetxe...) etorkizun oparoa ikusten diot.

Nolako babesa izan duzue? Aurrera begira zer espero duzue? 400 lagun, familiar eta eragiletako ordezkariak etorri dira egun hauetan. Ordezkari horien artean ezker abertzaleko, Pnv-ko, Solidarite sindikatu Frantseseko kide eta laborarien ordezkariak izan ditugu. Honez gain, hauetako askok, datozen asteetan beraien etxeetan izango gaituzte, aurrera daramagun ekimena sostengu eta babesa erakutsiz.

Estatu frantsesak egoera baretu arte itxarongo duela uste dut. Gure atxiloketek ahalik eta oihartzun mediatiko gutxienarekin espainieratu gaitzaten. Beraz, segur aski hilabete bat baino gehiago egon gaitezke ipar euskal herrian. Nahiz eta ezin dezakegun hori baieztatu. Animo, aupa hi besarkada bero bat! Beste zerbait esan nahi baduzu...

Azken 18 hilabeteetan hiru sarekada izan dira gazteriaren aurka eta 60 atxiloketa baino gehiago. Nola geldiarazi daiteke estatuaren mozkorraldi errepresiboa?

Animo beroenak igorri nahi dizkiet independentzia eta sozialismoaren aldeko lanean diharduen gazte orori. Borrokak eraman gaitu bidegurutze honetaraino, eta borrokak eramango gaitu garaipenera. JO TA KE independentzia eta sozialismoa lortu arte!

Egoera honen aurrean, herria baina batez ere gazteriak lanean jarraitu behar du. Estatuak jakin badaki herri honen geroa gazteria dela, beraz, oztopoak oztopo Euskal gazteriak antolatu eta borrokatzen jarraitu behar du. Gaur ipinitako zutabeak eta bihar ipiniko ditugunekin errepresio olatu basati honi aurre egingo dion herri harresi bat eraikiz.

Besarkada beroena Azpeitiko gazte mugimenduari hemen itxialdian aurkitzen garen guztion partetik!

Zumaiarra izanik, nola ikuste duzu Zumaiako gazte mugimendua? Zumaiako gazteriak sekulako babesa

6


ARDOA ETA IRAULTZA Comité Régional d’Action Viticole edo ardoaren krisiari emandako erreakzio erradikala eguru artikulu honen izenburua irakurri eta, askok, “Ze ostia dek hau!” esango duzuela. Ardoa eta borroka armatua uztartzea, printzipioz, zaila dirudi, baina talde armatu frantses hau adibide, ez da inolaz ere ezinezkoa. Euren izena, Comité Régional d'Action Viticole (CRAV edo CAV), euskaraz, gutxi gora-behera, “mahats ekoizleen ekintzarako komitea”. Eta bai, ardo ekoizle talde armatu erradikal bat dira. Mapari begira, administratiboki Frantzia hegoaldean aurkitzen ditugu, bereziki Languedoc Rousilloneko eskualdean. Hau da, Occitaniako ekialdea eta Ipar Katalunian, hain zuzen. Narbona, Carcassone edo Montpellier dira, adibidez, CRAVen akzioek kolpatzen dituzten hiri nagusiak. Zonalde hau, produzitzen den bolumenari begiratuz gero, munduko ardo ekoizle eskual-

derik handiena da. Baina, nondik nora da posible ardo ekoizleen artean borroka armatua aukeratzen duen talde bat sortzea? Arrazoia sinplea da: euren bizimodua mehatxatuta ikusten dutelako. CRAVen argudioen arabera, ardoaren prezioa baxuegi dago, ez die bizitzeko ematen, ekoizle handien gehiegizko produkzioek eta kanpotik inportatzen den ardo merkearen erruz bereziki: Espainia, Italia eta Txile, esaterako. Prezioak behera… eta kostuak gora. Beraz, ekuazioa ez da zailegia ulertzeko. Ardozaleontzat, ez pentsa ekoizle hauek egiten dutena “Grands Vins”-ak direnik, baizik eta ardo normala, merkea, “supermerkatukoa” (uler gaitezen). Hortik kanpokoen konpetentziaren arazoa… Hau da, argi hitz eginda, globalizazioa heldu dela ardozaleen mundura, eta ekoizle txikiek, tradizionalek, ezin dutela inolaz ere gaur egungo merkatu globalizatuan lehiatu. Ezta ere ardoaren

S

CRAVen komunikatu bat.

7


mundua maneiatzen duten enpresa erraldoiei aurre egin. Borroka armatua zertarako? Euren ahotsa entzun dadin, Frantziako gobernuak esku hartu dezan arazoan, ardo ekoizleei lagunduz. Ezazue uste, honek baditu aurrekariak… Baina beno, historiari erreparatuz gero, talde honen erasoak 90. hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren. Hala ere, baditu aurrekariak 70. hamarkadan. CRAVen erasoak ardo ekoizleen interesen aurka doazen edonoren aurkakoak dira: kanpoko ardoa inportatzen duten enpresak eta espekulatzaileak bai, baina baita supermerkatu edo ardoa mugitzen duten kamioien aurkakoak ere. Eta nola ez ba, ardo kontuez arduratzen diren Frantziar gobernuaren erakundeen bulegoak ere behin baina gehiagotan kolpatu dituzte. CRAVen lehen eraso serioa, aurrekariak aparte utzita, 1998an aurkitzen dugu. Narbonan, Frantziar gobernuaren Hazienda bulegoetako bat birrinduta geratu zen bonba eraso baten ondorioz. Hurrengo urteetan eraso andanak jarraituko du, baina helburu txikiagoak kolpatuz: mahastiak, autobideetako radarrak, trenbideak, ardoa zeramaten kamioien tirokatzeak, supermerkatuak eta LanguedocRousilloneko nekazaritza zuzendaritzaren bulegoak. Eraso guztien ostean, inguruetan “Gora CRAV” edo ardoarekin zerikusia zuen pintada erreibindikatiboren bat geratzen zen erasotzaileen sinadura gisa. Mende berriko lehen hamarkadako erdialdera, ordea, gauza baretuta zegoela zirudien. Baina 2007ko ekainean, eskualdeko kazetariek CRAVen gonbitea jaso zuten prentsaurreko batetara agertzeko. Segurtasun neurri paregabeen artean, CRAVeko kideek kazetariak landa eremura eraman zituzten, non txanodun dozena bat lagunek euren mezua helarazi zieten: Frantziako presidente izendatu berri zen Sarkozyk esku hartu behar zuen ardoaren

prezioaren gorakada gelditzeko. Bestela, “odola isuria izango zen”. Prentsaurreko hartan egon zen France 3 telebista kateko kazetari baten esanetan, ardo ekoizle haiek ez ziren jende txarra… baina, benetan, haserre zeuden. Languedoc-Rousilloneko erregioan jende ugari bizi da ardoaren mundutik, eta guztiek pairatzen zuten egoera zail hura. Beraz, CRAVen akzio erradikalek jende askoren oniritzia zuten. Ardo ekoizle baten esanetan, egoera benetan larria zen: “Bere buruaz beste egin dutenen kasuak ezagutzen ditut”. Eta, zioenez, mota honetako talde bat ez da egoera normalean sortzen, “entzuten ez digutenean baizik”. Hona hemen CRAVen bizi arrazoia. Hilabete batzuk pasata, taldea borroka armatura itzuli zen. Berriro bonba erasoek eta tirokatzeek eskualdea astindu zuten, 2009 urtean bereziki, oraingoan supermerkatuak eta botilaratze plantak kolpatuz. 2009an konkretuki, CRAVeko komandoek euren akziorik ezagunenak, mundu mailan izena emango zietenak, burutu zituzten: Piolenc herrian, ardo ekoizle handi baten ia hiru milioi litro bota zituzten popatik hartzera, eta Garriguesen eginiko eraso baten ondorioz, 1.200.000 botila hadina ardo bota zuten hustubideetara. “Wine terrorits” (ardoaren terroristak) izenburu zuten berriak munduko egunkari guztietan azaldu ziren orduan. Denbora honetan, Jerome Soulere 35 urteko ardo ekoizlea atxilotuko du Polizia frantsesak, bonba bat presatzen hari zela zauritu eta gero. Bere etxean egindako erregistroan, poliziek lehergailu gehiago aurkitu omen zizkioten. Soulerek 18 hilabeteko kartzela zigorra jaso zuen. CRAVek beste erasoren bat edo beste egingo du 2010 urtean zehar, Narbonako nekazari mutua bati eginiko erasoa kasu, baina bere aktibitatea gutxinaka-gutxinaka itzaltzen doala dirudi… Nahiz eta ardo ekoizleen ego-

8


era, seguruenik, hasieran zutena baino larriagoa izan.

AURREKARIAK Anakronismo historiko bat edo gauza arraro bat izan daitekeela dirudi, baina Languedoc-Rousilloneko ardozaleek badute borrokarako joera. Lehen esan bezala, CRAVek baditu aurrekari historiak. XX. mende hasieran, 1907an hain zuzen, ardogintza krisian zegoen une batetan filoxera (mahastietako parasito bat, arkakusoaren antzekoa) plaga batek LanguedocRousilloneko mahastiak birrindu zituen. Ekoizleak mobilizatu egin ziren, Frantziar gobernuari laguntza dei bat luzatuz. Mugimendu honek “ardo ekoizleen errebolta� izena hartu zuen, eta Clemenceauren gerra-aurreko Frantzia hura kolokan jartzea lortu zuen. Urte horretako ekainean, Montpellierren, gutxienez milioi erdi lagun bildu ziren, ordura arte Frantziako Hirugarren Errepublika hark ikusi zuen manifestazio jendetsuenean. Aurrekariak ere nabarmenak ziren: 200.000 lagun Perpignanen, beste hainbeste

CRAVen eraso bat.

39

Carcassonen, 300.000 bat Nimesen‌ Baina denbora aurrera joan ahala, Clemenceauren gobernuak ez du inongo soluziorik eskaintzen. Eskualdeko klase politikoak, ordurako, bat egin du ardogintzaren erreboltarekin, eta Montpellierreko manifestaldiaren ostean 600 alkatek euren dimisioa aurkeztuko dute. Manifestaldietan istiluak agertzen hasiko dira, eta ekainaren amaieran Frantziako armadak ardo ekoizle ezagun bat atzemango du Narbonan. Hau jakin bezain pronto, manifestariek eta armadak talka egiten dute, eta soldaduek bi lagun hilko dituzte. Hurrengo egunak sekulako bataila ekarriko du Narbonako kaleetara, eta beste bost manifestari hilik suertatuko dira armadaren tiroen ondorioz. Soldaduek ordea nahikoa dute jada, eta hurrengo egunetan mutinatzen eta manifestariekin bat egiten hasiko dira. Clemenceauri ez zaio irtenbiderik geratzen: ardogileei lagundu beharra dago. Errepresioaren ondorioz beste hainbat lagun atzemango ditu Frantziako poliziak, baina ekoizleek garaipen bat lortu dute, behintzat, euren egoera larria zertxobait pairatzen lagunduko diena.


10


Desalojoak, mehatxuak eta okupazioak Eguzkia eta ilargia egunero txandakatzen diren bezala, gaztetxeen desalojo eta okupazioak ere bata bestearen atzetik ibiltzen direla dirudi. Katua eta sagua bezala. Badakigu, ordea, Tom & Jerryren marrazkietan ikasia, katu aldrebesaren eginahalak antzuak direla, eta azkenean, xagua irabazle irtetzen dela, etxea eraitsi arren egun gutxira beste bat okupatuko dugula. Otsailaren 26an, zipaioek Amurrioko gaztetxea bortizki desalojatu zuten. “La Kuadra” gaztetxea, duela zazpi urte okupatu zuten gazte amurriotarrek, eta azaldu zutenez, urteotan ez dute inolako arazorik izan Udalarekin. Desalojoa baino astebete lehenago eta bertan burutzekoa zen “Defenestre fest” jaialdia baino egun gutxi falta zirela, “segurtasun arrazoiengandik” gaztetxea desalojatuko zuela zioen alkatearen gutun bat jaso zuten gaztetxekoek. Gazteek, herriko eskantza kultural bakarra gaztetxeak eskaintzen zuela argudiatuz, alkatearen mehatxuen aurrean gaztetxean itxialdia burutzea erabaki zuten. Bost gazte gaztetxe barruan entzerratu ziren otsailaren 25eko goizeko zortzietan, eta beste hainbat gaztek, berriz, gaztetxe atarian “sentada” bat burutu

Intxaurrondoko gaztetxea

11


zuten arratsaldez. Iluntzerako, zipaioak agertu eta gazteei “alde egiteko” agindu zieten. Gazteen ezezkoaren ostean, ostikoka eta porrazoka sakabanatu zituzten eserialdia egiten ari ziren gazteak zipaioek. Urrengo egunean, manifestazioa burutu zuten amurrioko gazteek. Mehatxuak Intxaurrondon. Bestalde, Donostiako Intxaurrondo auzoko Letaman gaztetxea desalojo arriskuan aurkitzen dela salatzeko manifestazioa burutu zuten bertako gazteek martxoaren 18an. Azaldu zutenez, “lizentziarik ez dutela aitzakiatzat hartuta”, Donostiako Udalak auzoko gazteek kdeatzen duten gune libre bakarra itxi nahi du. Martxoaren 15ean, Udaltzaingoaren bi patruila joan ziren gaztetxera berau itxi nahian, baina barruan zegoen jendeak aurre egin eta bertatik ez zirela aterako esatean, udaltzainek amore eman ospa egin zuten. Alde egin aurretik, ordea, urrengo egun batean errefortzuekin joan eta gaztetxea ustu eta prezintatuko zutela mehatxatu zuten. Azkenik, martxoaren 18an Galdakaoko Gazte Asanbladak Maximo Moreno parkean dagoen taberna zaharra okupatu zuen. Kalejira baten laguntzaz, dozenaka gaztek sartu ziren urteak hutsik zeramatzan lokalera. Ondorengo egunetan, gaztetxea txukundu eta bizia eman asmoz hainbat ekimen antolatu zituzten: auzolana, tailerrak, hitzaldiak, herri bazkaria…

Amurrioko gaztetxea

12


sealand II. Mundu gerran txikitu bakarrik ez, eraiki ere egin zen. Nok pentsa ordea ur internazionaletan kokatutako gotorleku bat estatu bilakatu litekeenik? Hona hemen albora utzitako “lur zati” txiki bat okupatzeko ideiatik sortutako ondorioak . II.Mundu Gerra amaitu bitartean, 300 soldadu bizi izan ziren bertan, baina gerra amaitu eta urte gutxira, armadak eraikina abandonatu zuen.

Nork eman zion Koloni Ameriken jabe egiteko baimena? Eta ilargia estatu batuarrena al da ustez iristen lehenak izateagatik? Estatu eta nazioaren arteko eztabaida luzea da, eta interpretazio desberdinek, milaka gerra ez ezik, hainbat kasu bitxi ere utzi dizkigute historian zehar. Historia xelebre horre parte da “Sealand” estatua. 1942an, II. Mundu Gerra bete betean zela, Britaina Handiak HM Fort Roughs eraiki zuen Maunsell itsas gotorlekuen baitan. Gotorlekua, ur internazionaletan kokatu zuten, Britaina Handiak bere zituen uretatik bost kilometrora.

1967ko irailaren 2an, ordea, Paddy Roy Bates irrati pirata bateko aurkezle britainiarrak gotorlekua okupatu zuen. Bertatik, Britaina Handiko irradien lizentziak ekidin, eta irrati emisora propioa arazorik gabe izan zezakeen. Baina, irrati bat izatetik aratago, nazioarteko uretan zegoen plataforma izanik, “Sealand” estatua aldarrikatu zuen irratizaleak, subiranotasuna aldarrikatu eta zuzenbide internazionalaren interpretazio propio bat eginez. 1968an ustez itsas gotorlekutik Armada Britainiarraren aurka tiro egiteagatik Paddy Roy Batesen semeak Britaina Handian epaiketa izan bazuen ere, epaileak ezin zuela Michael Batesen aurkako epairik hartu adierazi zuen, gertaera Britainiar uretatik kanpo gertatu baitzen. 1978an, Bates “leen ministroa” Sealandetik kanpo zegoen bitartean, Alexander Achenbach-ek estatu golpea eman zuen, Michael semea atxilo hartuz. Bates aitak, ordea, helicóptero baten bidez gotorlekua berriro hartzea

13


lortu zuen, semea askatu eta estatu gol- beraz nazioren ordezkari izateko prest pea eman zutenak giltzaperatuz. agertu zen 2003an. “Sealand”eko atletismo taldeko kide bakarra zen, eta Giltzaperatuak holandar eta Estatu honen ordezkaritzapean, hainbat alemanak ziren, eta estatu hauetako maratoitan parte hartu zuen. Gainera, diplomaziak Sealand-eko gobernurekin futbol talde bat eta minigolf-eko beste negoziatu behar izan zuen bere herrita- bat ere izan zituen “Sealandek”. rren estradizioa. Alemaniara itzultzean, Achenbach-ek “deserriko gobernua” Gaur egun, Sealand estatua eratu zuen. salgai aurkitzen da, 2006an izandako sute batek kalte latzak eragin baitzizSealand-eko herritarrek, beren kion. Diagonal aldizkariak zioenez, The jatorrizko herrietako pasaporteak era- Piraty Bay anti-copuright talde suediabiltzen dituzte bidaiatzeko, nazioarteak rrak erosi nahi omen du 550 metro ezbaitio inoiz Estatu aitortzarik eman. karratuko estatu hau, horrela, Europar Darren Blackburn korrialari Batasuneko legeak ekiditea lortuko baikanadarra “Sealand”eko kirolari eta luke.

14


“Retorna” mugimendua Zaborraren problematikaren arira, “retorna” izeneko mugimendu bat sortu da. Berau “Zero zabor” filosofia – ren barruan kokatu dezakegu, izan ere produktu desberdinek erabili ohi dituzten enbalaje eta poltsak gutxitu, berrerabili eta berziklatzearen alde egiten baitu. Bideotxo bat prestatuta dute gaur egungo egoera azaldu eta zaborra gutxitze prozesuan mugimendu honen alde egiten den. Beste herrialde batzuetan iada ezarrita dauden sistemak alderatzen ditu, Espainiako estatuan gaur egun dagoen sistemarekin. http://www.retorna.org/

NontzeBerri eta The Balde Ez dira ez atari berriak, baina ondo dago bisita egiteko gomendioa luzatzea ezagutzen ez dituenari. NontzeBerri webgune “kultureta” da. Egia esan denetarik topatu dezakegu bertan, musika, bertsoak, artea, literatura, eszena desberdinak … Txapelketa desberdinak ere egin ohi dituzte. Benetan web orri interesgarria da. Bestalde “The Balde” dugu. Hau izatez hilero ateratzen den aldizkari bat da, baina bere ataria du interneten. Bertan, aldizkarietan agertzen diren artikulu desberdinak daude ikusgai baina aldizkariak ere deskargatzea posible da. Aldizkari modernilloa da, gauza xelebre eta interesgarriak aurki ditzazkegu bertan. Edukiz denetarik dauka, bainu jantzi pertsonalizatuak egiten dituen etxeen estekatatik hasi, The Damned talde punkarrari buruzko artikulu batekin jarraitu eta Afganistanen skate –an nola ibiltzen diren azaltzen duen idatzi batekin bukatuta. Guztia diseinu poperillo batean oinarrituta, benetan dotorea. http://www.nontzeberri.com/ http://www.thebalde.net/

15


16


Gau ilunean seguru sentitzeko, itzalak atzean uzteko esku bat altxatzen da, lasai, geldo etengailuaren bila eta xalo, errugabe piztu du bonbilla. 66 urte joan dira jada berriro gertatzea, inozoena guztientzat ezinezko. Egun hartan argiak baina zientziaren alde ilunenak itzali zituen lurrak. Hura, ordea, ezberdina zen ikaragarriegia mundu garaikidean gertatzeko Eta seguru sentitzeko, xalo, errugabe etengailua berriro ukituz, amatatuko du bonbilla.

17


Albiste harrigarriak esnatuko du gaur ez bada hurrengo goizean. Dirudienez, bai berriz gerta daiteke behin eroriaz ez baita ikasten dirua tartean denean, nahiz eta gorpu mendien usaina zabaldu musu parean

Azkar garbitzen ditu eskuak urde diruzaleak dotoreziaz gordez itxurak, hilobi bihurtuz lurrak Dirua nagusi baitu zientziaren alde makurrak Dirua nagusi baitu argiaren alde ilunak

18


SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEK Laugarren atala

A

urreko 1872ko abenduaren lehen eguna da eta Bidasoa ertzeko Biriatouko hilerrian gaude. Hilabete batzuk pasa dira jada Santa Kruz Gaintzako kobazuloan utzi genuenetik, eta bere mutilak Urbiako artzain txaboletan utzi genituenetik. Orain, Iparraldeko herrixka honetan, gizonak bildu berri dira, eta apaizaren agindupean, Bidasoa gurutzatzera doaz. Helburua: Aritxulegi, karlista sutsu talde honek mitiko bilakatuko duen mendia, euren ezkutaleku eta arma biltegi izango baita. Karlistek ahaztu dute jada Orokietako porrota. Egia esan, batailaren hurrengo egunean bertan, txapelgorri guztiek argi zuten berriro itzuliko zirela. Bazekien Euskal Herri osoak ere, eta noski, Santa Kruz bera ere horretan zebilen. Baina Manuelek ez ditu hierarkiak gehiegi atsegin.Gerra bere aldetik egiten du, bere “gustura”. Orokieta ostean, erresistentzia karlista hiru hilabetez luzatuko dute apaizak eta bere mutilek, inongo laguntzarik gabe. Indibidualista hutsa. Beraz, ez espero apaizak eta bere mutilek altxamendu karlista berriarekin bat egingo dutenik. Oraingoan aurretik doaz. Karlista talde bildu berriaren lehen erasoa tren bat izango da. Liberalen autoritate baten bila zenbiltzan, baina hau ez zen trenean ageri. Helburu faltan, makinista izutuak aurrera jarraitzeko baimena izan zuen. Santa Kruzek Portu-Berrin izan zuen aro berriko lehen biolentzia “dosisa”. Bertako alkatea liberal sutsua omen zen... eta apaizaren gizonek, makilka, sekulako jipoia eman zioten. Zer uste zuen ba alproja honek! Ordurako, berrogeita hamar bat gizon

zituen apaizak bere agindupean: abeltzainak, txistulariak, pilotariak, kontrabandistak, dantzariak… Frantsesek esaten duten bezala, “la crème dela crème”. Erreklutamenduaren berri Oiartzungo Zabalo baserrian eman zen elkarrizketa honek ematen digu. Gau erdian, baserriko nagusia ohetik altxatu da zarata batzuk entzun dituelakoan. Atean, hiru itzal ilun ditu zain. Aizak, non zegok hire semea? Ohean lo. Ba altxa dadila. Nora eraman nahi duzue ba? Gurekin soldadu. Beno… Zer egingo diogu ba! Eta horrelako burokrazia prozesu astun baten ostean, Santa Kruzek beste mutiko bat zuen bere esanetara. Gizon hauek bazekiten, gutxi gorabehera, zergatik zenbiltzan mendian barrena, alde batetik bestera. Nora eta nondik zihoazen, ordea, ideiarik ere ez. Eta nor zen etsaia? Ba, oraingoz, Arana kapitaina eta bere mikeletak, nortzuk muga eta Donostia aldea defendatzen zuten. Ekialderuntz joz gero, Urdanpilletarekin egiten zuten tupust apaizaren gizonak, Azpeiti eta Azkoitiko mikeleteen buru. Santa Kruzek Elduayen erasotzen bazuen, mikeleteak heltzerako berriro mendian zen, behi batzuk, dirua eta ardoa lapurtu ostean. Sekulako izena hartu zuen apaizak, ehunka gizonen buru izatera heltzeraino. Baina, halabeharrez, itzul gaitezen politikara. Esan bezala Santa Kruzen altxamendua karlistena baino hamabost egun lehenago heldu zen… Eta abenduaren 14an, On Karlos erregegaiak altxamendu karlista ofiziala agindu

19


an (ipuin hasiera honek sinesgarritasuna kentzen dio asuntoari, baina beno), Santa Kruz ia harrapatu omen zuten liberalek. Apaiza eta bere gizonak, oraingoan asko zirelarik, gaztelu zahar batean setiatu zituzten. Eta Manuel, gibel handi, gotorlekuko pareta gainean pasiatzen hasi omen zen, karlista eta liberalen tiro artean. Zabalori, Oiartzunen erreklutatu zuten gazteari, ia bihotzekoa eman zion: Aizak, Manuel, jaitsi hadi hortik eta jarri hadi pareta atzean, zauritu egingo haute eta! Hi, Zabalo, hik uste duk niri alproja hauen tiroak bost axola zidatek! Ordurako, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoak ezagutzen zuen apaiz gerlaria, makilarekin bakarrik borrokatzen zuten tipo hura. Ordurako, lurraldeko ia herri guztiak kolpatu zituen, Donostiako auzoak barne. Eraso andana baten ostean, taldeak Aritxulegin usten zituen armak eta muga gurutzatzen zuten, deskantsatzera. Eta orain arte egin zian dugun bezala, Iparralden utziko dugu apaiz gerlaria, hurrengoa arte. Ah! Noski, hainbeste eraso eta hainbeste barrabaskeria, liberalek sekulako buruhaustea zuten Santa Kruz eta bere gizonekin. Baina esan bezala, apaizaren etsai nagusia Lizarraga jeneral karlista da, eta hau Azpeitira iritsi berri da…

zuen. Hemen agertzen da, benetan, Santa Kruzen historian antagonista izango den tipoa: Lizarraga jenerala, karlistek Gipuzkoako buruzagi militar izendatuko dutena. Agintari zibila Dorronsoro izango da, eta noski, gure Santa Kruzek ezin ba inorekin ongi eraman. Arazoa? Santa Kruz euren agindupean jarri nahi izatea. “Popatik hartzera, nik gerra neure erara egiten diat!”, zihoen apaizak. Apaizaren programa politikoa oso sinplea zen, eta oihuka, mendian zehar zebiltzala, azaltzen zien bere gizonei: “Gora On Karlos! Gora erlijioa! Gora Lege Zaharra!”. Edozeinek ulertzeko modukoa, ezta? Jada ikusi duzuenez, euren gizonekin oso erlazioa estua zuen… baina apaiza izaten jarraitzen zuen, eta kontu batzuetan nahiko “talibana” zen oraindio (oraindio? Hala izan zen, eta hala izango zen beti!). Adibidez, erromerietako dantzetan, bere mutikoetako bat neskaren bati eskua gerritik pasatzen ikusiz gero, Santa Kruzek bere makila pasiatzera ateratzen zuen. Fandangoa dantzatzea nahi zutela? Ongi, baina mutilen artean bakarrik. Eta mozkorrak, tripa-festak, festak eta abar, tamainan. Bestela, apaizaren makilarekin hartu-emana tokatzen zen. Baina beno, denak ere kultura kristau nahiko ortodoxoan zeuden heziak, eta kexa handiegirik gabe onartzen zituzten Santa Kruzen arauak. Hainbeste esplikazioren ondoren, gerra pasarteren bat ere sartu egin behar, ez? Ba, behin bate-

20


EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI AURRE HARTU! Notizia beldurgarria entzun genuen duela aste batzuk gure herrian. Amaia Azkue Aldabaldetre ku hilik agertu zen Ibaieder urtegian. Notizia honen inguruan nahasmen handia sortu da ertzaintzak emandako hipotesiak eta gero. Hala ere, emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan sexismoa inplizituki bada ere beti agertzen da. Hortaz, Amaia emakume izateak bere erailketan eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hartzen ari den hipotesiaz gain, hildakoa eta hiltzailearen arteko menpeko harremana ezin da aipatu gabe utzi. Emakumeon aurkako indarkeria ez da beti agerikoa izaten. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezartzen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzuetan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz zeharka. Minduta eta haserretuta gaude, emakumeon kontrako indarkeriak ez duelako etenik. Horren adibide dira baita ere, duela aste batzuk lan istripuz hil zen Santurtziko etxeko langilea edota azkenaldian jaso ditugun tortura sexisten salaketak, baita 2009tik desagertuta dagoen Noraren kasua ere. Indarkeria mota hau gure jendartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetarikoa eta hedatuenetarikoa da. Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia. Ez dugu nahi, aipatutako kasu guzti hauek egun batzuen buruan ahaztuak izaterik. Emakumeon indarkeriaren aurrean erantzukizuna guztiona da. Jendarte eredu berri bat beharrezkoa dugu. Emakumeok beldurtzen eta erasotzen gaituenaren aurrean, autodefentsa feminista eta gure arteko elkartasuna lantzen jarraituko dugu. Kasu guzti hauek guztioi gertatzen zaizkigula sentitzen dugulako, oihu egin nahi dugu

izpurako itxialdia 2011ko Martxoaren 15ean, Paueko auzitegiak, Segiko hiru kide espainiaren esku uztea erabaki zuen, azken asteetan famatu bilakatu den euroaginduaren bidez. Era berean, beste hiru militanteren euroagindu eskaerak aztertu zituen, baita, joan den astean Bidaxunen atxilotu zuten Jon Goioren kontrakoa ere. Hamarnaka militantek sustengu elkarretaratzea antolatua zuten auzitegi aitzinean. Horri begira, segurtasun indarren dispositibo azkar bat antolatua zuten : Jendarmeak, Paueko Polizia Nazionala eta Baionako CRS konpainia. Epaiketa bukatzean, poliziak, epaituak ziren lau militanteak kanpora atera zituen, anartean, kanpokoak herraz baztertu zituztelarik, zenbait karga eta matraka kolperekin. Hainbat pertsona zaurituak izan ziren eta Segiko bi kide atxilotu zituzten modu arras bortitzean. Azken aste hauetan, errepresio gordina bizitzen ari gira. Lehen

21


informazioen arabera, atxiloaldian egon diren bi gazteak polizia ÂŤbortizki erasotzeaz Âť akusatuak dira. Martxoaren erdi aldean, beste gazte bat ere hiru egunez atxilotua atxiki zuten zerbitzu antiterroristek burutako ikerketa baten baitan, ondoren, kargurik gabe aske utziz. Orotara, martxoan, polizia frantsesak hamar militantetik gora atxilotu ditu, usu biziki manera bortitza erabiliz. Azkena Irati Tobar izan da; Izpurako itxialdian parte hartu eta atxilo hartzeko falta zen azkena. Jendarmeria, Polizia Nazionala edota CRSek euskal gazteriaren kontra darabilten bortizkeriak ez gaitu batere harritzen. Azken hamarkadetan, frantziar eta espainiar segurtasun indarren jomugan izan da beti. Azken asteetako gertakariek beste behin ere argi uzten digute Paris eta Madrid eskuz-esku Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaz beldur direla eta ez dutela mespretxuan eta errepresioan oinarritzen den haien estrategia zentimetro bakar batez ere mugitu nahi.

Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna Gaur egun zenbaezinak dira euskal preso politikoek jasan behar izaten dituzten zigorrak; horietako bat biziarteko zigorra da, baina, horrekin batera badira bestelako neurriak euskal preso politikoekin amaitzea bilatzen dutenak. Hor dugu gaixotasun larriak dituzten presoen egoera, tartean eskizofrenia edo minbizia bezalako eritasun larriak dituzten lagunak giltzapean mantentzen baitituzte oraindik orain. Hor dugu sakabanaketa politika, istripuak eragiten jarraitzen duena, hamasei senideren bizitza aurretik eraman duena. Hor dugu bakartze eta isolamendu politika, presoa bakartzea eta inkomunikatzea bilatzen duena. Muturreko neurriak dira, erabaki politikoz ezarriak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat bereziki sortuak, eta Kolektibo honetako kideei aplikatuak. Sakabanaketarekin amaitzea, kondena bete duten presoak kaleratzea, eritasun larriak dituzten presoen kaleratzea eta senideen aurkako jazarpenarekin amaitzea oinarrizkoa, premiazkoa eta urgentea dela esan nahi dugu. Behin urrats hau emanda preso eta iheslari guztien etxeratzea izan behar du ondorio konponbide prozesuak. Amnistia prozesu demokratikoaren emaitza izango da. Eta guk Amnistiaz ulertzen dugu presoak eta iheslariak etxean direla, hauek egon izanaren arrazoiak gaindituta direla. Baina zoritxarrez bi Gobernuak dira une honetan espetxeetako giltzak dituztenak. Guri dagokigu beraz Gobernuak espetxeetako ateak irekitzera bultzatzea. Urtarrilaren 8an burutu genuen mobilizazio erraldoia dugu hurbileko erreferentzia, eta hortik abiatuta herri eta auzo guztietan euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioa eta presioa areagotzeko deia egiten dugu. Bide horretan, konpromiso kolektibo berriak antolatzen joango gara datozen hilabeteotan, eta herritar guztiei dei egin nahi diegu mobilizazio erraldoi honetan parte izan daitezen.

22


LAU EGUNETIK BEHIN TORTURATU BAT

EUSKAL HERRIAN

Beatriz Etxeberria euskal militanteak Guardia Zibilaren eskuetan jasandako torturen testigantzak.

Komisarioak berriz biluzten nau. Manta bat botat zen dute lurrera. Komisarioak oihu egitendu eta bortxatuko nautela esaten dit, berriz ere.

"El Comisario" izena zuen Guardia Zibil bat nire bila dator eta beste kotxera aldatzen gara. Oraingoa ez da patrol bat, kotxe normal bat da duen espazioa eta sartzean duen altueragatik konturatzen naiz. Jada, beste kotxean, komisa rioa belarrira garrasika hasten zait eta mehatxu ka hasten da: "Soy militar y estoy entrenado para matar". Esaten dit bi aukera ditudala: hasieratik hitz egiten hastea, ala ez. Poltsa bat ateratzen dutela nabaritzen dut eta eskuen gainean jartzen didate. Madrilera bidaian kolpeak eta kokoteak ematen dizkidate buruan eta etengabeko mehat xuak entzuten ditut. Kotxea geldituko dutela eta "te voy a poner en pelotas, te tiro a la nieve y te voy a abrir en canal"

23


Bularretakoarekin bakarrik nago eta ez didate uzten arroparik janzten miaketa osoan zehar. Saloian bort xaz menderatzen naute eta sofan nagoela eskubur dinak jartzen saiatzen dira. Haserretu egin ziren, txiki neuzkalako. Eta esaten didate eserita jarraitzen dudan bitartean "ya verĂĄs que 5 dĂ­as vas a pasar"

"Gela gogorrera" eramaten naute. Han gainont zeko atxilotuen oihuak entzun ahal nituen. Aulki batean esertzen naute eta eskuak bustitzen dizkidate, elektrodoak diruditen soinu batzuk entzuten ditudan bitartean. Esan behar dut, zie gan nengoenean ere entzuten nituela zarata hauek. Hitz egin behar dudala esaten didate eta arropa kentzen hasten zaizkit erabat biluzik utzi arte. Horrela nagoela ur hotza botatzen didate gainetik. Poltsa jartzen didate 3 aldiz jarraian. Bainera egitearekin mehatxatzen naute. Biluzik nagoela aulki baten gainean jartzen naute lau hankatan eta baselina ematen didate ipurtzulo eta aluan eta objektu bat sartzen didate. Biluzik jarraitzen dut eta manta batean biltzen naute eta kolpatzen naute. Oratzen naute, bultzatzen naute eta lurretik altxatzen naute. 24


The Constant Gardener (2005)

Fernando Meirellesek zuzendutako film hau izen bereko eleberri batean oinarrituta dago, eta hau, aldi berean, gertakari erreal batetik abiatzen da. Tessa kazetari britainiar bat da eta Justin Quayle diplomatikoarekin batera Keniara joaten da. Bertan, farmazeutika multinazional batzuk sendagaiak gaixoekin probatzen dituztela ohartzen da, merkeagoa delako. Zenbait lagunekin horren atzean zer edo zein dagoen ikertzen hasten da baina hil egiten dute. Hilketa ezkutatzeko Tessaren lagunari botatzen diote errua baina Justin Tessak eman zituen pauso guztiak jarraitzen hasten da eta emazteak zer ezkutatu zion aztertzen egia topatu nahian bere bizia arriskuan jarriz. Oso film interesgarria da, guztientzat gomendagarria.

Calvaire Calvaire Fabrice du Weltz zine zuendari belgikarrak zuzendu zuen beldurrezko filme bat dugu. Mark Stevens dantzari eta kantari bat da, erretiratuen egoitzetako emanaldietatik bizi dena. Egun batean ordea, bere lana bukaturik, beste herri bateko bidean dela lainopeko baso batzuetan galtzen da, eta bere fugoneta izorratzen zaio. Honela, Boris-ekin egingo du topo, bere txakur galduaren bila dabilen gizonarekin. Borisek Bartel alargunaren hostalera gidatuko du, eta han hasten da benetan istorioa. Bartelek Marc bere emazte hila bezala ikusten du, eta ez dio alde egiten utzi nahi. Honela herri horretako emakumerik gabeko giro arraro horretan preso aurkitzen da protagonista, objetu sexual bihurturik zibilizatu gabeko leku hartan.

25


HIL HONTAN JASO DITUGUN BERTSO ONENAK Gehitxo moxkortu zinen esgintze in tzendun horregatikan bajan hiru lau bat egun halare hurrengoan baietz berdin jardun hankak lurrean jartzen ikasi zak/n lagun I単igo Gehitxo mozkortu zi単en esgintze i単 tzenun mila ta bost komeri pasatu zenitun hurrengo egunien zeunden anbulatoyun barre egin genizun gu gana etortzeakun. Jon De Marcos

26


BASERRIKO LANABESAK: Hilabete honetan, baserrian erabiltzen diren lanabes batzuk ezagutuko ditugu. Batzuk ezagunak egingo zaizkigu, beste batzuk ordea, ezezagunak.

Atxur haundia

Erdiko atxurra

Baratzeko lurra mugitzeko erabiltzen da, bereziki, lurra gogorra dagoenean. Luzea, estua eta astuna da. Estua eta astuna denez, lurrean errazago sartzen da. Eta luzea denez, sakonera handiagoa hartzen du. Ondorioz, lurra harrotzea errazago da.

Atxur haundia baino motzagoa, zabalagoa eta arinagoa da. Atxur haundia pasatu ondoren erabiltzen da. Arina denez, ximaurra eta lurra nahasteko, nahiz, baratzeko belar txarrak kentzeko erabiltzen da.

Sardea

Ikuilatxurra

Ximaurra zein belarra jasotzeko erabiltzen da. Altzairuzko puntak ditu eta hiru, lau edo bost puntatakoak izan daitezke. Normalean hirukoa ximaurretarako erabiltzen da eta lau edo bostekoa belarretarako.

Izenak berak dioen bezala, ikuiluko atxurra da. Haziendak ikuiluan utzitako gorotz zapaldua mugitzeko erabiltzen da. Normalean lau puntakoa izan ohi da.

27


Igitaia

Aihotza

Normalean baratzeko barazkiak eta antzekoak jasotzeko eta mozteko erabiltzen da. Besteak beste, garia, artoa, erremolatxa, arbia…horregatik, lanabes hau oso zorrotza egotea komeni da. Esku bakar batez erabiltzen denez, makila motz motza du.

Igitaiaren oso antzeko lanabesa da, baina handiago izan ohi da. Sasiak, otaloreak, zuhaixkak eta antzekoak mozteko erabiltzen da, baita, zuhaitzen adarrak kimatzeko ere. Ondorioz, igitaia baino makila luzeagoa du.

Eskuarea

Arraitza eta segapotoa

Larreko belarra moztu ondoren, lehortzen uzten da, tartean belarrari buelta emanez. Eskuarea belarrari buelta emateko eta belarra jasotzeko erabiltzen da. Nahiko zabala da eta sardea ez bezala egurrezkoa da.

Arraitza sega zorrozteko erabiltzen da. Eta segapotoa Arraitza gordetzeko erabiltzen da. Segapotoa garai batean behi edo zezenen adarrekin egiten zen. Gaur egun, egurrezkoak, nahiz, plastikozkoak izan daitezke, baina, garrantzitsua da barruan ura izatea. Izan ere sega hobeto zorrozten da Arraitza umelarekin.

28


bota bertsue

TXISTIEK Bale eme batek bale ar bati - Joe, hainbeste pertsona ta talde gu ez estingitzeko burrukan ta hi buruko minez haola esaten. Bi gazte lehen aldiz oheratzea dijuzte ta bat oso urduri ikustien bestiek esateio: -Zu lasai jarri ta esan zer gustatze zaizun. -Nei...... albondigak......

ASMAKIZUNE Artz batek 10 kilometro egin ditu hegoaldera, gero beste 10 ekialdera eta azkenik 10 iparraldera. Hasi zen toki berdinera iritsi da. Ze koloretakoa da artz hori?

Botaizu bertso bat zure buruari... Erantzun punttue ta bialdu: azpeitikogaztetxea@gmail.com

Esaera zahar batzuk: -Dirua: morroi ona nagusi txarra -Etxeko kea nahiago auzoko sua baino -Jan da lo beti potolo - Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez - Balizko errotak, irinik ez - Txapel batekin bi buru ezin estali

LERDOGLIFIKUE

ErantzuneK Asmakizune: Zuria

Lerdoglifikue: Marilyn Manson

30


31


lore sortie...

Gañdakaoko gazte bat gose greba egiten ari da gaztetxearen beharra aldarrikatzeko. Martxoaren 16an okupatu zuten azken urteetan hutsik egon den udalaren eraikin bat Galdakaoko Gazte Asanbladako kide batzuek. Asteburuan eman zuten ezagutzera, eta larunbatetik igandera bitarteko goizaldean bota zituzten eraikinetik. Orduz geroztik, alkatearekin hitz egiten saiatu dira. "Ez du gurekin egon nahi, udaletxera atzeko atetik sartu eta irteten da”.

ta ximaurre

Hil honetako kaka demokraziaren izenean gerrak antolatzen dituzten “lehen munduko” putasemeentzat doa. Interes ekonomikoen baitan pertsonak hiltzeko eskubideaz, herritarren salbatzaile gisa salduz beren burua. Gadafi guztien lagun zena negozioetarako (petrolioa erosi edo armak salduz), diktadore hiltzaile izatera pasa dute goizetik gauera, Ruandako, Marokoko edo Gineakoekin eskutik jarraitzen duten bitartean. Edo Israel, Kolonbia, Chile.... amaigabeak estatu buru hiltzaile lagunak, guztia nahi den bezala den bitartean.

32



Kontu Lepo