
1 minute read
Koldo Mitxelena saritua
2022ko ikasturtearen hasiera eTwinning sariekin batera gogoratuko du Idoia Zapirain irakasleak. Batetik, urriaren Europako Saria jaso zuen Batxilergoko 1. mailako eTw-T-R-A-I-N proiektua dela eta. Bestetik, azaroan, “On the Spot” proiektuak DBHko kategorian Sari Nazionala irabazi zuen.
2022ko ikasturtearen hasiera eTwinning sariekin batera gogoratuko du Idoia Zapirain irakasleak. Batetik, urriaren 20an Europako Saria jaso zuen Batxilergoko 1. mailako eTw-TR-A-I-N proiektua dela eta. Bestetik, azaroaren 22an, “On the Spot” proiektuak DBHko kategorian Sari Nazionala irabazi zuen.
Advertisement
16-19 urte bitartekoen Europako eTwinning saria bideokonferentzia baten bitartez jaso zuen gure lankideak, pandemiaren ondorioz ez baitzen sari banaketa fisikorik antolatu Europako herrialderen batean. Gerd Leonhard humanista eta futuristak konferentziari hasiera eman zion, eta partehartzaileei aholkatu zien hezkuntza garatzea gauza praktikoetatik abiatuta. Horixe da eTwT-R-A-I-N eTwining proiektuak lortu zuena: ikasleek haien esperientzietatik abiatuta Europan zehar bidaiatzea nazioarteko talde desberdinetan.
(Jarraitu irakurtzen)
Azaroaren 22an, IFEMAko Ekialde aretoan (Madril) eTwinning 2022 Sari Nazionalak banatzeko ekitaldia egin zen SIMO azokarekin batera. Saritutako irakasleen artean gure lankidea den Idoia Zapirain ingeleseko irakaslea egon zen, DBHko kategorian "On the Spot" proiektuarengatik saria jaso baitzuen. Zapirainek Kevin izan zuen gogoan bere hitzartean eta saria berari dedikatu zion: “Kevin, zauden tokian zaudela, sari hau zuretzat da”. eTwinning Sariak proiektuek hezkuntzaren arloan duten eragin positiboaren erakusgarri dira, hainbat herrialdetako irakasle eta ikasleen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzea helburu dutelarik. Gainera, eTwinning proiektuek pentsamendu kritikoaren garapenarekin, alfabetatze mediatikoarekin eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prest dauden

Pilar Alegría Hezkuntza ministroak, eta Mónica Domínguez Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzarako zuzendari nagusiak sariak banatu zituzten, eta haiekin batera, Berritzegune Nagusiko Joserra Jiménez eTwinning arduraduna egon zen. Alegríak saritutako hogeita hamabi irakasleak zoriondu zituen haien hamabi proiektuetan egindako lana eta esfortzuagatik. eTwinning plataformaren bidez egindako nazioarteko lankidetza-proiekturik onenak ikastetxeko lankideentzat, ikasleentzat eta hezkuntza-komunitate osoarentzat inspirazio eta motibazio iturri izatea opatu zien.

Zorionak, Idoia eta Javier!