iritzixa
aurkibidia Informaziua Zeuk esan Puri-purixan Bi hitzetan Merkatu plaza
4 5 6 8 10
Karenka Lapazorrikeixak Historixa Lan giruan Ritxi gogoan Hezkuntza Zorion agurrak Argazki zaharrak
12 14 15 16 18 19 20 21
Agenda
22
Kalaputxi k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik. Argitaratzailea Karenka komunikazio elkartea Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku. Telefonoa 635 748 393 e-maila kalaputxi@topagunea.com kalaputxi2001@gmail.com Bloga kalaputxi.blogspot.com Laguntzailea Mutrikuko Udala Kolaboratzaileak Iñigo Andonegi, Josu Larrañaga, Javi Castro. Tirada 2.200 ale Lege Gordailua SS-787/01 ISSN 1579-4792 Inprimategia EUSKALINPRI. Deba Banaketa Kalaputxi Gipuzkoako Foru Aldundia
Mutrikuko Udaleko Kultura eta Euskara Batzordea
AITONA-AMONEZ APROBETXATU! Jakitun eta sasijakitunek diotenez, gizartean, kontsumo-eredua aldatzen ari omen da. Badirudi, gauza berriak erosi beharrean, etxean ditugun traste zaharrak birmoldatu edota birziklatzen hasi garela. Ez naiz gaian jakituna baina, nire inguruan behintzat, hori gertatzen ari dela baieztatu dezaket. Eskulanak betidanik izan ditut gustuko eta orain bospasei urte, Eskulan Taldean izena eman eta patchwork eta puntulanak ikasten hasi nintzen. Azken denboraldi honetan, berriz, besteak beste, bi proiektu jarri berri ditut martxan nire bizitzan; kakorratz-lana ikastea bata -betiko ganchillo-a-; eta hain modan dagoen terraza edota balkoietako baratzea, bestea. Kakorratz-lana betidanik ikusi izan dut etxean. Gure amonak orduak eta orduak egiten zituen telebista aurrean, “Un, Dos, Tres” programa ikusten tiki-taka, tiki-taka. Lan ederrak egiten zituen, esku berezia zuen josketan. Etxean dut umetan egin zidan baserritar-jantzi eta artilezko lepokoa –toquilla-, baita altxorra bezala gordetzen zituen eta pezetetan dauden ganchillo-ari buruzko aldizkariak ere. Baratzeei buruz berriz, kalekume naizen aldetik, ideia askorik ez. Lotsa pixka bat ere ematen dit hau onartzeak, aitatxik eta amatxik txukun asko mantentzen baitzituzten Oribarzarreko baratzeak. Baina nire hamalau-hamabost urterekin, aitona-amonak beren jakinduria guztia irakasteko irrikan zeuden garai hartan, banuen nik nerabezaroak norbanakoan sortarazten dituen hormona-aldaketak, eta emozioak medio, koadrilako lagunekin batera, aitona-amonekin josten eta soroan lanean jardutea baino plan hoberik. Ai! bi mundu hain ezberdin horiek uztartzen jakin izan banu… Orain berriz, testu hau pentsatu, idatzi eta moldatzen dihardudan bitartean, hemen nago, landatu berri ditudan marrubi eta tomate landareak behar bezala hazteko, interneten begiratu behar dudanaz, ondoan dudan papertxoan oharrak hartzen. Afalostean, berriz, gauerdia bitarte, amonaren aldizkaritik ateratako eskema jarraituz, ganchillo-a hartu eta kolore bizi-biziz hasi berri dudan pontxoari ekingo diot. “Aitona-amonez aprobetxatu!” dio izenburuak eta testu honetako azken paragrafoan hori bera egin edota aitonaamonez gain, gurasoez ere aprobetxatzeko gomendatu nahi nizueke. Etxean ganchillo-an eta soroan jakintza zutenak izanik, tomateak nola landatu behar diren jakiteko ni bezala interneten informazioa bilatu behar duen horietakoa baldin bazara, urteak azkar pasatzen dira eta, aukera izanez gero, behintzat, egiozue bisitatxo bat amona, aitona, amatxi, aitatxi, amama, aitita edota ama edota aitari, gustura irakatsiko dizute-eta. Bide batez, Mikel, ea noiz hartzen dugun tartetxo bat souffle-a egiten zuk irakatsi eta nik ikasteko.
Nora Makatzaga
3
Informaziua
telefonoak
ordutegiak
Medikuak, anbulantziak, botikak Larrialdiak ...................................................943 46 11 11 Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00 DYA zentrala..................................................943 46 46 22 Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00 Zaintzako botikak: Otxagabia (Mutriku)................943 19 50 26 / 689 58 57 59 Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97 Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01 Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90 Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40 Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77 Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93 Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77
Udala, zerbitzuak... Udaletxea.......................................................943 60 32 44 Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00 Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81 Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71 Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78 Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49 Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18 Kiroldegia .......................................................943 60 31 75 Liburutegia .....................................................943 60 41 82 Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80 Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22 Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99 Anai Arte .......................................................943 60 34 10
Irakaskuntza Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75 San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95 Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45 Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94 Musika eskola ................................................943 60 37 80 Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19
Garraio zerbitzuak Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999 Xabi Taxia .....................................................656 289 026 Pesa autobusak .............................................902 10 12 10 Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10 Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05
Bestelakoak Iberdrola ........................................................901 20 20 20 Kofradia .........................................................943 60 32 00 Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44 Gasolindegia ..................................................943 60 32 10
4
Autobusak MUTRIKUTIK
DONOSTIARA
Astegunak Zapatuak Jai egunak
7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30 10:00 / 16:30 10:00 / 19:30
DONOSTIATIK
Astegunak Zapatuak Jai egunak
MUTRIKURA
8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30 11:30 / 19:30 11:30 / 20:30 BILBORA
MUTRIKUTIK
ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK
06:25
/
07:25
/
15:25
BILBOTIK
14:10
MUTRIKURA
/
18:10
/
20:10
DEBA - MALLABIA
MUTRIKUTIK
Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro. Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro. ONDARROARA
MUTRIKUTIK
Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro. Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.
Trenak Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean. DEBA
DONOSTIA
DEBA
Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44 Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47 Jai egunetan 8:44etan lehenengoa. DEBA
BILBO
DEBA
Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43 Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00 Jai egunetan 8:43etan lehenengoa. DEBA
EIBAR
DEBA
Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da
gutunak
202 txantxangorritxo ingurau zakuz mila jolas, esperientzi berri ta abentura bizitzeko. Erronka haundixa izan da, baina ilusio haundixauakin ein dixeu aurre dana ondo ertetzeko lanian ibili gean 31 lagunok. Hiru astian zihar aukean izan dia abentura hau egi bihurtzen lagundu diguen mutrikuarrak. Txantxangorri danon artian eitxen deu! Eskerrik asko Gazte Asanbladiai, Sorginerreka eskalada elkartiai, Arraun Taldiai, Sokatira Taldiai herri kirolak hain era politxian hurbiltziarren guregana, Jose Mari Mugerzai bere baratzako atiak irikitziarren, eleiziai Jauja uztiarren eta udaletxiai lokalak, Axular Arizmendiri perkusio soinuakin herrixa alaitziarren eta orokorrian, bidian zihar gurekin eon dian beste jende askoi. Guk asko disfrutau deu, espero txantxangorritxuak ere ala ein izana. Kurtsuan ziharreko ekintzetan alkar ikusiko deulakuan, Txantxangorri Aisialdi Taldea
HONDARRIBIAKO ALARDEA Badira hogei urte Jaizkibel konpania osatzen duten herritarrek “alardea berdintasunean” bizitzeko nahia helburu hartuta euren jardunari ekin ziotela. Urteetan eta egun ere, muga eta oztopo anitzen gainetik aurrera egingo dute Jaizkibel konpainiako herritarrak. Urte guzti hauetan egindako lana instituzio publiko politiko batzuek “segurtasuna” aitzaki, edota herritar batzuen jarrerek eta erabakiek atzera bota nahi izan badituzte ere, ez dute lortu. Gainera, adierazi nahi genuke, urte guzti hauetan zehar irtenbidearen alde aritu eta ari diren bakarrak, Jaizkibel konpainiako kideak eta Hondarribiko emakume feministak izan direla. Bilgune Feministatik urteak daramatzagu herri jai parekideen alde lanean, pixkanaka aurrerapausoak eman ditugu Euskal Herriko herri askotan; hala ere, oraindik orain parekidetasunaren bidean asko dugu egiteko eta iazko debekua zein aurtengo mugapena onartezina dela pentsatzen dugu. Jendartearen eraldaketa bidean, bertako ohiturek ere norabide berdinean joan behar dute. Tradizioa ez baita ezer hertsia, monolitikoa, esentzian oinarrituta; bizirik dagoen zerbait da. Festak gure kultura eta jendartearen beste adierazpen publiko bat dira. Beraz, jendartean eman nahi ditugun aldaketak ere gure herriko festetan isla izan behar dute, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako. Guk eraikitakoa guk alda dezakegu.
Zeuk Esan
ESKERRIK ASKO! Txantxangorrixak bezela, denboria ere hegan juten da ta ixa konturau gabe, aurten hamalaugarren udaleku irikixez disfrutatzeko aukeria euki deu! Haize berrixakin gañea aurtenguak, begirale-gazte kuadrillia jantzi da eta kamiseta gorrixakin. Eskerrik asko gaztiak, zuen ilusio ta laneako goguakin danok eraberritxu gea.
Euskal Herriko Bilgune Feminista SANMIKOLLAKO JAI ARRAKASTATSUAK AURTENGUAK ERE. ESKERRIK ASKO DANOI! Sanmikollako jaixak, beste urte batez, arrakasta itzela izan deue. Egualdixak ezoan errukirik euki gurekin, baina berdin da, “al mal tiempo, buena cara” esaten da, ta esaeria “a rajatabla” eraman gendun. Hortakoxe dia ta jaixak: jan, ean, dantzan in ta barre algaraka ibiltzeko!
MATRIKULA EPEA ZABALIK Debabarreneko Esperientzia Eskolak matrikula epea zabalik dauka bere 10. urtean.
Datorren urtian gehixo, ta gaitza izan arren, hobeto!
Esperientzia Eskola, Debabarrenan zehar dauden 50 urtetik gorako gizon eta emakumeentzat da, kezka sozial eta kulturalak dituztenentzat; lanean zirela hainbat jarduera eta ikasketa egin eta bete ezin izan zutenentzat; edo ta orain, denbora dutenean, gehiago sakontzea nahi dutenentzat. Gainera gizarte osoan nahi du txertatzea, ekimenak, ideiak eta egitasmoak aurkeztuaz, pertsonalki eta kolektiboki denontzat onurakoak izan daitezen. Eskola urriaren 22an hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Klaseak astearte, asteazken eta ostegunetan, 9:30tik 12:30ra izango dira Eibarko Untzaga Elkartean. Matrikula bailarako udaletxe guztietan egin daiteke eta matrikularen prezioa 200 eurotan mantentzen da, ikasturtean zehar lau alditan ordaintzeke. Gehiago jakiteko www.ikasten.info edo 695 788 936 telefonoan.
Sanmikollako Jai Batzordea
Debabarrenako Esperientzia Eskola
Beste behin, eskerrak eman biharrian goz, bihotzbihotzez, jaixa posible in deuen dan-danei. Ekonomikoki lagundu diguten komertziuai, udaletxiai, auzoa gerturau zian herritxar danai, zozketan parte hartu zeuenai, ta beste hainbatei. Zue danoi: ESKERRIK ASKO! Urtetik urtea hobetze saiatzen gea, ta aurten ere lortu deu. Zein dalako onena? Sanmikolla! Geuk ezpeu esaten zeinek esangeu ba?
5
Puri - purixan
ETXE KALERATZEAK
STOP! Izurritea bezala zabaltzen ari den arazoa da eta oraindik, ez zaio erantzun egokirik eman. Egunak joan ahala, gero eta jende gehiago dago kinka larri honetan. Zergatiak galdetzean, denetariko erantzunak entzungo ditugu, baina egia bat da: inork ez duela iritsi nahi egoera horietara eta maileguak eskatzerakoan, edo beste zenbait kasuistika medio, ez zuela inork aurreikusi egoera hori pairatu beharko zuenik. Zorigaitzaren tamainak neurgaitzak dira; bizitzaren beste kolpe bat izatetik, etsipen maila gorenera iristerainokoak, euren buruaz beste egiteraino iritsi direnak. Arazoa urrutikoa dela pentsatzen badugu ere, gure herrian ez dira izan bat eta bi. Isilean sufritzea erabakitzen dute gehienek.
6
Egoera honen aurrean bada mugitu den jendea, estatuko ia herri guztietara hedatu dena. Telefonoz aritu izan gara Debabarreneko Stop Desahucios taldearekin, eta honako hau erantzun digute euren berri ematerakoan: Hipotekek erasandako pertsonei laguntzeko plataforma ireki bat eratu zuten 2012ko abenduaren 15ean Eibarren Stop Desahucios del Bajo Deba izenarekin. Euren laguntza era honetara edo arlo hauetan eskaintzen dute: — — — — — —
Familia laguntzaile bezala. Bankuekin negoziatzeko bitartekari gisa. Zorra etxearen truke kitatzen. Zorraren barkatze bideak aurkitzen. Bizi zaren etxearen alokairu-soziala errazten. Edozein motatako gestio-lanetan.
Horretaz gain, udalekin ari dira harremanetan, eta Mutrikun mozio bat aurkeztu zuten. Onartua gelditu zen, eta hauek ziren eskaeran zeuden 8 puntuak: Lehen biak Espainiako Gobernuari zuzendutako eskaerak ziren, hipoteken arauen aldaketa presaz onartzea eta bitartean luzamendu bat onartzea, non beraien borondatearen kontra kaudimen-gabezia egoerara iritsi diren pertsona eta familiak beraien ohiko etxebizitzatik kaleratzeko prozesuak gelditzeko balio beharko lukeen. Hirugarrenak zioen, kutxetako batzarretako udal ordezkariek banketxeei eska diezaietela ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko helburua izango ez duen plan bat. Laugarrenak, hipoteka legearen aldaketa onartu arte kaleratzeko prozedurak eteteko eskatzea banketxeei eta hala izan ezean, udaleko diruak ateratzeko beharrezko neurriak hartzea eskatzen zuen. Bosgarrenak, etxetik kaleratutako pertsona eta familiei informazioa emateko eta laguntza konpromisoa hartzeko behar adina aholkularitza eskaintzea, eskatzen zuen. Horretarako telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat jarriz kaltetutako pertsonei kasu egiteko. Seigarren puntuan udalak elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen zuen, kaleratzeak salatzen edo kaleratzearen aurka borrokatzen duten erakunde sozialekin. Arazoei aurre egiteko lantaldeak edo ponentziak sortuz. Zazpigarrenean, udalak erabiltzen ez dituen
egoitza edo gizarte larrialdietarako baliabideak aktibatzea onartzen zuen, herrian kaleratu dituzten familiei laguntzeko, betiere, ohiko etxebizitzetatik kaleratuak izan badira. Eta azken puntuak zioen, Stop Desahucios plataformari, herrian sukurtsalak dituzten banketxeei, Estatuko Gobernuari, Kongresuko eta Senatuko talde parlamentarioei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari erabakitakoaren berri ematea.
Puri - purixan
Eginkizun hauek aurrera ateratzeko sare bat osatu dute herri bakoitzeko ordezkariekin. Euren berri emateko webgune bat sortu dute, eta bi telefono dituzte publikora emanda: 699143751 eta 943755204.
Udalak mozio hau onartu zuenetik, Jendarte edo Ongizate bulegoari eman dio egoera horietan gertatzen diren pertsonei harrera egiteko eskumena. Udalean diote, egoera larrian sartu aurretik, hipotekak ordaintzeko arazoekin dauden pertsonei ere ematen diotela aholkularitza. Beraz, inor egoera horretan aurkitzen bada irekiak ditu udalaren ateak. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinik Lurralde Historikoko beren ohiko etxebizitza galtzera irits daitezkeen pertsona eta familia afektatuak jasaten ari diren zailtasunak izugarriak direla, eta neurri batean egoera arindu nahian, zerbitzu berritzaile eta esperimental bat hitzartu du Gipuzkoako Abokatuen Elkargoarekin. Hitzarmena Gipuzkoako herriei ere ireki zaie, eta Mutrikuko Udalak sinatua du hitzarmen hori. Hitzarmen honen helburua Gipuzkoan bizi diren pertsonen eskubideak babesteko laguntza juridiko integraleko zerbitzua eskaintzea da. Pertsona horiek beren etxebizitza bakarra galtzeko arriskuan egon behar dute, gizarte bazterketaren mugan, diru erreklamazioen ondorioz, horien sorburuan hipoteka bidez bermatutako mailegua egon ala ez egon. “Fede oneko zordunak izan behar dira�, dio hitzarmenak. Informazio gehiago: http://stopdesahucios.plazan.net
7
40. ZAHARREN EGUNA OSPATZERA HELDU DIRA ZIÑUAKOAK Bi hitzetan
Herriko edadetuenei eguna poztu, elkarrekin egoteko tartea eskaini eta protagonista sentiarazi. Hori da, beste zenbaiten gauzen artean, Ziñua Elkarteak lortzen duena Zaharren Eguna ospatzean. Aurten 40. aldiz antolatu dute. Eta herriko nagusi guztien eguna den arren, eguneko omendu bereziak Juan Mari Burgaña eta Maria Luisa Uriarte izan dira. Beste bi lagun ere eduki zituzten bereziki gogoan: egunean bertan hil zen Manuel Artetxe Ziñuako bazkide fundatzailea, eta Ritxi Gorostiaga, bazkidea eta Zaharren Eguneko antolatzaileen artean ohikoa.
MIJOA ERREKAN ISURKETAK EGON DIRA ABUZTUAN Aurreko hilabetean hiru isurketa izan ziren Mijoa errekan. Arrainak hilda agertu ziren eta grasazko bolak Saturrarango hondartzaraino heldu ziren. Isurketak izan zirenetik, Udala Jaurlaritza eta Diputazioarekin harreman zuzenean egon dela ziurtatu du alkateak. Izan ere, aipatutako hiru erakundeek dute arduraren bat errekan, eta bakoitzak bere erantzukizuna dauka. Gauzak horrela, Udalak bakoitza bere aldetik ibili beharrean, “indarrak batzea” lortu nahi du. “Mijoari behin betiko irtenbidea emateko elkarrekin etengabe lan egin beharra dago”, adierazi du alkateak.
LURJAUSIA KONPONDUTA Samikolla 15 etxebizitzaren atzeko aldean egondako lurjausia konponduta gelditu da. Ikerlur taldeko geologoek esandakoari jarraituta, Tesinsa enpresa izan da pareta gogortzeaz arduratu dena. “Hurrengo lana paretaren beheko aldean gelditutako harriak kentzea izango da. Eta azkenik, konpondutako zatiaren eskubiko aldean gelditzen den hutsunearekin zer egin erabakiko dugu geologoen laguntzarekin”,azaldu du alkateak.
8
MENDE OSO BATEKO BIZITZA OSPATUZ Bi hitzetan
Antonia Nu単ez Busto mutrikuarrak urtebetetze borobila ospatu du aurten: 100 urte. Ospakizun berezi horretarako, familiak ez ezik, bizilagunek ere berarekin egon nahi izan zuten. Nu単ezek pozik hartu zituen haien irribarre, muxu eta maitasun hitzak. Udal ordezkariak ere han izan ziren, eta, herritar guztien izenean zoriondu zuten.
Argazkia: A. Gorritiberea
KALBAIXOKO KOFRADIAK ANTOLATUTAKO LASTERKETAN 62 LAGUNEK EGIN DUTE SALTAKA Arno Trail Sprint Race bere txokoa egiten hasita dago mendi lasterketen egutegian. Aurtengoan, 62 lagun izan dira Kalbaixoko Kofradiak prestatutako ibilbidea egitera animatu direnak. Irabazleek ordubete baino gutxiago behar izan zuten 7,56 kilometroko bidea egiteko. Emakumeetan: Nahia Quincoces mendexarra izan zen lehena (51.08); gizonezkoetan, berriz, Oier Ariznabarreta durangarra (40.01). Argazkia: Kalbaixoko Kofradia
SAMIKOLLAKO JAIEK ARGI PROPIOA EDUKI DUTE AURTEN ERE Samikollako ume, gazte, heldu eta nagusi batu, eta eurentzako ez ezik, herritar guztientzako jaia ospatu dute, aurten ere. Zapatua hartuta, auzokide guztiek jaiez gozatzea lortu dute. San Nikolas Egunean, berriz, ohi duten bezala, auzoko beteranoei omenalditxoa egin diete. Aurten, omenduak, Ramonita Garagarza eta Juan Martinez senar-emazteak izan dira.
9
Proiektuaren nondik norakoak‌ Mutrikuko udalak nekazal alorra jorratzeko beharra ikusi eta honetan murgilduko zen teknikari bat lortzeko Debemenekin jarri zen harremanetan. Debemenek, Hazi erakundearekin batera beka bat bideratu zuen lan hori gauzatzeko eta ni izan nintzen aukeratua. Mutrikuko baserrien egoeraren berri jakitea izan zen abiapuntua. Azterketa hori iazko udan egin zen eta ondorioz, 2013 urterako ekintza plan bat egitea erabaki zen. Planaren barruan, Merkatu Plaza eraberritu behar zela ikusten zen, Lehen Sektorearentzat ezinbestekoa zelako. Baserritarrek ezezik, hauek bertan burutzen dituzte-eta salmentak, herri-erdigunean kokatua egoterakoan, inguruko denda eta tabernek ere igarriko zutelako onura.
MERKATU PLAZAKO LANAK AURRERA! Urte luzeetako ametsa egia bihurtuko delakoan dago herritar asko, baserritarrak ez ezik, egunero edo askotan Merkatu Plazara hurbiltzen diren kontsumitzaileak ere. Eta guztiaz jakiteko, zein hobeto honetan buru-belarri aritu den GarbiĂąe Agirregomezkorta baino?
10
Lehen aipatu bezala ez da proiektu berria‌ Oso aspaldikoa da izan ere. Hamaika proiektu egin diren arren bat bera ere ez da burutu, eta urteetan erabat utzita egon da plaza, horregatik dauka itxura hain negargarria. Azken urteetako proiektuak kate handi bateko supermerkatua ere aurrikusten zuen baina gaurko honetan ez da halakorik ikusten. Zergatik? Antzeko esperientziarik egin da herri desberdinetan eta lortu den gauza bakarra inguruko denda txikiak kaltetzea izan da, eta hau ez zaigu iruditzen egokia denik gure herrirako. Eta nondik hasi? Alde batetik proiektua egiterakoan helburuak markatu behar dituzu eta bestetik hau burutzeko ďŹ nantzak edo diruak lortu. Gure udaletxearen egoera zein den denok dakigu eta ez dagoen tokitik ezin da atera. Ezarritako helburuak hiru izan ziren: 1- Lehen sektorea sustatzeko, salmenta-zuzenerako puntu egokiak bermatzea. Alde batetik, baserritarrek euren produkzioa saltzeko plaza txukundu egin behar da. Bestetik, Mutrikun arrantza barku bakarra egonik ere, honi ere irtenbidea ematea egoki ikusten dugu, arrandegi bat jartzearen alde eginez. Honek ez du kentzen beste mota bateko
salmenta-posturik ez egotea, adibidez harategia, lehen zegoen bezala. 2- Merkatu Plaza, alde zaharreko ostalaritza eta merkataritza indartzeko motore bilakatzea. 3- Kontuan izanik Merkatu Plazaren kokagune ezin hobea, herri erdian eta aterpe handiarekin, bertan erabilera anitzekoa izango den esparru bat antolatzea. Bai ekintza kulturalak zein gastronomikoak bultzatzeko. Neguan euria denean umeentzako ludoteka edo jolastoki bihur daiteke. Bestalde, egunen batean sukalde bat egitea ere egoki ikusten dugu ekintza gastronomikoak egin ahal izateko. Honela, lehen sektoreko produktuak erabiliz, sukaldaritza ikastaroak, tailerrak eta dastaketak antolatuko genituzke, baina oraingoz ez dago ezer zehaztuta. Aipatutako helburuok nola lortu? Ate asko jo ditugu diru eske. Debemen beti egon da proiektu honen alde, argi eduki du Merkatu Plaza lehen sektorearentzat behar-beharrezkoa dela eta bere proiektu bezala hartu izan du. Alde batetik Debemenek aurrekontuaren zati bat jarri du, Merkagunek beste zatia eta Itxaspenek bestea. Udalak ere zati bat jarriko du eta horretaz gain udal langileak izango dira hein handi batean eraberritzelanak burutuko dutenak. 100.000 euroko proiektu bati buruz ari gara gutxi gorabehera. Eta nola eramango da aurrera? Ez da dena bota eta dena berria egingo, dagoena txukuntzea ere, ez da gutxi izango. Postu guztiak berritu, kolorea eman, lurra egin, argiak berritu, sarrera txukundu, komunak, ateak‌ hitz batean, daukan kartzela itxura kendu. Egun dagoen egoeran zein animatuko da ezer jartzera? Badakigu, guztia berrituta eta txukun jarrita oraingo baserritarrez gain, orain arte etorri ez direnak ere bertan izango ditugula. Fruitatategiek jarraituko dute, loradendak ere. Pentsatzen dugu plaza dotoretzen denean agian norbait animatuko dela arrandegi edo harategi bat ipintzera, lehen zegoen moduan. Ez da lokal bat alokatzea edo erostea bezain garestia izango. Lortuko dugun itxaropena daukagu.
Eta hemendik aurrera‌ Proiektua egina dago eta orain martxan jartzea falta da. Kalbaixo jaixen ondoren hasteko asmoa dago. Dirulaguntzek ere epe bat dute eta epe horren barruan erabili behar dira, epe horretatik kanpo galdu egiten dira-eta. Lehenengo fasea orain hasiko litzateke eta bigarrena berriz, datorren uda alderako amaituta egotea nahiko genuke. Lanak egin bitartean nola moldatuko dira erabiltzaileak? Lanak komun aldean hasiko dira, eta beste aldera mugituko da dena, leku asko izateak badu bere abantaila. Bi sarrera dituenez, igogailu aldetik izango du sarrera lanak diharduten tartean, Beheko Plazako zein Moilako igogailutik ibiliko dira saltzaileak zein erosleak. Lurra egingo da azken. Bertako erabiltzailek zer diote? Hainbeste urtetan hitz politak esan dizkiete eta haizeak eraman ditu hitzok, etsituta zeuden. Dena den, azken bilera egin genuenean baikorrago agertu ziren eta sinesten hasi direla dirudi. Proiektua begi onez ikusten dute, eurak dira-eta egoera txar hori pairatu dutenak eta modu negargarrian lan egin behar izan dutenak. Plazak duen itxura narrasak ez du bezeroa erakartzen eta egunetik egunera gutxitzen joan da kopurua. Nahiz eta produktua ona izan, aurkezteko moduak ere saldu egiten du eta horren adibide garbia hileroko Azoka Txikia da. Kontsumo ohiturak aldatuko bai‌? Geldiro-geldiro uste dut ari garela aldatzen. Erosotasunak alde batera utzi eta ahora eramaten dugunari garrantzia eman behar diogu, produktu horrek duen usaina, zaporea‌ Kontsumitzeko modua aldatzea da helburua, jendea sentsibilizatu egin behar da eta konturatu, osasun arazo asko elikadurarekin lotuta daudela. Zein mezu nahi duzu zabaldu? Herrian bertan kontsumitzearen garrantzia, honek denongan eragiten duelako. Herrian lo eta tabernetan ibiltzearekin bakarrik ez dugu lortuko herria bizirik mantentzea. Herrian dena erosi behar dugu, jatekoa batez ere. Bertakoa baino hobeagoa ez dugulako aurkituko eta sasoian sasoikoa jaten ikasiko dugulako.
11
Karenka
Arrate Urreisti: euskara ezpainetan eta askatasuna bihotzean Urteak dira herritik alde egin zutela. Denbora horretan, bizitza berreraiki behar izan du. Une latzak pasatakoa izan arren ez du irrifarra galdu.
Gogoan duzu alde egin zenuten eguna? Nola ez‌! 1987 urtea zen. Urriaren 1ean alde egin behar izan genuen Patxik eta biok eta ez zen izan batere erraza erabakia hartzea. Etxetik joatean, dena uzten duzu, etxea, familia, lagunak, lana‌ zuk eraikitako bizitza osoa. Garbi geneukan gure borroka ez zela gurekin hasi eta bagenekien ere, urte luzeetan ari zela gure Herria borrokan bere nortasuna lortzeko bidean, gu borrokaren zati bat besterik ez ginen sentitzen. Pentsatu bezalakoa izan al zen zuen atzerriratzea? Aurrez esan bezala gogorra da horrelako erabaki bat hartzea. Badakizu atxilotua izan zaitezkela, torturatua edo eraila, Patxi bezala. Hogeita bost urte pasatxo daramat iheslari eta tartean Patxiren erailketa izan zen. Honelako gertaerak familia edo lagunak ondoan dituzunean hobeto eramaten dira baina etxetik, familiatik
Zein arazorekin topatu zineten? Urte luzez gordeta egon ginen. Ni 1993an atxilotu ninduten nire lagun Lalirekin, ordurako Patxi eraila zen, Jokin eta Iñakirekin batera Morlans-en. Limoges-era konfinatu ninduten oso baldintza gogorretan. Ez nuen lan egiteko eskubiderik eta hilero joan behar izaten nuen komisaldegira sinatzera. Frantsesez asko ez, ez nuen inor ezagutzen. Lehenengo aldiz ahizpa eta koinatua nirekin egon ondoren alde egin zutenean, negarrez hasi nintzen eta ezin gelditu…! Esan nion neure buruari “Patxi kendu didazue baina ez duzue lortuko ni hondoratzea…” eta desanimoak jotzen ninduenean neure burua estu hartzen nuen eta aurrera bidea! Osasun arazoak ere izan nituen. Ebakuntza egin behar zidaten eta ez nuen Seguritate Sozialik, ez Osasun txartelik, ez ezer. Honetan ere borrokatu behar izan nuen. Mediku eta inguruko batzuei esker hori ere lortu egin nuen. Jende jatorra izan nuen Limoges-en baina batez ere nire familia eta lagunak izan nituen nire zutabe nagusia. Urte haietan eurak izan ziren nire gastuen kargu egin zirenak eta eurak ere oporretan eta astebururo, hutsik egin gabe, niregana etortzen zirenak. Iheslari baten bizimodua… paperik gabekoa… eskubiderik gabekoa… Bi urte egin nituen Limoges-en. Nire gastu guztiak familiaren gain ziren. Nire aita eta Debako ama ere izan ziren ni ikusten eta babesten. Holakoetan sentitzen duzun inpotentzia izugarria da, laurogeita… asko urterekin halako bidaia batera animatzea ere! Zein sufrimendua gurasoena! Eta nire nahigabea, bizitzako azken urteetan euren ondoan ezin egon izana! 1995an inolako mugimendurik ez eta… ” guk bukatzen dugu honekin edo berak gurekin” pentsatzen genuen, ondorioz, hamabost lagunek gure konfinamenduarekin bukatzea erabaki genuen eta Baionako katedralean itxi ginen. Orduan jasotako laguntza eta babesa handiak izan ziren, jende ezaguna, sindikatuak, alderdi politikoak… eta hiru astez egon ondoren etxeetan hartu gintuzten egoera bere onera etorri artean baina holakorik gertatu ez eta, bakoitzak geure erabakiak hartzen hasi ginen, gure etorkizuna eraikitzen. Eta nola erabaki zenuen Miarritzera jotzea? Beti gustatu izan zaidalako itsasertza. Donibane gehiago gustatu arren, Baiona hurreago neukalako. Eta nik diot, Miarritze ere Euskal Herria dela eta Euskal Herrian jarraitzen dut bizitzen. Guretzat, Miarri-
tzen egon edo Limoges-en berdina zen, ez genekielako zein izango zen-eta gure etorkizuna. Gure Herriaren alde borrokatzen jarraituko dugu eta familia ere hurbilago izango dugu. Ordutik hona bi aldiz atxilotu naute; lanera nindoala atxilotu ninduten eta Miarritzeko epaitegitik pasa nintzen eta han irabazi egin nuen, baina fiskalak errekurtsoa sartu, eta Paben pasatu behar izan nuen beste epaia. Lerro hauen bidez nahi dut eskertu orduan Mutrikuko udaletxeak emandako babesa, (Euskal Herritarrok zen agintean) eta niregana autobusez hurbildu zen jende guztia ere. Paben irabazi egin nuen. Era berean esan, gu atxilotzen gaituztenean komunikabideek lau haizetara zabaltzen dituztela berriak baina gero, nire kasuan bezala, absolbituak izaten garenean, ez dute inolako aipamenik egiten.
Karenka
eta zure ingurutik urruti zaudenean oso-oso latza da. Ordu asko pasatzen dituzu bakarrik eta buruari buelta asko ematen diozu. Sei urte eman nituen familia ikusi gabe, eta Patxi hil zutenean mundua gainera etorri zitzaidan.
Zein da zure egungo egoera? Ez daukat zorrik Espainiako justiziaren, nire kasua artxibatuta dagoelako, baina zer egin dezaketen inork ez daki. Nola bizi duzu egoera berria? Bi urte pasa dira Aieteko Bake Proposamena egin zenetik, eta ez frantses estatuak, ez espainolak ere, ez du inolako urratsik eman. Euskal Herriko egoera ez da samurra eta gu ere gatazkaren ondorio gara. Gure preso eta iheslarien artean ditugu tortura jasandakoak, desagertutakoak, konfinatuak, deportatuak, hildakoak, klandestinitatean daudenak… abanikoa zabala da. Eta ezin ahaztu preso edo iheslariak ikustera joan direnak eta bidean bizitza galdu dutenak, familia eta lagun horiei ere zigorra ezartzen zaie. Ekainak 15ean esan genuen urrats berriak ematen hasiko ginela eta hala egingo dugu. Herritik jasotzen dugulako arnasa eta gure historia kontatu nahi dugulako. Garbi daukagu asko dagoela egiteko eta goiz edo berandu lortuko dugula herri askatua izatea. Mutrikura itzultzeko gogorik bai? Nola ez, baina alde batetik poza daukat eta pena bestetik. Patxirekin atera nintzen eta bakarrik itzultzeak korapiloa sortzen dit barruan. Dena den, bizimodua hemen egina daukat eta ondo nago. Asteburutan edo jaietan joatea ez legoke gaizki. Bukatzeko, Arratek mezu hau bidali digu: Mila esker familia eta lagun guztiei une gogorretan zuen indarra eta berotasuna eman didazuelako. Mila esker Kalaputxiri aukera hau ematearren. Lehen ere esan nuen eta berriro esango dut: nik Patxi maite nuen eta beti dut gogoan, eta ez dago munduan hori debekatuko didan inor. Nola debekatuko digute negarra, oroimena, maitasuna… Barre edo negar egiteko ez da inoren baimenik behar. Euskara ezpainetan eta askatasuna bihotzean.
13
Lapazorrikeixak
Mutrikuko Galbaixuak Urtian, bi egunetan gogoratzen deu Eleizak Gurutze Santua: maiatzaren 3an eta iraillaren 14an. Mutrikun, Santa Kutz ermitxan ospatzen da lehelengua; bigarrena, berriz, Galbaixoko ermitxan.
Galbaixuak esaten dixeu uda amaierako jai ederrei. Askok Kalbaixuak ere esaten dixue. Gerra aurrera arte Santakutzak ere esaten zakuen. Baiña azken izen hori, herri gehixenetan maiatzeko jaixetarako ibiltzen da. Ermitxak berak ere izen bat baiño gehixo euki ditxu: Santo Cristo del Calvario, Humilladero de Maya, Ermita del Calvario, Ermita del Santo Cristo de Maya... Euskeraz ere aukeran: Kristo Galbaixoko, Kristo Maixako, Urkamendiko ermitxia... Ez da atzo goizekua ermitxa edo baseleiza hori, izan ere badakigu 1574. urtian bazauala. 1596. urtia baiño pixka bat lehenago, ermitxia jausitxa zauala-eta, berreraiki egin zeuen, “con limosnas de los mareantes”. Sasoi baten, gaur baiño txikixagua zan. 1900. urte inguruan erre egin zan eta konpontze-lanak aprobetxauta ermitxia handitxu zeuen. Arrantzalien artian Galbaixuak izan dira beti jairik gogokuenak. Madalen jaixetan arrantzale gehixenak Asturias aldian egoten ziran, atunetan. Eta, Galbaixuetarako, hutsik egin gabe, bueltan etortzen ziran. Atunetara juan aurretik, San Pedro txiki egunian, peregrinaziuan juaten ziren maiñelak Galbaixora Asturiaserako laguntza eske, eta handik etorritxakuan, berriz hartzen zeuen Entzusetik gorako bidia Kristo Galbaixokuari eskerrak emateko. Galbaixo bigarrengo egunian (Galbaixo txiki) izaten zan hori. Errez ulertzen da hola maiñelen jairako gogua: bi hillebeteren ondoren beuren herrixan zozelako, osasuntsu, eta gaiñera poltsikua ondo beteta. Gerra aurreko Galbaixuetan egitxen ziranak ekarriko ditxugu hona. Galbaixo bezperan, iraillaren 13an, itxapleruek jaixen hasieria markatzen zeuen. Gero, kalejiria danbolintxeruekin, baitxa Erraldoi eta Buruhaundixak ere. Illuntzian herriko Musika-bandak dantza-doiñuak joten zitxuan gabeko 11,00ak arte. Galbaixo eguna zan egunik garrantzitsuena, Gurutze santuaren gorapena. Goizeko seiretan hasten zan joten Musika Bandia. Zazpi eta erdixetan, txistulari eta danbolintxeruak berriz ere girua alaitzen zeuen, Erraldoi eta Buruhaundixen laguntzarekin. 10:00etan meza negusixa Galbaixon. Kanta ederrak entzun zeikezen (Perosiren “Pontifikala”, Guerreroren “Zure nekeak”, Ravanelloren hiru abotsetakua, Victoriaren “Tam quam ad latronem”), baitxa hitzaldi burutsuak ere (Felix Arrazola, Kintin Goikoetxea, Modesto Larrañaga...). Arratsaldian, erromerixa Galbaixo aurreko zelaixan, illundu arte.
14
Iraillaren 15ian, berriz ere Galbaixora. Egun honetan eta hurrenguetan, Galbaixon, kalian zein portuan, dibertsiorako elementu ugari egoten zan: estropadak, kukaiña, igari-karrerak, tiña-karrerak, harri-jasotzia, aizkora-jokua, pillota-partiduak, sokamunturra, tanborradia... Baiña, batez ere musikia eta dantzak: Mutriku, Ondarru, Deba eta Elgoibarko musika-bandak, Mutrikuko orfeoia, Ondarruko dantzarixak (ezpatadantzarixak eta gorularixak)... Urtian-urtian, txalopa bakoitzekuak mezia ateratzeko ohitxueria eukitzen zeuen, Jesus Gurutziltzatuaren aurrian. Bertara juaten ziran, armadore, patroi eta tostartekuak. Kristo Galbaixokua presente eukitzen zeuen urte guztian lehengo maiñelek. Itsasorako bidian –aterako mandan– lehengo treiñeru eta txalopetako arrantzaliek arrauna belaun azpixan jarritxa eta txapela erantzitxa, fede biziz errezatzen zixuen Kredua Kristo Galbaixokuari. Itziarko Amabirjiñari berriz, Salbia. Galerna eta ekaitz gogorretan ere Kristo Galbaixokuari laguntza eskatzen zixuen. Askotan ikusi zeikezen itsasoko atzaparretatik ihes egindako maiñelak Kristo Maixakogana igotzen, arraunak bizkarrian hartuta, beuren esker ona agertzeko. GPS eta holako tresnarik ez zauan sasoian lihorreko markak ezinbestekuak izaten ziran arrantza-tokixak topatu eta itsasuan kokatzeko, horregaitxio zuriz pintxatzen zitxuen gure herriko hainbat eraikin. San Pedro kofraixaren gastuen artian, 1808. urtian hau irakurri leike: “...blanquear el morro de la Concha, hermita del Calvario, y la pared de Sta Agueda...”. Urkamendixa esaten zakon, itxuria, gaur egun ermitxia daguan inguru horri. Gorago dauan medixari Urkamendieta zako izena. Itxura danez, sasoi baten lapur eta gaizkilliak urkatzen zitxuen bertan. 1611ko dokumentu baten hau irakurri geinke: “que le diessen la orca y prestassen para el en la montaña de Maya”. Hona hemen, Kai-Alde zanak 1935ian idatzitxakua: “Jai au urreratu ordurako asten dira umetxoak ere esanaz “laster Galbaixoak ditugu”, izan ere egun au da Mutrikuren pozgarririk aundiena, ta neretzat ez txikiena”. Urterik urte, Ibiri, Olaberrieta eta Laranga bailleretako gaztiak eta gazte izandakuak ibiltzen dira jaixak prestatzen. Segi hola urte askuan! Josu Larrañaga Arrieta
Gure errotak
Historixa
Atxukarro errota eta “lakia” Artzainerrekan, Zelaikua eta Goienengua erroten artean dago Atxukarro errota. Izen bertsuak izan ditu beti errota honek: Achucarro (XVI. mendetik gaur egunera arte, forma nagusia), Achocarro (1713), Achucarrocua (1825). Ez da atzo goizekoa errota honen lehen aipamena. 1556ko dokumentu batean, mila haritz izango zituen mintegi bat egiteko asmoa jasotzen da, non eta “cabe el molino de Achucarro”, hau da, Atxukarro errotaren inguruan. 1735. urtean Mutrikuko udalak bi haritz eman zizkion bertako errotaria zen Francisco de Ajarristari. Itxura denez “azenixak” edo erruedak konpontzeko eskatu zituen Franciscok haritzok. 1789an Luis de Olariagak errentan hartu zuen 9 urterako, urteko 100 errealeko prezioan. 1927an Azkue anaien jabetzakoa zen errota, baina ordurako ez zuen lanik egiten. Itxura denez, Pedro Esnaola izan zen Atxukarroko azken errotaria, eta 1925. urtean egin zuen azken ehoaldia. Bi errotarri pare eduki zituen errota honek. Gaur egun ia behea jota dagoen arren, oraindik ikus daiteke bi isuriko teilatua duen eraikina. Ur-ontzia kontserbatzen du, baita kanal zati batzuk ere. Errotapean, basatan, “azenixetako” bat dago oraindik, eta eraikinaren aldamenean, erreka ondoan, errotarri bat ikus daiteke, ia lurpean. 113 zentimetroko diametroa dauka, eta itxura danez, inguruko harri konglomeratuzkoa da. Errotariaren irabazia eta neurriak Orain arte, ez dugu aipatu errotariek nola kobratzen zuten. Garai zaharrenetatik, XX. mendera arte, normalena izan da dirutan kobratu beharrean ehotakoari zati bat kentzea. Errotariak beretzat gordetzen zuenari lakia esaten zitzaion. Gaztelaniaz, ‘(la) maquila’. Mutrikuko azken errotariek esan digutenez, hamarretik bat baino gutxiago izaten zen. 1591. urtean Mutrikuko erregidoreek –zinegotzien parekoak– Gipuzkoako Korrejidorearengana jo zuten, Mutrikuko errotariek jaso nahi zuten lakia gehiegizkoa iruditzen zitzaielako. Hona hemen Mutrikuko udalaren proposamena: “se devia dar de molienda por anega çinco libras y por la merma dos libras, que por todo hazen siete libras”. Ikusten denez, garai batean, errotari eta bezeroen artean ez zegoen adostasunik. Bakoitzak bereari eusten zion, eta errotariek jasotzen zuten eho-saria edo lakia, bezeroek nahiko luketena baino handixeagoa zen. Izan ere, errotariek laka horretan etekin garbiaz
gain (irina) gorago aipatu dugun “merma” edo galera ere sartzen zuten. Udalaren 1591ko eskaera horrek beste alderdi hau ere jasotzen zuen: “y que las dhas 7 libras se lleven por cada anega por pesso y no por las medidas que acostumbran llevar”. Ze neurri ziren ba beste horiek? Ba, garai zaharretan bolumen-neurriak ziren nagusi. Beste produktu asko bezala, garia eta artoa bolumen-unitateen arabera neurtzen ziren. Horretarako, neurri ezberdinetako egurrezko ontziak zeuden: anegia (gaztelaniaz, ‘fanega’), anega-erdixa, imiñia eta imillauna. Neurririk txikiena, imillauna zen, 3 kilo inguruko edukierakoa. Lau imillaunek imiñia osatzen zuten, eta lau imiñak anegia.
Imiñia
Gaitza da edukiera edo bolumena-neurri haiek gaur egungo masa- edo pisu-neurrietara ekartzea. Zergatik? Pisuan, aldea zegoelako, esaterako, anega bat indiar eta anega bat artoren artean. Indiarra astunagoa zen. Anegak, 45-48 kilo inguru zituen. Dokumentazio zaharrean, bi anega ezberdin agertzen zaizkigu, lehorrekoa edo sikua (“medida de Álava o de Castilla”) eta kanpokoa edo itsasokoa (“medida de la mar”). Azken honek, lehorrekoak baino apur bat pisu handiagoa zeukan. Javi Castro eta Josu Larrañaga
15
Lan giruan
Pello Yurrita, artea lanbide hartuta Bizimodua atera behar denean, ez da asti handirik izaten beste ezertara dedikatzeko. Artegintzan jarduteko, ordea, denbora eta lasaitasuna behar dira. Horrexetan ari da buru-belarri Pello Yurrita, aurreko lanbidea utzi eta grabatugintzari ekin baitio. Bere tailerrean izan gara, eta lanbide berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Dena utzi eta artegintzari ekin diozu. Bizimodua atera ahal izateko lanbide bat izateak, ezer aportatzen ez dizun lanbide bat, ureztatu baino gehiago lehortu egiten zaitu. Baliabide materialak baino ez dizkizu eskaintzen; izaeraren pobretzea baino ez dizu eragiten. Bizi garen mundu materialista honek, non gure ostertza ez den iristen El Corte Ingleseko denda batera baino urrutiago, gure izatasun edo esentzia itoarazten du, barrukoa, jainkozkoa; eta arteak, bere gorabehera eta ziurgabetasun guztiekin, modu zirraragarri, arriskuzale eta errealista batean biziarazten digu, uneoro presente baitago ziurgabetasun printzipioa, hain zuzen ere, gure gizarte konplikatuak itzuri nahi duen ziurgabetasuna. Eta nik disfrutatu egiten dut horrekin, bere prozesu osoan.
16
Artegintzan Hernan Cortezen erara jardutea erabaki dut (itsasontziei su emanda, atzera egiteko modurik ez izateko) nire berezko nagikeriak edo borondaterik ezak eragin ez diezadan. Horrela, bizitzak artearen unibertsoa garatzera eramango ninduke, zeinek materialtasuna gaindituko lukeen barne garapenera hurbilduko baininduke: izaeraren, adimenaren eta espirituaren indarraren benetako garapenera. Eta arteak ez beste ezerk eman ezin didan modu batean. Zer dela-eta aukeratu duzu grabatugintza? Helburua ez da grabatugintzara dedikatzea, baina bide bat da nire marrazketarako berezko erraztasuna lantzeko eta garatzeko. Aitzakia bat baino ez da. Ondarroako grabatuak egiten ari zara. Bost grabatu desberdin egin ditut Ondarroako argaz-
ki zaharrak eredu hartuta. Zurrumurru dendako Valentinekin hitz eginda nago, eta berak salduko ditu Ondarroan. Valentinek berak eman zizkidan argazki zaharrak, xarma handiko argazkiak dira. Lan gogorra izan da, baina, aldi berean, teknika hobetzeko aukera eman didate. Lau plantxa amaituta dauzkat, eta orain editatzen hasiko naiz. Punzoi berezi batzuen bidez egiten da marrazkia metalezko plantxetan, eta gero, azido, tinta eta paper aproposak erabilita, torkuloan (prentsan) ateratzen dira grabatuak. Lan motela da eta kontu handiz ibili beharrekoa. Azkenak editatzen hasi aurretik, aproba ugari egin behar izaten dira. Egin al duzu Mutrikuko grabaturik? Bai, jakina. Debako Arte Eskolan egin nituen batzuk, lĂnea hutsezko estiloarekin: aguafuerteak. Topatu al duzu zeure arte-hizkuntza propioa? Oraindik asko daukat egiteko eta menderatzeko. Orain ofizioa egiten ari naiz, eta horixe da politena: erronka berriei ekitea. Eta, bide batez, materialari-eta eskua hartzeko aukera ematen dit horrek. Urtebete baino gehiagoan ibili naiz Txinako tintarekin marrazten, eta hau dena lagata neukan, grabaturik egin gabe esan nahi dut. Zergatik? Ba, eskua egin arte lan asko egin behar delako eta estilo-ariketa bat egin nahi nuelako. Eta, jakina, Txinako tinta askoz ere merkeagoa delako. Ni egiten ari naizena, oraingoz, arte-ariketa bat da, lagundu egiten didan ariketa bat, zeren-eta zer ari naiz egiten? Argazki bat baino ez, artisau lana; baina lagundu egiten dit, nik egin nahi dudana egitera iritsi bitarteko bidea baita. Ni oraindik ikasten ari naiz, beti arituko naiz ikasten. Ondo marrazten dut, baina hutsuneak ere baditut: perspektiban, anatomian, konposizioan eta abarrean. Horretan hobetu ahala, neuk benetan nahi dudana egingo dut, baina bitartean neure bidea lantzen ari naiz.
dut; bueno, horretan dihardut, lan hori ez baita inoiz amaitzen. Badaukazu inoren eraginik? Grabatu-munduan? Ez, ez dudalako inor ezagutzen. Juan Luis Baroja daukagu hemen, Debako Arte Eskolako irakaslea, baina lan abstraktuak egiten ditu berak. Ezagutzen ditut, jakina, Durero, Rembrandt, Goya eta Picassoren grabatuak. Txurrukaren estatua konpontzeko dirua biltzen ari zara, ezta? Herrian daukagun marmolezko estatua bakarra izanik, zaindu eta garbitzea merezi duela iruditzen zaigu, norena den begiratu gabe, arte-lana delako, besterik gabe, eta herriari lustrea ematen diolako horrelako estatua batek. Gainera, Mutrikuko grabatuen edizio bat egiteko aukera eman dit horrek. Proiektu erromantikoa da, lanordu asko behar izan ditut-eta. Bost grabatu izango dira, bakoitzetik 50/60 ale aterako ditut. Aspaldiko lau estanpa zahar eta Txurrukaren irudi batek osatuko dute edizioa. Amaitzen ari naiz. Ez ditut salduko, 15 euroko diru-laguntza ematen duenari opari emango diot grabatu bat. Non salduko dira zure grabatuak? Ondarroako grabatuak Zurrumurrun salduko dira. Gerora, Debakoak ere egiteko asmotan nabil, eta Gillermo Andonegirekin hitz eginda nago bere dendan, Arkatzan, saltzeko.
Mutrikuko paisaien grabatuak, esaterako, lĂnea hutsez egindakoak dira. Hori erronka bat izan da: nola egin argazki edo irudi bat lerro hutsak erabilita; ez da lan makala! Bestalde,nik neure era propioa asmatu dut. Hori oso garrantzitsua da artistarentzat: norberaren espresabidea lortzea, inor kopiatzen ibili gabe. Artea inbentatu egin behar da, eta nik horixe egin
17
jakitea. Izan ere, batzuetan familiakoek harreman estua dute lagunen familiekin, eta horrek egoera konplexuagotu egin dezake.
Armairuak, aukerak eta gorabeherak Kaixo! 16 urte ditut eta orain dela urtebetetik nahiko argi daukat homosexuala naizela. Hala ere, oraindik ez dut bikoterik izan, ezta lehenengo esperientziarik ere (musuak, gau bateko zerbait,...). Izan ere, pausu hori emateko, uste dut nire ingurukoek jakiteak segurtasuna emango didala. Jada esan egin beharko nuke, ordea? Noiz esaten du batek homosexuala dela? Eta nori esan lehenengo?... Pausua eman nahi dut, baina ez dakit nola hasi. Eskerrik asko zure zalantza gurekin partekatzearren. Izan ere, hain sinplea dirudien galdera baten atzean gauza asko ezkutatzen dira. Horietariko bat zera da: inoiz ez dugula pentsatzen hetero-arauean oinarritutako gizarte batek nolako konplexutasunak ekar ditzazkeen. Zeren, biztanleriaren zati batek erotikaren lehen pausuak emateko bere zailtasunak baditu ere, beste zati garrantzitsu batek ez du ia ezta eredurik ere aurkitzen, telesailetako bikote homosexual estereotipikoez gain. Beraz, agian bada garaia, horrelako zailtasunak murrizte aldera, bizi garen gizarteaz gogoeta egiteko. Izan ere, agian, hain ohikotzat ez ditugun desiraren orientazio anitz horiekiko sentsibilizazio eta normalizazioa bizi baino, aurretiazko ideiarik gabeko plano batera pasa beharko ginateke. Era horretara, guztiok izango genuke gure bizitzan noizbait edo norbaiti gure desiraren orientazioa azaldu beharra, inoiz ez bailegoke argi edo jakintzat emanda.
Bestalde, agian ez duzu behar zure familiarengandik gertu dauden lagun horiekin partekatzerik edo, agian, konfidantzazkoa den lagun bati esatearekin nahikoa izango zenuke, nork daki? Hori zuk pentsatu beharrekoa da. Gure gomendioa, dena den, hitz gutxi batzuetan, zera litzateke: zure desira argi definitzea eta, behin horrela eginda, burutzea. Ongi pentsatu behar duzu nortzuk jakitea nahi duzun, nortzuk ez, zertarako nahi duzun beraiek jakitea,‌ eta horren arabera jokatu. Beraz, beste galdera edo zalantza guztiak aurreko horiek erantzunak dituzula erantzun ahal izando dira: noiz esan, nola esan,‌ Tamalez, edo zorionez,‌ zorionez, seguruenik, ez dago protokolorik edo kanonik. Bakoitzak bizitzan dituen tresnekin aurre egin behar die horrelakoei, baina horrek gure desira eta irizpideen arabera jokatzea ere ahalbideratzen digu, testuinguruaren arabera errealitate batzuk edo besteak aurkeztuz edo beraien aurkezpena era batera edo bestera landuz. Besterik gabe, zorte on zure bizitzako bide berri horretan! IXA sexualitate eskola Galderak egiteko: ixasexualitateeskola@gmail.com
Ez gaitezen, ordea, gogoeta bide horiekin gehiegi luzatu, eta, behin gonbidapena egina, orain zure zalantzan zentratuko gara. Erantzutea ez da erraza. Izan ere, <armairutik atera> diren pertsona adina istorio egongo dira, seguruenik. Baina badaude seguruenik kontuan izatekoak edota lagungarriak suerta daitezkeenak. Lehendabizi, badirudi argi duzula pausu hori eman nahi duzula, eta ondo iruditzen zaigu; testuinguruagatik, ordea, pentsa dezakegu lagunei kontatzeaz ari zarela eta ez familiari. Horrela balitz, eta familiarekin oraindik ere partekatzeko gai sentitzen ez bazara, kontuan izan ea posible den zure testuinguruan lagunek jakitea eta familiak ez
19
ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK 20
JOKIN Zorionak etxeko mutilari irailaren 13an bost urte bete dituelako. Muxu handi bat etxeko danon partez, bereziki Maddik.
LUAR Zorionak gure etxeko pirata txikixai! Dagoeneko 5 urte handi! Etxeko danon partez.
PERU Irailak 11n 11 urte enpate! Zorionak Tolon-Masillas kaxetakuen partez.
MERTXE Matxo haundi bat Mutrikutik eta zorionak zuri.
JOSEBA Gure banatzaile “espirigonsales”i Zorionak!
FERMIN Zorionak aitxona! urte asko bete ditxuzulako. Segi holakotxe gazte!
GURUZNE HAITZ Abuztuaren 19an Zorionak bihotzez, 3 urte potolo bete etxekoek. dituzulako. Zorionak!
AIERT Zorionak etxeko txapeldunari abuztuak 28an 7 urte haundi bete dituelako. Beñat eta etxeko guztion partez
AITZOL Zorionak gure etxeko futbolistari abuztuaren 24an zortzi urte bete dituzulako. Matxo handi bat amak, aitak eta Koldok.
EÑAUT Zorionak txipristin! Abuztuaren 25ean bi urte bete zenituelako, familia guztiaren partez.
MAREN Zorionak txinparta! Krispetak prestatuko ditugu ala?
JOL Zorionak etxekoen partez bederatzigarrenian. Aupa Erreala!
XUBAN eta ANDDE Zorionak gure etxeko txipristinei abuztuaren 26an urteak bete zituztelako etxeko guztiek, bereziki Aiurrek.
Argazki Zaharra
1953ko irailean Euskal Jaian Antonio Romero, Rosita Oyanguren, Ana Mª Alberdi, Mª Carmen Kortabitarte, Ramonita Garagarza.
1971ko Piñastei eguna
21
A ge n d a
ZAINTZAKO BOTIKAK IRAILA: Gaueko 10ak arte. 20tik 22ra Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia) 23tik 26ra Apraiz 27tik 29ra Otxagabia 30 Zalduegi
URRIA: Gaueko 10ak arte. 1etik 3ra Zalduegi 4tik 6ra Burgoa (zapatu goizian Apraiz) 7tik 10era Otxagabia 11tik 13ra Apraiz 14tik 17ra Burgoa 18tik 20ra Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia) 21etik 24ra Apraiz 25etik 27ra Otxagabia 28tik 31ra Zalduegi
Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN ikus 4. orrialdea
GALBAIXO AUZOAN IRAILAK 22, domekia GALBAIXOTARREN EGUNA 11:30etan MEZA (hiru auzotako hildakoen alde) Ondoren GIZA PROBA 17:30etan IDI PROBAK Rafa Irarreta (Errenteria) Oliden (Orio) Isidro Erretegia (Azkoitia) Ondoren ERROMERIA IZER eta LUTXURDIXOrekin
MIJOA AUZOAN San Jeronimo jaixak Irailak 27tik 30era
MENDI IRTEERA URRIAK 20 itsaso arranomendi -ainhoa
22
URRIAK 4, barixakua ODOL EMATEA anbulategian