3
a u r k i b i d i a Informaziua
4
Zeuk esan
5
Puri-purixan
6
Bi hitzetan
8
Komikixa
10
Kale inkesta
11
Gizartia
12
Karenka
14
Lan giruan
16
Auzoz auzo
18
Osasuna
20
Kulturia
21
Aberri eguna
22
Jolasen txokua
23
Zorion agurrak - Olgatzen
24
Argazki zaharrak
25
Agenda
26
Kalaputxi hilabetekarixa Argitaratzailea: Karenka komunikazio elkartea Erdiko kale, 4 behea 20830 MUTRIKU Telefonoa: 943 60 34 68 e-maila: kalaputxi@topagunea.com Laguntzailea: Mutrikuko udala Tirada: 1.900 ale Lege Gordailua: SS-787/01 ISSN: 1579-4792 Inprimategia: GERTU. O単ati. Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mailako ikasleak
Mutrikuko udala
Gipuzkoako Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntza jasotzen du euskara bultzatzearren
Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Eskerrak ematen dizkizue aldizkari hau kaleratzea posible egin duzuen guztioi
Editoriala
Aberri eguna 2003 Gure apaletako hiztegietan begiratzen badugu, Aberri eguna: euskaldunen nazio eguna dela irakur dezakegu. Duela 71 urte egin zen lehenengo Aberri eguna eta, ordutik hona eten batzuk izan baditu ere (gerratea, diktadura), Pazko egunez euskaldunok urtero ospatzen dugu egun berezi hau. Etxeetako balkoiak ikurri ez jantzi eta euskalduna naiz eta harro nago! munduari esanez. Baina ez gaitezen egun bakar honetan geratu, aberria, gure herria, nazioa egunero eraiki behar baita, denon artean eta orain inoiz baino gehiago. Guk bere beharra daukagu sustraiak, identitatea, izatea gordetzeko, berak behar gaitu egunen batean denok libre izateko. Etsaia ez dago lo eta ez gaitezen loxuman geratu, atera kalera eta irrintzika gurea aldarrikatu!
h 4
informaziua
intereseko telefonoak
Autobusak 2003ko ekainaren 30era arteko ordutegiak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU Mutrikutik
Astegunak
6:45 / 10:00 / 13:30 / 18:30 (1) / 19:30 (2)
(1) astelehenetik barixakura (2) zapatuetan
Donostiatik
Jai egunak 10:00 / 16:00 / 19:30 Astegunak 8:00 / 11:30 / 13:00 (1) / 14:30 (1) / 17:30 / 20:30 Jai egunak 11:30 / 20:30
MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU OSASUNA Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00 DYA Mutriku......................................943 60 33 17 DYA zentrala......................................943 46 46 22 Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00 Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30 Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26 Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50
Mutrikutik Bilbotik
Astegunak 7:20 / 8:20 / 14:20 / 17:20 Jai egunak 8:20 / 14:20 / 19:20 Astegunak 9:00 (1) / 10:30 (2) / 12:30 / 17:30 / 19:30 1) astelehenetik barixakura 2) zapatuetan Jai egunak 10:30 / 17:30 / 19:30 / 22:00
MUTRIKU – MENDARO – MUTRIKU Mutrikutik Mendarotik
Astegunak Astegunak
8:05 / 9:45 / 11:45 / 13:25 9:20 / 11:20 / 13:00
ADMINISTRAZIO BULEGOAK Udaltzaingua......................................943 60 70 48 Udaletxea...........................................943 60 32 44 Turismo bulegoa ................................943 60 33 78 Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44 Bake epaitegia ...................................943 60 32 44
IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75 San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95 Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27 Udal euskaltegia ................................943 60 30 94 KZgunea ............................................943 60 30 65
GIZARTE ONGIZATEA Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81 Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10 Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71
ZEBITZUAK Taxi geltokia.......................................943 60 35 11 Pesa ...................................................902 10 12 10 Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10 Loiuko aireportua...............................905 50 50 05 Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47
BESTE BATZUK Liburutegia.........................................943 60 41 82 Kiroldegia ..........................................943 60 31 75
Trenak DEBA – DONOSTIA – DEBA
DEBA – BILBO – DEBA
Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Jai egunetan 8:44etan hasiko dira
Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00 Jai egunetan 8:43etan hasiko dira
DEBA – EIBAR – DEBA Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Eibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13
Jai egunetan, 8:43etan hasiko da Jai egunetan, 8:13etan hasiko da
Zaintzako Botikak
(Mutriku – Deba)
APIRILA 7tik 13ra 14tik 20ra 21tik 27ra 18tik 30era
Javier Otxagabia Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz) Lon Apraiz Barrera (zapatu goizean, Javier Otxagabia)
MAIATZA 1etik 4ra 5tik 11ra 12tik 18ra 19tik 25era 26tik 31ra
Barrera (zapatu goizean, Javier Otxagabia) Javier Otxagabia Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz) Lon Apraiz Barrera (zapatu goizean, Javier Otxagabia)
zeuk esan
5
Garapen sozioekonomikoa, Gazteria, Kultura, Gizarte-ongizatea eta Kirola.
ANGELITAK EKARRI ETA MUTRIKUARRAK AHAZTU Badia urte asko bi areoplano itsasoa jausi ziala eta seguru nago danok dakigula kantia ere. Bai単a Lekeitioko letriakin nahasteko ohitxuria dakau eta ahal baldin badeu, geuria defendatu bihar deu. Holaxe esaten deu kantiak
Bi areoplano pasauta bat itsasora jausi ekarri, Angelitak ekarri Angelitak ekarri, Angelitak ... KOSMEN BUXIAN UTZI Azkenengo zati hau askoi arrarua eingo zitzaizuen bai単a PONDO EMANDA UTZI ez da Mutrikuko kantian letria lekeitiarrena baino. Geure-geuria dalako ikasi eta kantau bihar deu. Eskerrik asko irakurtzen dezuenoi. KEPA
MUTRIKU EGINEZ PLATAFORMA UDAL HAUTESKUNDEETARA 2003ko maiatzaren 25eko Udal Hauteskundeetan aurkezteko erabaki sendoa hartu dugu hainbat eta hainbat murikuarrok, eta hori horrela izan dadin pausoak ematen ari gara. Laster kaleratuko dugu gure zerrenda. Mutrikuren alde lan egiteko, ilusio eta gogo biziz beteriko pertsonak ! Programak ere egiten badihardugu eta 100 herritar baino gehiagoren artean egiten ari gara gainera, era zabalean, jendearen pentsakerak eta ikuspuntuak jasoz. Zortzi ataletan banatu dugu Udal Programa: Hirigintza, Mendi-Nekazaritza, Euskara,
Hurrengo asteetan atal deberdinei dagozkien programak banatuko ditugu. Irakurri, hausnartu eta egizu zeure ekarpena mutrikueginez@euskalerria.org posta elektronikoan! Orri hau beti egongo da zabalik zeozer esateko daukazuen mutrikuar guztiontzat. Artikuluak izenpetuta ekarri beharko dira, nahiz izanez gero, gaitzizena erabil daiteke aldizkariari nor den adierazita. Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.
Utzi esateko duzuna Erdiko kale, 4 - beheko buzoian edo kalaputxi@topagunea.com helbidean.
MUTRIKU EGINEZ PLATAFORMA
ERREALAREN TORNEOA Datorren Apirilaren 20an, Aste Santuetako igandean, ohitura denez, San Miguel futbol zelaian ERREALAk antolatu eta MUTRIKU Futbol Taldearen laguntzarekin Gazte Mailako Nazioarteko Txapelketako partidu bat jokatuko da San Miguel futbol zelaian Iru単ako OSASUNA eta Mexikoko PATXUKA taldeen artean. Badakigu jende asko kanpoan izango dela baina uste dugu Mutriku eta inguruko futbolzaleentzat arratsalde on bat pasatzeko aukera ederra izango dela. Iazko urtean Japoniako YOKOGAWA MARINOS taldea ikustea jende askorentzat ikusgarria izan zen, beraien beroketa saio ikusgarria, beraien jokatzeko gri単a eta abar. Ea aurten mexikarrek, naparrekin batera, ikuskizun on bat ematen diguten. Ekitaldi hau dela eta kanpotik Mutrikura etorri ahal diran jokalari eta jendearentzat, herria ezagutu, kultura, turismo eta gastronomia aukerak eskuratzeko aprobetxagarri izan daiteke. Eguraldi on bat egingo duen esperantzan, gonbidatuta zaudete guztiok. MUTRIKU F.T.
gutunak
6
puri-purixan
I
zan dezakeen arrakasta eta oihartzunaz haratago, Mutrikuko Berdel jaiak neurtezina den balorea dauka: dozenaka herritarren borondatezko lana. Honelako lanek eta isilean egiten diren beste askok, kultur nahiz kirol arloan, euskalgintzan nahiz arazo sozialetan, gutxitan jasotzen dute esker ona. Urtetan Berdel Batzordean dihardutenek ere badakite hori. Horregatik, 2001ean batzorde honek “Mutrikuko Berdela“ aipamena sortzea proposatu zion Udalari, herrian Mutrikuko arlo kultural, sozial
Lurra amaitzen den lekuan dago Galiza. Itsas ertzean. Itsasotik datozen lainoek busti eta edertzen dute. Ederra da Galiza, ederra eta abegikorra, denentzat du babesa. Eskua eman eta besoa hartu, giza arduragabeak natura kaltetu. Galizako itsas bazterra manta beltzak estali du. Txapapote, gizakiaren burua non ote? Hamarkada askotako kaltea gezurrez estali nahi dute. Galizako arrantzale, lanerako bidea kendu dizute. Ez da gauza haundia baina gure besarkada jaso ezazue! Arantza Ugarte
edo eta ekonomikoan nabarmentzen zen pertsona edo kolektiboari bere jarduna eskertzeko eta omentzeko. Berdel Jaiaren Batzordeak berak proposatzen ditu urtero hautagaiak eta Udal Batza Osoak erabakitzen du nork edo nortzuek jasoko duten aipamena. Ondoren, Berdel Jaiaren ekintzen barruan, Mutrikuko alkatea arduratuko da omenduari edo omenduei plaka-oroigarria eta aurtengo urtetik hasita udalaren pin-a ere emateaz, udalbatza eta herri osoaren izenean. Lehenengo “Mutrikuko Berdela� aipamena herriko arrantza sektorea osatu eta osatzen duten gizon emakumeei eman zitzaien, sektore hau izan baita mendetan gure ekonomiaren oinarri eta identitatearen funtsa. Mutrikuko Arrantzaleen San Pedro Kofradiak jaso zuen denen izenean oroigarria baina 2001eko apirilaren 6an udaletxeko areto nagusian ospatuta-
puri-purixan
ko ekitaldiak herriko arrantzale zaharrenak omentzeko ere balio izan zuen. Dioni Urreisti, Santi Zabala, Domingo Arrizabalaga, Francisco Lizardi “Kaialde”, Estanis Urreisti eta Manuel Belaustegi arrantzaleek, Jose Mari Zenekorta, arrantzale eta Kofradiako langile izandakoak eta, emakumeen izenean, Maria Ituarte “Benteria”k hunkiturik jaso zuten esker ona eta estimua. Iaz, berriz, “herri honen iraganean, orainean eta etorkizunean duten funtsezko ekarpenarengatik eta herriaren nortasuna sendotzen lagundu duten arrain-kontserba enpresaburu eta langileak” izan zien aipamenaren bidez aintzat hartuak. Yurrita, Calogero, La Mutrikuarra, Zizzo eta Ortiz enpresetako arduradunek jaso zituzten 2002ko martxoaren 23an oroigarriak. Baina, aurreko urtean bezala, omenaldi berezi bat prestatuta zegoen Giuseppe Zizzorentzat. Joan den mende hasieran, beste herrikide batzuekin, Siziliako lurretik gaztegaztetan Mutrikura etorri eta hango tekniken bidez hemengo kontserbagintza eraldatu eta modernizatu zuten. Egun, haren ondorengoek industria honetan dihardute, kontserbagintza gure ekomomiaren oinarrietako bat izaten jarraitzea ahalbidetuz. Zizzok, guztiz hunkiturik, jatorri siziliarra nabarmentzen duen azentuarekin, eskerrak eman zizkion udalari omenaldi haregatik eta eskerrak eman zizkion, bereziki, Mutrikuko herriari, besoak zabalik hartu eta bertako sentiaraztearren.
7
Aurtengoa, berezia “Dentro dos actos do “VIII. Mutrikuko Berdel Jaia” é un honor para min, como Alcalde de Mutriku e en nome de toda a Corporación Municipal, si como de todo os habitantes de Mutriku outorgar a ös pescadores da Confraría de Sada o distintivo do “Mutrikuko Berdela” nestes dificies tempos nos que nos uniu a desfeita do “Prestige”, polo seu apego ó noso concello e en representación do pobo galego”. Jose Agustin Elezgarai alkateak aurrez euskaraz esandako hitzak galegoz irakurri zituenean Sadako kofradiako ordezkariek ezin izan zioten emozioari eutsi eta begiak bete zitzaizkien. Berdel Jaia fuel-olio kutsaduraren erruz kolokan egon den urte honetan, Batzordekoek jaiari aldarrikapen eta elkartasun mezua gehitu nahi izan diote. Horregatik, Aipamenaren araudia hautsiz, erbesteko erakunde bati eman zaio “Mutrikuko Berdela”, A Coruñako Sada herriko arrantzaleen Kofradiari. Sadako itsasuntziak urtetan etorri izan dira arrainkanpaina desberdinetan Mutrikuko portura. Arazoak arazo, azkenaldian portuan mugimendua egotea beraiei zor zaie hein haundi batean eta, bestalde, atxekimendu haundia diote herriari. Honela, inoiz, oporraldietan, beraien familiekin ere etorri izan dira Mutriku bisitatzera. Arrazoi hauengatik Berdel Batzordeak eta Mutrikuko Udalak egoki iritzi zioten Galizako arrantzaleekin elkartasuna agertzeko aurtengo Aipamena beraiek jasotzeari. Martxoaren 28an, VIII. edizioaren aurkezpenean egin zen ekitaldia. Kofradia Zaharrean, Gonzalo Saez de Samaniego Arrantza sailburua, Koro Garmendia Turismo Sailburuordea, Eusko Jaurlaritzako beste zenbait goi kargu eta 100dik gora herritarren aurrean alkatearen eskutik jaso zuen Antonio Rivera Lopezek, Sadako Patroi Nagusiak, plaka eta oroigarria. Emozioa eutsi ezinik, Sadako arrantzale guztien izenean, eskerrak eman zizkien Udalari, Kofradiari eta, batez ere, Mutrikuko herriari “etxean bezala hartzeagatik”. Eskerroneko keinu gisa, udaleko eta Kofradiako ordezkarientzako opariak ere ekarri zituzten. Esaerak dioen bezala: “Hartuak emana sabore”.
8
bi hitzetan
DYAk lokal berria eta ikastaroa
DYAk lokal berria du hil honetatik aurrera. Udaletxe azpitik Mauleon aurreko etxeko lokal batera pasatu dira, beheko Eroski gainean. Egunen batean beren beharra duenak, hortaz, badaki nora joan behar duen. Telefono zenbakia ez dute aldatu: 943603317. Bestalde, urtero bezala, aurtengoan ere sorosle ikastaroa antolatu du DYAk. Nahi duten guztiek aukera izango dute sorosle izateko ikastaroa egiteko, DYAren sorosle agiria lortu eta, akaso, uda aldean hondartzetan sorosle gisa lan egiteko. Ikastaroa apirilaren 22an hasiko da eta maiatzaren 21era arte luzatuko da.
Saharar umeak Mutrikun
Autobus zerbitzu berriak
Euskaldunek saharar herriaren errealitatea ezagutzeko Oporrak bakean izeneko programak Euskal Herriko hainbat udalerritan egin izan dira. Aurtengoan, Argeliako Tindouf errefuxiatu kanpamenduko ume sahararrek uda Mutrikuko familietan igaro dezaten, Udaleko Ongizate batzordetik egindako kanpaina positiboki baloratu dute. Guztira 2-3 familiek eman dute izena eta beste hainbatek agertu dute interesa eta nahia, baina hala ere ohitura falta dagoela somatzen da. Dena dela antolatzaileak pozik daude, badakite jakin ere, hasierak beti kostatzen direla eta aurtengo esperientziaren ondoren hurrengo urtetan jende gehiago animatuko dela espero dute.
Aurreko alean esaten genuen apirilean autobus zerbitzu berriak izango genituela mutrikuarrok eskualdeko herri guztiekin lotzeko. Ondarroako irteera orduak eta ailegatzeko orduak ere eman genituen, hala jaso baikenituen. Jende asko Debara eta Ondarroara joateko autobusen zain dago aspaldidanik eta zerbitzu horiek oraindik ere hasi ez izanak ernegarazi egingo zituen. Hona jaso dugun azalpena:
Beraiek diotenez orain arte programa hauetan parte hartu izan dutenak oso pozik geratu dira esperientziarekin, “guk eskaintzen dieguna baino gehiago ematen baitute beraiek�.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Pesa, Euskotren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean adostasuna zegoela ematen zuenean, jakin dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren sinaduraren zain dagoela akordioa lortzeko. Bitartean, geuk ere zain jarraitu beharko dugu ditxosozko autobus zerbitzu berriak heldu arte.
bi hitzetan
9
Adi euro bilete faltsuekin Mutrikura iritsi direnik ez dugu entzun baina erne hiriburuetara edo merkatal zentru handietara joanez gero. Arreta piska bat jarrita erraz igar daitezke gezurrezko euroak.
Debako Zubiko lanak
Erliebean datorren marka ikutzerakoan latz samarra dela irudituko zaigu. Argitara begiratuta, marka, seguritate haria eta motiboa bi aldetatik ikusiko ditugu. Biletearen aurrealdeko zilar koloreko bandan irudi aldakorra ikusiko dugu. Atzealdean berriz, erdi-erdian, biletea mugitzerakoan banda dizdiratsua ageriko zaigu. Xehetasun nabarmenenak hauek dira. Ea inork ez digun ziririk sartzen.
Hasi ziren Debara joateko zubian sendotze lanetan eta lan horiek ekainaren erdi aldera arte jarraituko dute. Bitartean, zirkulazioa semaforoen bidez bideratzen jarraituko da eta autobusak, dakizun bezala, Kalbaixoko gainetik egingo dute bere bidea. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakin dugunez, zenbait egunetan zirkulazioa eten egingo da gauez lan batzuk egin ahal izateko. Etete horiek noiz egingo diren garaiz jakinaraziko da, inork sorpresa txarrik ez hartzeko. Animo, ba, zubitik egunero-egunero pasatu behar duzuen guztioi!
10
bi hitzetan
Anaiarte Biltokiak mendi irteerak antolatu ditu bertako bazkide diren zein ez diren jubilatuentzat. Ibilaldi horietan, gure herriko paraje ederrez gozatzeko eta adimena zein gorputza sendo mantentzeko aukera paregabea eskaini nahi zaie nahi duten guztiei. Lehenengo irteera apirilaren 9an izan zen Mutriku-Apain-Langa-Mutriku ibilbidea eginez. Hurrengoa, apirilaren 16an. Interesa duten guztiak goizeko 9etan Anaiarte Biltokian elkartuko dira ibilaldia hasteko.
Egunkaria aurrera
Mendi irteerak jubilatuentzat
Jadanik hilabete pasa da Egunkariaren afera hasi zenetik. Ordutik hona Donostiako manifestaldi “erraldoia�, lan uzteak, konzentrazioak eta beste hainbat ekitaldi egin dira, horietako bat herrietako batzordeak sortzea. Mutrikuko Egunkariako batzordera ikastetxeak, kultur elkarteak, alderdi politikoak, sindikatoak... eta hainbat euskaltzale hurbildu badira ere EDONORK du bertan parte hartzeko aukera. Eta Egunkariako batzordea zertarako? Dagoen informazioa zabaltzeko, ekimenak egiteko, ekarpenak egiteko, atxikimenduak lortzeko, harpidetzak egiteko, laguntza bonoak eta materiala saltzeko (kamisetak, txiskeroak...) hitz batean euskal prentsa indartzeko. Beraz euskaltzale, nahi baduzu astelehenetan elkar gaitezke Kultur Etxean, iluntzeko 19:30etan. DENOK GARA EGUNKARIA !
komikixa
Gotzon Santander
kale inkesta
11
Aste Santuak herrixan ala kanpuan?
JOSU URRUTIA 33 URTE
PELLO ANDONEGI 42 URTE
IBAN ITUARTE 26 URTE
Herrixan ibiliko gea. Ume txikixa daukagu eta ezin da urrutira jun. Eskapadatxoren bat eingo deu Rioja aldea edo... baina jai dakaun egun hauek umiakin pasatuko ditxugu.
Kanpoa juateko asmua daukagu. 2 edo 3 egun Asturias aldera jungo gea, mendira. Egualdi ona eitxen badu kanpinian bestela aterpen batian.
Egun batzutan mendira jungo gea eta beste batzutan herrixan ezagutzera. Gauza desberdinak egingo ditxugu.
ARANTXA BARRENETXEA 61 URTE Hementxe, Euskal Herrixan ibiliko gera, Naparroa aldea juateko asmotan gea.
MÂŞ KARMEN BILBAO 42 URTE Lana ein behar dot, orduan inora ezin joan. Aurten zigortuta.
IDOIA ARRILLAGA 34 URTE Opor luziak ditxugunez aprobetxatuko ditxugu. Kanpora goiez, Urbasara goiez umiakin, lau-bost egunetarako. Beste egunak hemendikan ibiliko gara.
JESUS MÂŞ ARRIZABALAGA 61 urte Hementxe. Egualdi ona eitxen badeu semiakin itsasora edo beti bezela moilan pasiatzera. Hau baino leku hobiagorik nun?
PATXI BERRIOZABALGOITIA 48 urte
i Herrixan gelditzeko asmua daukat. Nik nere lagunakin eta... ondo psatzen det. Ez dakat inoa jun beharrik.
12
Gizartia
Soziedadeetan emaku Munduak eta era berean gizarteak ikaragarrizko aldaketa jasan du. Urruti geratu dira “emakumea etxean eta kitto�-ko garaiak. Egun emakumea bizitzako arlo askotara iritsi da: unibertsitatera, enpresetara, espaziora... baina badago oraindik zeri gatza eman.
Soziedade edo gastronomi elkarte ugariko herria dugu Mutriku. Azken aldian pare bat itxi dira, Itsas-gain eta Itsas-mendi. Lagun-arteak berriz lekuz aldatu du eta Aizabia berria egitekotan da. Hauetan eta gainontzeko guztietan orain arte gizonezkoak bakarrik izan dira bazkide. Zergatik ez emakumeak? Garai batean, emakumeek bazuten elkarteetara sartzeko eskubidea, baina beti senarra, aita edo gizonezkoren batekin, gonbidatu gisa. (Mutrikutik kanpo, egun badira elkarteak emakumea urtean behin bakarrik sar daitekeena edo elkartean sartu bai baina sukaldera hurbiltzea debekatuta dutenak). Ez da hau gure herriko elkarteen egoera. Mutrikun modu desberdinean ematen da kontu hau. Badira, elkarteko giltza gizonezkoak bakarrik dutenak, emakumezkoa bertako bazkidearekin sartu daiteke, hau da, gizonezkoarekin.
m Berdintasunerako lehen pausoak eman dira. Jarrai diezaiogun bideari. Badira beste batzuk pauso bat aurrerago eman dutenak, emakumeak senarra/aitaren giltza erabiltzeko eskubidea dutenak, baina bazkidea beti gizonezkoa izango da. Itsas-Etxean berriz, gehienak arrantzale jubilatuak edo itsasotik kotizatzen dutenak dira sozio edo bazkide, gizonezkoak zein emakumez-
Gizartia
13
umeak ere bazkide? tzen elkarteetan eta horrek derrigorrez aldaketak ekarriko ditu. Aizabian ere (mementuz itxita badago ere) iritzi berekoak dira, hau da, elkarte honetan emakumezkoak zein gizonezkoak izango dira bazkide. Inguruan galdetu eta iritzi desberdinak iristen zaizkigu belarrietara: “ Emakumeak zertarako? Arazoak baino ez dituzte ekartzen eta...”, “ Nik nahiago ditut emakume bazkideak gizonak baino, sukaldean eta denetan gizonak baino txukunagoak, garbiagoak direlako...”, “Ez al da berdin senarraren edo aitaren giltza izatea?”... Zenbat buru hainbat aburu.
m Elkarrenganako konfidantza eta errespetoak gaindituko ditu gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak.
koak, hemen denek dute eskubide berbera. Hauetaz gain, ISMko langile izan direnak ere, bazkide dira. Aipatu egoeretaz gain, aire berriak iritsi dira Mutrikuko bi elkarteetara: Ziñua eta Aizabiara, hain zuzen. Ziñuan duela urtebete eman zitzaion hasiera kontu honi. Maiatzean egindako Batzar Orokorrean bertako presidentea den Jontxu Elordik bota zuen enbidoa mahai gainera: Emakumeak ere bazkide izateko eskubidea aldarrikatu zuen. Batak edo besteak ondo ikusi eta kontrako inor agertu ez zenez aurrera eraman zen erabakia. Egun bazkideen artean emakume bat ere badago. Elkarteetako panorama aldatuz joan da, jende gaztea ari da erreleboa har-
Hau hasiera baino ez da izan. Atea zabalik dago, ea zein gehiago animatzen den hori zeharkatzera. Ez al dugu asmatuko bidea elkarrekin egiten? Konfidantza eta errespetoa baino ez dira behar. Erraza ezta?
14
Karenka
Hauteskundeak hurbiltzen doazen neurrian, inolako propaganda asmorik gabe, atzera begiratu nahi izan dugu eta azken lau urteetako errepasoa egin, gure herrian egin diren eta ez direnen berri jasoaz. Horretarako, berak izan dezakeen ikuspegi orokorragatik eta aspaldian eskuartean izan dituen lanengatik, alkatearekin izan gara berriketan.
Alkatearekin azken 4 urteei errepasoa emanaz... Zer azpimarratuko zenuke azken lau urte hauetatik? Hasieratik esan nahiko nuke irabaztea sorpresa izan zela guretzat. Lanerako gogoz eta talde politiko ezberdinen artean elkarlana bultzatzeko asmoz sartu ginen. Behin agintea eskuratu genuenean, lehenengo gauza, herriko “argazki” bat ateratzea izan zen, hau da, diagnostiko bat egitea honen ondoren 6-8 urtera begirako plangintzak egin eta lanean hasteko. Proiektu ezberdinak aurrera eramateko beharrezko “tresnak” sortzen hasi ginen, adibidez herri garapenerako elkartea den Mutrikuberri Dirulaguntzak lortu (Izartu programatik 436 milioi herrian inbertitzeko) eta aholkularitza tekniko egokia eskainiko zuten pertsonekin inguratzea ezinbestekoa izan da. Herria ekonomikoki suspertu beharra zegoenez, lehenengo esfortzuak azpiegitura haundietan jarri genituen: errepide sarearen hobekuntza (Mutriku-Sasiola, urtearen bukaeran obra adjudikatuko omen da) eta porturako sarbidearen hobekuntza bai itsasoz eta bai errepidez.
Enpresa mundua herrian ahultzen zihoan sektorea izanik, industrialdearen zabalkuntzan aritu gara lanean, herrian enpresa berriak kokatzeko posibilitatea izateko. Bestalde Mutrikulan izeneko ordenantzak sortu dira (Mutrikuberritik) non enpresei dirulaguntzak emango zaizkien baldintza eskasenetan dauden langileen kontratuak hobetzearren (aldizkakoak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak, ezinduak,...). Urtero-urtero INEMetik 6 hilabetetarako langabetuak hartzen joan gara. Etxebizitzak egiten ari dira, baina badakigu edozeinen eskura ez daudela, batez ere, gazteena. Horrela 2000. urtean Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu genuen herrian etxebizitza sozialak egiteko, guztira 175 etxebizitza izango dira, batzuk alokairuan hartzeko eta besteak erosteko. Baita ere, alde zaharraren erreabilitazioarekin batera, jakinda 633 etxebizitza hutsik daudela eta hauetatik 257 ez direla erabiltzen, gure asmoa hauek zaharberritu eta gazteei eskaintzea da alokairu sozialen sistema bidez.
Saneamentuari dagokionez esan, bailaran lehenak izan ginela lurrazpiko kontenedoreak ipintzen eta depuradoraren obrak hasiak daudela. Gasa sartzeko lanak ere hasiak dira eta honekin batera teknologia berriei lekua eginez zuntz optikoa (fibra óptica) eta saneamentuko tuboak berritzeko ere aprobetxatuko da. Hezkuntza arloan, Institutoa aspaldian txiki geratua zenez, hau zabaltzeko egin beharreko gestioak eginak ditugu eta Eusko Jaurlaritzaren esku geratzen da obrak noiz hasi. Musika Eskola arautu eta zerbitzua hobetzeko ahaleginak ere egin dira. Akuikulturako eskola bat herrian sortzeko hitzarmena sinatzear gaude. Akzezibilitatearen inguruan ere aipatu, espaloi berriak egin, zeuden berdegune eta parkeak txukundu eta eraikuntza publikoetan poliki-poiliki igogailuak (udaletxea eta kultur etxea) jartzen joango garela. Honekin batera eta herritarrari ahalik eta zerbitzu egokiena eskaini nahian udaletxearen berrikuntza daukagu. Gure asmoa zerbitzu
Karenka
guztiak zentralizatu eta herritarrari harreta hobetzea izan da. Horretarako ere ezinbestekotzat genuen pertsonalgoaren azterketa bat egitea eta herriaren ezaugarriak kontutan hartuz plantila egokitzea.
zerbitzu berriak, borondate falta eta gure herriarekiko utzikeria nabarmena delako. Hala ere ez daukat etsitzeko asmorik zerbait lortu arte. Bestetik, lortu ez ditugunen artean Saturrarango urbanizazio plana daukagu. “Costas� delakoaren konpetentzia denez, proiektua landu eta Madrilera bidali genuen. Bertan harrera ona izan zuen arren (aldaketa batzuk proposatu ziguten eta guk hala egin), baina tartean hauteskundeak eta gobernu aldaketa egon zen eta hauek proiektua berriro osorik egin behar zela esan zuten. 2001ean berriro egin eta bidali egin zitzaien, oraindik ez dugu erantzunik jaso...
Turismoa, ekonomi iturri bezala, landu beharra ikusi eta Mutrikuk, bere nortasuna zainduz, eskaintzeko daukan ingurua (mendia eta itsasoa) eta kultur ondare aberatsa (Astigarrabian San Andres Elizan Aranzadik egindako indusketak, gaur egun Euskal Herrian bakarra den bentaleku zaharra museo bihurtu, talaiaren berreskurapena, alde zahar historikoaren zaharberritzea...) aprobetxatzera joan gara eta hainbat ekimen eraman dira aurrera. Zer esanik ez, Mutriku bezalako herri euskaldun bat UEMAn (udalerri euskaldunen mankomunitatea) sartzea derrigorrezkoa zela eguneroko bizitza euskaraz izan dadin bideak irekitzen joateko. Herriko euskalgitzari bilgunea eskaini Luardo etxean lanean jarraitu dezan. Aisialdi eskaintza hobetzeko ahaleginetan zerbitzu berriak sortu. Gai ezberdinen inguruko azterketa bekak antolatu ... Herrira begira irekiak eta zabalak izatea eta herritarren partaidetza garrantzitsuak izan dira guretzat eta herria informatuta edukitzea ezinbestekoa zenez Udalberrixak izeneko boletin informatiboak atera izan ditugu. Honekin batera auditori bat egiteko asmoa daukagu oker egindakoetatik ikasi eta hurrengo hobeto egiteko.
15
Hasierako helburuak zenbatean bete dira? Helburuak bete dira. Lan asko egin dugu eta espero baino gai gehiagori erantzun diegu. Zer da egin gabe geratu zaizuna? Ahalegin faltagatik izan ez bada ere, penaz esan behar dut, garraio publikoaren hutsune lotsagarria ezin normalizatuta ari garela lau urtetan. Alde guztietatik aitzakiak eta atzerapenak izan ditugu eta gaur da eguna otsailean agindu zigutena, nahiz eta aurreko kalaputxin hala agertu eta hau salatu beharra dago, ezin dudala ziurtatu zenbateraino lortuko ditugun autobus
Aipatu nahi nuke baita ere, Mijoa inguruko berreskurapen integrala lantzen ari garela, bertakoak sinisten ez badigute ere, nekez doa lan asko dagoelako egiteko eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro departamantuarekin batera ari gara lanean (Txirritxatik Saturrana bitarteko arketa guztiak aztertu, azterketa topografikoa egin, saneamentu proiektua landu...) Nolakoa izan da esperientzia? Oso aberasgarria izan da. Herritarrentzat eta herritarrekin zuzenean lan egiteko aukera eskaini dit eta nire aldetik ateak zabal-zabalik egon dira herriko edonorentzat eta inoiz hanka sartzerik izan badut inorekin ulertuko didatela espero dut. Ze aholku emango zenioke zure atzetik sartuko den alkateari? Eskatuko nioke irekitasuna eta trasparentzia, herritarren parte hartzea eta iritziak kontutan hartuta lan egitea. Zer esango zenioke herriari? Eskerrak eman nahi nieke herritar guztieri herriaren alde lan egiteko eman diguten aukeragatik. Gure aldetik herri honen alde lan egiteko prest eta egindakoarekin pozik gaudela. Gure elkarrizketatxoa bukatu ondoren, hurrengo batetan hauteskundeen ondoren izendatuko den alkatearekin hitzegitea gustatuko litzaiguke, honen asmo eta nahiak zeintzuk lirakeen jasotzeko.
i
16
Lan giruan
❃✲❃❃✸ ✫✲✵✵✪✷✽ Joan den mende hasieran etorri ziren Siziliatik Billante anaiak Euskal Herrira. Giovani Ondarroara eta Calogero eta Giuseppe MuHirugarren belaunaldiak dihardu trikura. Ordurako baziren beste siziliar batzuk Hondarribia eta aitonak hasitako lanean Kantabria aldean eta bazekiten nora eta zertara zetozen: antxoa ona eta ugaria zegoen leku batera; Italian sekulako estimazioa baitzeukan antxoa salazoiak. Ez zuten hemen urte osoa pasatzen, antxoa sasoian etorri, lanerako lojak errentan hartu eta, amaitutakoan, alde egiten zuten euren herrialdera. Gerora, euren lantegiak eraiki zituzten: Giuseppe Billantek portuan egin zuen berea. Calogero G. Billante 1912an etorri zen Mutrikura, baina ez zen Siziliatik zuzenean etorri, bai zera! Ameriketara joan zen hamahiru urte baino ez zituenean eta, gogor lan egin ondoren irabazitako diruarekin, eraiki zituen lantegia eta etxea futbol zelaiaren ondoan. Hortxe daude oraindik, nahiz eta lantegia utzita egon. Salazoia egiten hasi eta urte gutxira, hegaluzearen eta atunaren kanpainan ere lanean hasi ziren. Geroago antxoa fileteak ere egiten zituzten eta, orduan, urte osoko lana zeukatenez, bertan jarri ziren bizitzen. Beranduago, Calogerok Txirritxan zabaldu zuen beste lantegi bat. 1979an Calogero G. Billante bi empresatan banatu zen, bata Txirritxakoa, aitonaren izenarekin jarraitzen duena (hurrengo batean bisitatuko dugu) eta, bestea, sasoi batean Arrutirena izandako lantegia; Conservas Zizzo izenarekin. Arrutirena izandako lantegi horretan egin zuten lan 1980tik 1995era bitartean. 1996an inauguratu zuten Mijoa auzoan 3.000metro koadroko lantegi berria. Fran Zizzo Billantek darama ZIZZO BILLANTE Hermanos SA lantegia, Calogero G. Billante zenaren biloba da Fran. Anaia Carlos eta Italiako lehengusu bat ere lankide ditu. Aurtengo antxoa kanpainarako estreinatuko dute lantegi berria. Izan ere, osasun eta garbitasun arauak bete ahal izateko, planta berri bat eraiki beharra izan dute lehengoaz gainera. Mijoa auzoan bertan dago, ur araztegi edo depuradoraren ondoan. Bigarren lantegi horretan antxoa salazoia baino ez dute egingo. Azaldu digunez, kontserba eta semikontserba prozesuak ezin dira leku berean egin. Kontserba izena emateko, esterilizazio prozesua egin behar da eta, horri esker, iraupen luzea izango du
1912an etorri zen Mutrikura Calegero G. Billante
Lan giruan
17
✽✮ ✱I◗❊❘❙ ✼✒ ✪✒ Salazoia %100ean eta atunaren %60 Italian saltzen dute produktuak. Horrela lantzen dituzte hegaluzea, atuna eta zimarroia, besteak beste. Antxoak, ostera, gatzari esker irauten du (urdaiazpikoarekin egiten den moduan) eta lantze modu horri semikontserba esaten zaio. Planta berrian dauzkate atunak izoztuta mantentzeko kamara frigorifiko handiak ere. Goiko aldean, kaxa, lata, ontzi eta abarreko materiala gordetzen dute. Bigarren planta hori martxan ipintzen dutenean, zaharrean aldaketa batzuk egiteko asmoa daukate, erosoago lan egin ahal izateko. Langileak, guztira, 49 dira; emakumeak eta mutrikuarrak gehienak. Tartean badituzte Cuba, Maroco eta Bielorrusiatik etorritakoak ere. Arrain kontserbagintzan asko aldatu da lan egiteko modua eta, gaur egun, garbitasun eta erosotasun maila handia dago. Hala ere, esku lana aurkitzea ez omen da erraza! Antxoa salazoia lata handietan saltzen dute, ia dena Italiara, han estimazio handia baitu. Hemen ez gaude horretara ohituta eta nahiago dugu filetea garbi-garbi, hezurrik eta azalik gabe oliotan sartuta. Fran Zizzok azaldu digunez, hegaluzea edo “bonitoarekin” ere ohitura alde handiak daude. Italian, zalantzarik gabe, eta beste leku batzuetan ere bai, nahiago dute atuna eta zimarroia; hegaluzea lehorregia eta zapore gutxikoa iruditzen omen zaie... Fran, bera ere, uste horretakoa da. Inguru honetan, ostera, hegaluzea da gehien estimatzen duguna. Kontatu digunez, eskabetxe hitzaren erabilera, aldrebes samarra da gure artean. Arrain kontserba kontua baldin bada, denari eskabetxe hitza ematen diogu.
Eskabetxea egiteko, arraina frijitu eta ozpinetan sartu behar da eta, gaur egun, oso gutxi erabiltzen da teknika hori. Gaztela eta Aragoi aldean baino ez da kontsumitzen berdela, txitxarroa eta kuebra eskabetxean. Badira dozena bat urte eurek egiteari utzi ziotela. Zizzotarrek atuna dute produktu nagusi, baina kanpainako hegaluzea ere egiten dute. CONDOR da euren marka komertziala. 80g ditu latarik txikienak eta 6kg handienak. Kristalezko ontzietan ere lan asko egiten dute; jendeak gustuko omen du produktua ikustea. Orain arte antxoa filetea ere egiten zuten, baina orain ia lagata daukate. Konpetentzia ikaragarria dago langintza honetan eta gauza berriak atera beharra daukatela dio Franek. Berrikuntza bila hasita eta makina bat aproba egin ondoren, urtebete pasa da salmoia edo izokina kontserban egiten hasi direla. Oliba oliotan egiten dute, baina kaloria gutxiko produktuek hainbesteko arrakasta dutenez, ur hutsetan ateratzea darabilte buruan. Gainera, izokina Omega3 izeneko koipetan oso aberatsa da; atunak berak baino ere gehiago du eta. Oraingoz Italian bakarrik saltzen dute eta oso harrera ona izan du. Berehala hasiko dira hemengo dendetan ere saltzen. Oraintxe ari dira laborategia muntatzen. Kalitatea eta kontrola hobetzeko, biologo bat hartu eta ISO agiria lortzeko prestakuntzak egiten dihardute. Beste arrainen batekin ere aprobak egitekotan dira, baina hori ezin dute oraindik kontatu... Zorte on!
Bi planta dituzte Mijoa auzoan; bigarrena oraintxe estreinatzekotan
18
auzoz auzo
Aurtengo Nork ez du garai honetan sagardotegiren batera bisitatxoa egin! Azken boladan, gainera, autobuskadak joaten hasi dira; gehiegitxo edanda ere... etxerako biderik ez galtzeko edo.
Sasoi batean, baserri guztietan ez bazen ere, gehienetan behintzat egiten zuten sagardoa, baina gaur egun ez dira dozena erdira ailegatuko langintza horri ekiten dioten baserritarrak. Guk Galduamendi aldean topatu dugu oraindik ere sagardoa egiteko usadioari eusten dion familia bat, Kurpitxa baserrian hain zuzen ere. Kurpitxakoek botilaratu berri dute aurtengo sagardoa. Bertan izan gara azken ekinaldia egin dutenean, eta hango eta hemengo kontuen artean, gustura pasatu dugu arratsaldea; entretenigarria baita sagardoa botilaratzen ikustea. Sagardogintzari udazkenean ekiten diote, orduan izaten da eta sagarra batzeko garaia. Sagarra batzeko sasoirik onena Domu Santu inguruan izaten da. Pedrok kontatzen digunez, goizago bilduz gero, artean gogorra egoten da eta ez du gozotasunik izaten. Sagar gehiago omen zeukaten lehen eta gezak ere gehiago omen ziren tartean. Orain, ostera, nahaste gutxiago dutela diote. Aurten, gainera, Izpazter aldetik ere ekarri dute sagarra.
Bildutako sagarra matxaka izeneko makina baten jotzen dute. Iluntzean jotako sagar hori zabaldu eta dolare edo tolaran lagatzen da. Hurrengo egunean, pilatu, oholak eta trangusak gainean ipini eta ardatzari eraginez, patsa estutzen dute. Prentsa handi baten funtzioa egiten du dolareak. Patsa estutu ahala, atzera ere, ebaki, pilatu eta estutu egin behar izaten da behin eta berriz; sagarrak bere zuku guztia edo muztioa ematen duen artean. Hiru bat egunetan edo ibiltzen dira horrela. Sagarrari atera zaion zuku hori guztia bonba batek altzairuzko tina edo depositura eramaten du. Orain dela gutxi arte, baldeka egin ohi zuten lan hori, eta barrikak egurrezkoak izan ohi ziren. Egurrezko barri-
Egin zure publizitatea
Kalaputxi herri aldizkarian zure mezua mutrikuar guztiek jasoko dute, hilabetero, zuzen-zuzenean Erdiko kale, 4 behea - Tel. 943 60 34 68
auzoz auzo
saardaua!! kak, bete aurretik, prestatu beharra izaten dute: lehenengo, uztaiak ondo estutu mailuarekin eta, ondoren, urez beteta laga egurra ondo ase dadin. Ez balitz horrela egingo, zirrikituetatik muztioa galduko litzateke, jakina. Egurrezko barrikek beste arazo bat ere izaten dute, denborarekin, barrika gustua edo tejoa ematen diola sagardoari. Hori, barrika berriak eginda baino ez da konpontzen, baina gaur egun ez du inork horrelako lanbiderik hartzen eta altzairuzkoak erosi dituzte. Mila litroko altzairuzko tina horietako bat betetzeko, 1600/1700 kilo sagar behar izaten dira; berrogei zaku inguru. Deposituan dagoela, muztioak hartzidura izeneko prozesua hasten du eta dentsimetro baten bidez ikusten dute noiz komeni den trasmuda egitea. Trasmuda deitzen diote tina batetik bestera aldatzeari. Horrela, sagardoaren “ama� edo hondoan gelditzen zaion zikina kentzen da. Lehen, probatuz erabaki ohi zuten zein zen momenturik egokiena, sagardoak gozotasun maila jakin bat behar baitu aldaketa hori egiteko, baina orain, teknologiari esker, errazagoa da puntua hartzea. Sagardogintzan, urrian edo hasi eta otsail/martxoan amaitzen dute. Alde handiko sagardoa ateratzen da pats batetik bestera. Horretan sagarrak zerikusi handia du, baina baita eguraldiak ere. Eguraldirik okerrena hego-haizea omen da. Eguraldi epel horrekin ez da sagardoa behar beste garbitzen eta botilan bertan gelditzen da “telatxua�. Sagardoaren botilaratzeak ere baditu bere komeriak. Sagardoa gozoegi baldin badago botilan sartzean eta hego-haizeak harrapatzen badu, kortxo guztiak aidean botatzeko arriskua dauka. Horretaz gainera, ilargiak ere eragiten omen dio sagardoari eta usadio zaharrak dioenez, ilbeheran botilaratu behar da. Sagardoa botilaratzeko prest noiz dagoen jakitea, errazagoa da orain, dentsimetroari esker. Hala eta guztiz ere, aitonak euren aldean sagardo ona egiten zuela aitortu digu Joxe Angelek.
BOTILARATZEA Ezertan hasi aurretik, botila guztiak ondo garbitu behar dira. Lana aurreratzeko, urtean zehar, botilak hustu ahala, urez eragin eta muturrez behera lagatzen dituzte lehortzen. Horrela, kanpoko hautsa besterik ez dute hartzen eta errazago garbitzen dira berriz betetzeko orduan. Garbiketa lanak, beraz, berehala egiten dituzte horretarako aproposa den makinatxo baten bidez. Betetzen hasi aurretik, jakina, txot egin eta aurtengo sagardo berriaren usain eta zapore gozoa dastatu ahal izan dugu bertan bildu garenok. Ondo egindako lanak ematen duen satisfazioa ageri da aurpegietan! Ondoren, dena prest dagoenez, bakoitzak bereari ekin dio. Botilak launaka betetzeko tresna berezi bat dute. Hori bai inbentua! Denak berdin-berdin betetzen ditu, gainera! Mari Karmenek kontatzen digunez, lehen, gehiegi betetako botilari, tak, tragotxoa ematen zitzaion, kortxoa sartu ahal izateko gainezka egin gabe... Sistema horrekin, arratsalde osoa horretan eman ondoren, seguru erdi mozkortuta geldituko zela kortxo sartzen zebilena! Beno... egin genuen barre puskat horren kontura ere! Imanolek botila hutsak eman, Pedrok bete, Joxe Angelek kortxoa sartu eta, amaitzeko, Aitorrek botila beteak tolestu. Sekulako talde lana! Eta, igarri ere egin gabe, joan zaigu arratsaldea, kontu kontari eta lanean zihardutenei gustura begira. Gainera, uda aldean sagardo freskoa dastatzera joateko plana ere eginda gelditu da!
19
20
osasuna
“Parkisondun gaisoen bizitzakalitatea asko hobe daiteke“ Kalaputxin Jesus Astigarraga eibartarraren bisita jaso dugu, Parkinsonak jota dauden gaisoen alde lanean diharduen gizonarena. Apirilaren 11 Parkinsonaren nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, hizketan egon gara berarekin gaisotasun horren inguruan gehiago jakitearren eta gure eskualdean lortu direnen berri jasotzeko.
K: Jesus, zertan datza Parkinson gaisotasuna? J: Nerbio-sistemaren gaisotasuna dugu Parkinsona, mugimenduaren kontrolaz eta koordinazioaz arduratzen den burmuineko aldeak jotzen dituena. Dardara, geldotasuna, gogortasuna eta postura zein ibilkeraren aldaketa dira ezaugarri nagusienak. Eskuarki, 50 eta 65 urteen bitartean hasten da, baina gazteagotan ere ikus daiteke. K: Sendatzerik duen gaisotasuna da? J: Ezin da erabat sendatu baina, bestelako ustea oso zabalduta dagoen arren, Parkinson gaitzak, behar bezala tratatuta, ez du bizitza-itxaropena laburtzen. K: Jendeak zein jarrera hartzen du gaisotasun horren aurrean? J: Jeneralean gaisotasuna ezkutatzeko joera dago. Eibar inguruan, adibidez, kalkulatzen da 200 bat gaixo dagoela eta horietatik 7080 tratatzen dituzte sendagileek. Gu orain horretan gabiltza, jendea animatu nahian etxetik irten eta gaisotasunak behar dituen zaintzak hartzera joateko. Etxean geratuta, gaisotasunak okerrera egiten du, aldiz, ariketa fisiko espezifikoak eta masaje egokiak hartuta askoz ere bizitza-kalitate hobea lortzen da. K: Nortzuk zabiltzate gai honen inguruan lanean? J: ASPARGI izeneko elkartea dugu
Gipuzkoan, 80 bazkide dituena nahiz eta probintzia osoan 1000tik gora gaixo egon. Elkarte horrek Donostian lokala dauka eta bertan ematen die behar den laguntza bazkideei. Gure eskualdetik Donostia nahiko aparte geratzen dela eta, Eibarren mugitzen hasi ginen eta Udalak lokal bat utzi digu Ipurua kiroldegian. Oso lokal egokia da gaisoentzat bertaraino igogailua dagoelako eta espazio aldetik azaldutako beharrei erantzuten dielako. Orain hori ekipatzen dihardugu, bai tresnekin bai profesionalekin, masajistak... K: Aurrerantzean, ze asmo? J: Gaisoei laguntzen jarraitzea, orain arte bezala, eta gure elkartearen eta eskaintzen dugun laguntzaren –gaisoei zein familiakoei– berri gizarteari aditzen ematea. Mutrikuarrei zer esan? Hementxe gaudela, Eibarren, eta nahi duten edozertarako gustura hartuko ditugula. Nahi duzuenera arte esanda joan da Jesus Eibar aldera, Parkinsonak jota zain daukan lagunarengana. Baina joan aurretik telefono zenbaki bat utzi digu (651 364 371), aldamenean gaisoren bat duen norbaitek informazio gehiago beharko balu ere. Urreago, udaletxeko gizarte laguntzailearengana ere jo liteke.
kulturia
21
HIZKI M A R R A Z K I O Azken urteetan bezalaxe, aurtengoan ere gure herriko ume eta gazteek idazten eta margotzen duten abilezia erakusteko aukera izan dute euskaraz idaztea helburu duen lehiaketa-jolas honetan. Lehen hezkuntzan 200 lagunetik gora eta bigarren hezkuntzan 150 lagunetik gora izan dira euskara udal batzordeak eta herriko ikastetxeek elkarlanean antolatutako Hizki Marrazki olgetan parte hartu dutenak. Aurtengoan aukeratuak izan diren lanak eta egileak, ondokoak:
LEHEN HEZKUNTZA A maila (6-7 urte) Marrazkiak: 1) Pikomelatos lanarekin, Naroa del Pozo 2) Ardia lanarekin, Udane Mugerza 3) Udaberri lanarekin, Nahia Arruabarrena B maila (8-9 urte) Narrazioak: 1) Denbora geldiezina lanarekin, Aitzol Urkiza 2) Askatasuna lanarekin, Unai Ega単a 3) Txapapotia lanarekin, Jon Landa Poesia: 1) Gure kosta lanarekin, Aritz Telleria 2) Hemen nago ni lanarekin, Esther Andonegi 3) Goizean txoriak lanarekin, Ruben Agirre D maila (10-11 urte) Narrazioak: 1) Dortoka surflaria lanarekin, Leire Badiola 2) Zer gertatzen ari da Mutrikun? lanarekin, Malen Larra単aga 3) Herrimina lanarekin, Ana Andonegi Poesia: 1) Mutriku herria lanarekin, Ander Ega単a 2) Maitasuna lanarekin, Leire Badiola 3) Poesian zuek? lanarekin, Mikel Arizaga
DBH-DBHO A maila Narrazioak: Poesia: Kartelak:
B maila Narrazioak: Poesia: Kartelak:
D maila Narrazioak:
1) 2) 1) 2) 1)
Ilusio faltsuak lanarekin, Iraia Oianguren Txango bitxia lanarekin, Eneko Lizardi Ilunabarra lanarekin, Lorea Larrinaga Mutrikuko herria lanarekin, Asier Juaristi Ez, ez, ez, Kutsadurarik ez lanarekin, Lorea Larra単aga eta Bidatz Egia 2) Itsasoa garbirik lanarekin, Ainara Etxearte
1) 2) 1) 2) 1)
Mamuen ikaraldiak lanarekin, Jon Zizzo Irabazle gabeko apostua lanarekin, Jon Lekube Maitasun gutuna lanarekin, Leire Rodriguez Munduko negarra lanarekin, Amaia Odriozola Zer da hau? lanarekin, Agurne Elorza eta Marta Lores 2) Itsasoa eta kutsadura lanarekin, Mertxe Barrientos
1) Azken arratsaldea lanarekin, Maialen Ageitos 2) Nahigabeak nagusi lanarekin, Jon Arrizabalaga
L G E T A 2 0 0 3
22
aberri eguna
Aurreko mendeetan, azken urteotan eta dudarik gabe, XXI. mendean ere, INDEPENDENTZIA izan eta izango da NAZIO batek bere etorkizuna antolatzeko daukan formularik hoberena, inork ez baitu nahi berea beste norbaitek erabakitzea. Askatasuna denok maite dugu. Independentzia eskubidea da. Edozein Herri edo Naziori, herri edo nazio izate hutsagatik, Autodeterminazio Eskubidea zor zaio, hau da, bere etorki-
I n d e p e n d e n tz i a GURE ESKUBIDEA, GURE BEHARRA zuna askatasunez erabakitzeko eta, jakina, unean-unean bidezkotzat jotzen duen formula polĂtiko eta ekonomikoa praktikan jartzeko eskubidea... ...geure etorkizuna, hizkuntza, eta... defendatzeko era bakarra delako. ...mundu zabaleko beste herriekiko elkartasuna eta elkarrekiko errespetuz, geure ekonomia, gizarte eta ingurugiro alorretako eredua geuk bideratu behar dugulako (Lan Harremanetarako euskal gunea, gure beharren araberako zerga, lan eta osasun eta beste politiken bitartez justizia soziala...). ...geuk geure ordezkari-
tza izateko munduaren aurrean. ...Euskal Herria elkarlotzeko eta antolatzeko. Euskal Herriko lurralde historikoen gizartea, kultura, ekonomia, ingurugiroa eta lurraldeen batasuna alorretako elkarlotze eta antolakuntza independentziak bakarrik bidera dezake. ...Orreagatik Karlistadak arte, 1936tik gaur arte..., mende gehiegi zapalkuntza sufritzen bi estatuen inposaketagatik. Euskal Herriari INDEPENDENTZIA zor zaio, ez beste edozeini baino gehiago, ez gutxiago ere! Mutriku, 2003ko Aberri Eguna ZUBIXA ELKARTEA
jolasen txokua
Txango txango Jolasten hasi aurretik zozketa egiteko, harriak edo antzeko gauzaren bat erabiltzea oso ohikoa da kultura ezberdinetan. Euskal Herrian, harriez gain, orratzak, gaztainak, kanikak... eta antzeko elementuak erabili ohi dira “txina” moduan. Euskaraz, eskuan harria dagoen edo ez dagoen galdetzeko, “huts ala bete?” galdetu ohi da. TXANGO TXANGO mota honetako jolasa da baina ezaugarri berri batekin; abestitxoak esaten duen momentuan musu bat eman behar da.
Jolasteko modua 1. Zozketa jolas hau egin aurretik parte hartuko duten guztien artean jolasteko ordena erabakiko da. Lehengoa hasiko da harritxoa ezkutatzen. 2. Lehenengo jokalariak harritxoa esku batean ezkutatuko du eta bigarren lagunari bi eskuak itxita erakutsiko dizkio. Bitartean abestitxoaren lehengo zatia abestuko dio: TXANGO TXANGO TXANGO MUXU BAT EMANGO? 3. Bigarren jolaskideak musu eman beharko dio abestiarekin jarraitzeko. Musua eman ondoren harritxoa duenak abestitxoaren bigarren zatia abestuko dio: NON DAGO NON DAGO? EZ DIZUT ESANGO Esaldi hau esan eta gero bigarren jolaskideak asmatu egin behar du
zein eskutan ez dagoen harritxoa. 4. Bigarren jolaskideak harritxoa dagoen eskua aukeratzen badu lehenengo jokalaria libratu egingo da eta bigarrenari emango dio harritxoa. Harritxoa dagoen eskua aukeratzen ez badu, berriz, libre geratuko da eta lehengo jokalariak gordeko du berriro ere harritxoa eta hurrengo jolaskideari abestuko dio abestia. 5. Jolasa behin eta berriro errepikatuko da. Hau da, bigarren jokalariak jolastu ondoren hirugarren jokalariari egokituko zaio harritxoa non ez dagoen asmatzea. Honen ondoren laugarrenari, eta horrela jokalari guztiak pasatu arte. 6. Zozketa jolas hau bukatzerakoan harritxoa eskuartean duen lagunak hurrengo jolasari hasiera emango dio edo bete egin beharko du.
23
24
zorion agurrak
zorion agur AMONA IXABEL Zorionak amona! Ondo pasa dezazula opa dizugu zure urtebetetze egunean, zure hiloba garen, Malen, Jone, Jon eta batez ere Lorearen partez. LEYRE ELEZGARAY Zorionak gure etxeko txiplistiñari 7. urtebetetzean. Amona, atxona, osaba Peio, Karmele, aita eta amaren partez. IBAI URANGA Apirilaren 18an, 6 urte betetzen ditun gure etxeko mutil jatorrari zorionak eta muxu ERRALDOI bana aita, ama, Oihana eta etxeko guztien partez. LEIRE JUARISTI Zorionak gure etxeko larrosari apirilaren 11n 9 urte betetzen dituelako. Ondo pasa eta muxu bero bat Mª Paz, Jose, Candi, Koldo eta ainaran partez. LARRAITZ LOPEZ Apirilaren 27an 11 urte beteko dituzulako, zorionak Mutriku Futbol Taldeko nesken partez. JON UGARTETXEA Apirilak 10ean 10 urte betetzen dituzunez aitonamona, guraso eta Mikelen partez ZORIONAK eta muxu haundi bana. RUBEN PAZOS Zure hogeita hirugarren urtebetetzea apirilaren 30ean duzunez etxeko guztien partez ZORIONAK
.JOSEBA ARAMAIO Apirilaren 20an utzi galipota, kendu maskarilak eta preparatu parranda potolo bat botatzeko.
IRATI ZORIONAK gure sorgin txikiarentzat etxeko denon partez. Ondo pasatu 4 urte betetzerakoan eta prestatu txokolatada.
ITZIAR EGURBIDE Atxitxin kaleko larrosari zorionak apirilaren 11n eta ipini txanpaina freskatzen.
NAGORE ZORIONAK martxoaren 30ean 7 urte bete dituzulako. Mila kilo zorion zure etxekoen partez.
AMAIA Bergarako neska jatorrenari zure Mutrikuko lagunen aldetik ZORIONAK apirilaren 28an. Txanpaina prest eduki.
ALAITZ MENDIZABAL ZORIONAK gure etxeko sorgin txikiari apirilaren 18an 3 urte betetzen dituzulako. Ama, aita eta aiton-amonaren partetik.
SUSANA Ametzako kuadrilaren partetik ZORIONAK apirilaren 28an. Kartera euroz beteta ekarri denok zurekin batera ospatzeko.
MARKEL ZORIONAK zure 2 urtebetetzean. Muxu handi bat zure etxeko guztien partez eta batez ere zure lehengusu Jokinen partez.
ANA ZORIONAK printzesa zure 9. urtebetetzean Mutrikuko familiaren aldetik. Txokolatadaren zain gelditzen gara zurekin ospatzeko apirilaren 18an. Muxu bat.
GURUTZNE Apirilaren 18an 12 urte haundi beteko dezunez, gure neskatxa jator eta ponpoxari ZORIONAK etxeko danon partez! UGAITZ Zorionak apirilaren 9an urtebetetzea dezulako, oso ondo pasa dezazula eta besteok ere zai egongo gara ea inbitaziorik heltzen zaigun! Muxu haundi bat zure senide guztien partez.
AITOR S. ZORIONAK futbolista, malabarista zure 9. urtebetetzean. Ondo pasa eta zain gelditzen gara zure gonbidapena jasotzeko. Muxu handi bat. Izeko eta Enekok AINHOA ZORIONAK printzesa apirilaren 18an 5 urte betetzen dituzulako. Muxu handi bat etxeko denon partetik.
ZIORTZA Zorionak zure urtebetetze egunean eta bestetan bezain ongi pasa dezazula!
AINHOA YURRITA Apirilaren 20an 9 urte beteko dituzu, printzesa ! Zorionak eta musu handi bana etxekoen partez, eta ondo-ondo pasatu oporretan izango da eta.
ANE ETA NAGORE MIER Nagorek apirilaren 3an 8 urte bete ditu eta Anek maiatzaren 28an 11 beteko ditu. Zorionak bioi eta musu handi bana aita eta amaren partez. Gainera, Kalaputxi honi txori txiki batek kontatu dio Micky, Minnie eta lagun pilo batekin, primeran ospatuko duzuela… Hori bai oparia! GERARDO Apirilaren 28an urtiak egiten dituzulako, muxu handi bat Ondarruko eta Mutrikuko familiaren partetik eta bereziki zure emazte Yolanda eta semeak Ander eta Gorkaren partez. Ondo pasatu. AITOR ZORIONAK, apirilaren 8an 17 urte haundi bete dituzulako. Ondo pasa eta muxu handi bat Berriatu eta Mutrikuko familiaren partez. Ondo pasatu lagunartian! JUAN LUIS Zorionak Juan Luis martxosoari! Ondo pasau Mutrikun eta gutxi gastau Deban. Lehengusuen partez. JABIER “OBI TXIKI” Zorionak apirilaren 6an zure urtebetetzia izan da eta. Ondo pasau ta gutxi gastau. Lehengusuak.
rrak AITOR E. Apirilaren 5ean 9 urte bete dituzunez, ZORIONAK gure e t x e k o potxoloari, aitona-amona, izeko-osaben eta etxekoen partez. OIER Zorionak, apirilaren 4an 2 urte bete dituzulako. Ea hemendik aurrera muxu gehiago ematen diguzun! Muxu handi bat Ainara, osaba eta izebaren partez. JONTXU Apirilaren 13an urtiak egiten dituzunez, ZORIONAK eta mila muxu Ainara, Aitor eta Nekaneren partez.
ANA eta ANDONI Apirilaren 10ean eta 28an zuen egunak izanda, Zorionak familia osoaren partez, batez ere, iloba eta seme-alaba Ane eta Jonen partez.
IHINTZ (I) Apirilaren 4an urtiak egin dituzunez, 4 muxu handi osaba, izeko, Aitor eta Mikelen partez. (II) Zorionak, apirilaren 4an 10 urte egin dituzulako. Zuk ondo pasatzea espero deu. Muxu handi-handi bat Estitxun partez.
argazki zaharra
argazki zaharra
ANE Zure urtebetetzian, ZORIONAK Aitor, Sara, M i k e l , N a h i a , Ekaitz eta Jonen partez. Ea kameluak non dozen! BEGOÑA Martxoaren 23an urteak bete dituzunez orain bezain ondo eta ponpoxa jarrai dezazun opa dizugu, muxu haundi bat Ainara, Aitor, Nekane, Javier, Josune eta Xabierren partez ZORIONAK.
Norbait zoriondu nahi duenak utzi dezala argazki bat eta testua Kalaputxiko buzoia hila amaitu aurretik.
Etxean duzun argazki zahar hori herri osoari erakutsi nahi badiozu...
K A L A P U T X In erakutsi! Jarri gurekin harremanetan Tel. 943 60 34 68 · e-posta: kalaputxi@topagunea.com
25
PAZKO TXIKI EGUNIAN (1954) Joseba Maiz, Julene Barrenetxea, Amtoni “Errotaberri”, Pepita “Errotaberri”, Carmen “Errotaberri”, Rosita “Txartxa”, Mari Tere, Manolo “Irutxiki”, Gillermo Eizagirre, Jesus Txurruka, Jose “Barbero” eta Ibon Ansola.
26
agenda
ARGAZKI TALDEA
za t ia a m a il ir p a Kalaputxi, 17. zkia
APIRILAK 13, domekia
Mendi irteera helduentzat: Izpegi-HAUTZA-Erratzu Mendi irteera umeentzat: Txarlazo-Orduña Burumendi mendi taldeak antolatuta “TITANIC” PELIKULA EMANALDIA Zabielen arratsaldeko 16:30 etan, Txantxangorri A.Tren eskutik. APIRILAK 15, martitzena
GURASOENTZAT HITZALDIA: BATAIORAKO PRESTAKUNTZA iluntzeko 19:45etan Parrokian. APIRILAK 16, eguaztena
Mendi irteera jubilatuentzat: Mutriku-Galdona-SaturraranMutriku Anaiarte Biltokiak antolatuta.
Maiatzaren erdialdetik ekaina arte Photoshop ikastaroa 30 ordu
ANIMA ZAITEZ!!
APIRILAK 19, zapatua PAZKO GAUA
ELKARTEKO BATAIOAK gaueko 21:30etan Parrokian. APIRILAK 20, domekia
PELIKULA EMANALDIA :”JOSEPH REY DE LOS SUEÑOS” Zabielen arratsaldeko 16:30etan Txantxangorri A.T.ren eskutik. ERREALAREN NAZIOARTEKO TXAPELKETA: OSASUNA – PATXUCA, San Migel futbol zelaian, 17:00etan. APIRILAK 22, 23, 24 eta 25
ASTE SANTUKO OPORRALDIA Txantxangorri Aisialdi taldearen eskutik jolasak, tailerrak, irteerak ... izango dira haur eta gaztetxoei zuzenduta. APIRILAK 25, barixakua
Helduentzako PELIKULA EMANALDIA: “THE MEXICAN” gaueko 22:30etan Zabielen. APIRILAK 27, domekia PAZKO ZORTZIURRENA
ELKARTEKO BATAIOAK eguerdiko 12etako Mezatan. APIRILAK 27, domekia
PELIKULA EMANALDIA :”HARRY POTTER Y LA PIEDRA FILOSOFAL” Zabielen arratsaldeko 16:30etan Txantxangorri A.T:ren eskutik. APIRILAK 30, eguaztena
Mendi irteera jubilatuentzat: Mutriku-Olatz-Arremieta-Mutriku Anaiarte Biltokiak antolatuta. MAIATZAK 3, zapatua
“Kutsidazu bidea, Ixabel” Antzerki emanaldia, Gorringo
antzerki taldearen eskutik. Barre egiteko aukera paregabea, gaueko 10etan Miruaitz pilotalekuan. MAIATZAK 4, domekia
Mendi irteera umeentzat: ErnioAlkiza Burumendi mendi taldeak antolatuta. MAIATZAK 11, domekia
Argazki rallyko emaitzak ikusgai, ZABIELEN, 12:30etan MAIATZAK 14, eguaztena
Egun pasako txangoa Castejonera (Nafarroa) Anaiarte Biltokiak antolatuta MAIATZAK 18, domekia
San Isidro jaial Olatzen. Bizkaiko finalisten eguna Mutrikun. Burumendi mendi taldeak antolatuta.