hostozabalak 1. kapitulua ORRI BAKARREKO HOSTOAK DITUZTEN ZUHAITZAK, ORRIAREN ERTZA KOSKARIK GABEA IZANIK
Eukalipto urdina Eucalyptus globulus Garaiera: 90 m Adina: 200 urtetik gora
Zuhaitz lerden hau seiehun eukalipto espezieetako bat da. Eukalipto gehienak Australiatik datoz, eta munduan gehien landatzen diren zuhaitzak dira, oso azkar hazten direlako (urtean 2 m ere luza daitezke). Zuhaitz honen zura papera egiteko erabiltzen da. Eukalipto urdinaren basoetan ez da itzal handirik izaten, hosto helduak bertikalak direlako.
Hostoak iraunkorrak dira: ez dira denak urtero erortzen, beste hostozabal batzuen kasuan ez bezala. Loradendetan salgai izaten dira eukalipto honen adarrak.
Koala
– 1. irudi-orria –
hostozabalak Pseudosphinx tetrio tximeletaren beldarra
Frangipani zuria Plumeria alba Garaiera: 8 m / Adina: 80 urte
Erdialdeko Amerikako zuhaitz tropikal bat da. Askotan hilezkortasunaren ikurtzat hartu izan da, segur aski bere adarrek luzaro irauten dutelako moztu ondoren eta loraldia ere luzea delako. ‘Frangipani’ deitzen zaio, deitura hori zuen markes italiar batek lurrin bat sortu zuelako XVI. mendean Plumeria-ren loreetan oinarrituta. Gozogintzan ezaguna den ‘frangipane” kremak zuhaitz honen loreen usaina du.
– 2. irudi-orria –
hostozabalak
Erlea
Fruitua: kolore ubeleko leka, 10 cm-koa; mordoka agertzen da eta udan ontzen da.
Judasen arbola
edo amodio zuhaitza Cercis siliquastrum Garaiera: 10 m / Adina: 100 urte
Zuhaitz txikia da, hostoerorkorra, jatorriz Ekialdeko Mediterraneokoa (bereziki Judeakoa), eta apaingarri gisa landatzen da. Kolore arrosako loreak ditu, mordoka bilduak; zuhaitzaren adarretatik zuzenean sortzen dira apirilean eta maiatzean.
– 3. irudi-orria –
hostozabalak Pagoa Fagus sylvatica Garaiera: 45 m / Adina: 400 urte (900 arte) BASOA: pagadia
Zuhaitz dotore honek enbor luzea biluzik erakusten digu frankotan, adarrak goi samar sortzen zaizkiolako. Antzinako munduan, ospe handia zuen: zuhaitz ahaltsu eta onuragarria zela sinesten zen. Hostoerorkorren artean, haritzaren ondoren, hauxe da espezie zabalduena Erdialdeko Europan. Euskal Herrian, lur eremu zabala hartzen du, ekialdetik mendebalderaino, altuera jakin batetik gora. Pagoaren zura zurgintzan erabiltzen da (eta behiala eskalapoiak egiteko ere erabiltzen zen).
Pagoak bi edo lau urtetik behin ematen ditu fruituak, pagatxa edo pago-ezkur izenekoak. Fruitu triangeluarrak dira, eta hiru-launaka sortzen dira karlo edo oskol iletsuen barrenean. Jan ere egin daitezke, gordinik edo erreta.
Okil beltza
Txerria
– 4. irudi-orria –