Zazpi munstro eta katu bat
paseatzera irten dira etxetik at…
Hara-hona dabiltza jarraian, susto handia eman nahian.
Baina…
Mamuak firi-firi entzun du haizea oldarka, eta segidan hasi da beldurrez dardarka.
Petatxu guztiak josi behar baititu, ziztuan irten da, gertatu dena ezin sinistu.