urte-baten-bueltan-Eusk

Page 1


Hauexek dira urteko lehen egunak.

NEGUA DA.

Baliteke zu tapaki baten azpian irakurtzen egotea.

Edo leiho lurrunduetan aurpegi barregarriak marrazten aritzea.

Edo

edari bero goxoren bat edaten egotea.

Iluntzean, tokirik epelenean elkartuko da familia.

Honekin hobeto egongo zara, aitona.

Goizean, ziur aski ohean geratu nahi izango duzu.

Altxatzeko ordua!

Arratsalde batzuetan, txanoa eta bufanda jantziko dituzu. Eta litekeena da elurrezko panpina bat egitea.

Elur gehiago jarri behar dugu alde honetatik.

Beste batzuetan, hobe izango duzu etxean geratu.

Aizue, lagundu jasotzen, mesedez!

Xake-mate!

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.