N
ew York hiriaren erdian parke handi bat dago, Central Park izenekoa. Bikaina da umeak jolasean ibiltzeko. Bada urmael bat, jostailuzko txalupak uretaratzeko; zaldiko-maldiko bat, udan jirabiran aritzeko; eta izotz-pista bat ere bai, neguan patinatzeko.
Eta, guztietan onena, parke horrek bere zoo bat ere badauka. Egunero era guztietako familiak joaten dira han bizi diren animaliak ikustera.
Baina guraso-umeak ez dira zooan dauden familia bakarrak. Animaliek ere beren familiak osatzen dituzte. Badira panda gorri hartzen familiak, ama, aita eta hartz-kume gorri iletsuz osaturik. Badira tximino-kume zaratatsuak hazten dituzten tximino aitak eta tximino amak. Badira apo-familiak eta tukan-familiak, eta tximu buruzurien familiak ere bai.