–Aita, ohean gaude guztiok –esan zuten sagutxoek–. Tira, kontaiguzu ipuin bat. –Bat baino hobe, zazpi! –esan zuen aitak–. Ipuin bana kontatuko dizuet, amaitutakoan lo hartuko duzuela zin egiten badidazue. –Bai noski! –esan zuten sagutxoek.
Eta aita hasi zen...
GUTIZIEN PUTZUA
Halako batean, sagutxo batek gutizien putzua aurkitu zuen. –Orain nire gutizia guztiak bete egingo dira! –esan zuen bere artean. 8
Ot
x!
Jaurti zuen txanpon bat putzuan eta gutizia bat eskatu zuen: –Otx! –esan zuen gutizien putzuak. 9
Ot
x!
Biharamunean, putzura itzuli zen sagutxoa. Jaurti zuen txanpon bat putzu barruan eta beste gutizia bat eskatu zuen. –Otx! –esan zuen putzuak. 10
Otx!
Hurrengo egunean itzuli zen ostera sagua, eta beste txanpon bat jaurti zuen putzuan. –Putzu honek ez dezala berriz otx esan –eskatu zuen. –Otx! –esan zuen putzuak–. Hau mina! 11
–Zer egingo dut? Honela nire gutiziak ez dira inoiz beteko! –esan zuen zotinka saguak. 12
Orduan lasterka abiatu zen etxera eta bere oheko burukia hartu zuen. –Hauxe behar nuen nik! –esan zuen saguak. Eta antxintxika itzuli zen putzura. 13
Saguak burukia jaurti zuen putzuan behera. Gero txanpon bat bota zuen putzu barruan eta gutizia eskatu zuen. 14
–A, hau bigunagoa da! –esan zuen putzuak. –Ederto! Orain gutiziak eskatuko ditut –esan zuen saguak. 15
Handik aurrera, saguak gutizia asko eskatu zizkion putzuari. Eta denak bete ziren. 16
HODEIAK
Sagutxo bat paseatzera irten zen amarekin. Mendi baten gailurrera igo ziren eta zeruari begira gelditu ziren. 17