Behin batean, hartz txikiak ibaira joan behar zuenean, kanaberarekin arrantzan egitera, tigre txikiak honela esan zion:
–Joaten zarenean, hain bakarrik sentitzen naiz beti…! Zergatik ez didazu gutun bat idazten urrun zaudenean? Asko poztuko nintzateke! –Ongi da –esan zuen hartz txikiak, eta tinta urdina eraman zuen botila batean, baita kanario-luma bat ere, horrekin ongi idazten da eta. Gutunak idazteko papera ere eraman zuen, eta gutun-azal bat, gutuna sartzeko. Ibaiertzera iritsi zenean, lehendabizi zizare bat jarri zion amuari eta, ondoren, amua uretara bota zuen.
Orduan luma hartu eta, tintarekin, gutun bat idatzi zuen paperean:
ÂŤTigre maitea: Zer moduz zaude? Ni ongi nago. Ni itzuli bitartean zuritu tipulak eta egosi patatak, beharbada arraina izango dugu eta. Muxu bat, zure lagun HartzaÂť.
Ondoren, gutuna gutun-azalean sartu zuen, eta gutun-azala itxi zuen. Bi arrain harrapatu zituen: bat jateko eramango zuen, eta bestea bizirik utzi ahal zuen. Horrela poztu egingo zen. Izan ere, denok atsegin dugu pozik egotea. Arratsaldean, arraina eta pertza bildu, tinta eta luma jaso, gutuna hartu eta etxera joan zen. Zaude, Hartza, ia-ia kanabera ahaztu duzu!
–O, mila esker! –dio hartz txikiak.
Urrunetik hasi zen oihuka, mendixkan behera zihoala:
–Pos–ta–ti–grea–ren–tzat! Pos–ta–ti–grea–ren–tzat!