Bazen behin neska tripontzi bat, Karmele izenekoa. Inauteri egun batez, honela esan zuen maistrak eskolan: –Lana amaitzen baldin baduzue, torrijak jatera gonbidatuko zaituztet. Baina Karmelek ez zuen lanik egin nahi eta komunerako baimena eskatu zuen.
Berandu oheratua zen, eta, logale handia zuenez, lo gelditu zen. Eta Karmele gelara itzuli zenean, han ez zegoen ez maistrarik, ez lagunik, ezta torrijen arrastorik ere, apurtxo batzuk baino ez lurrean. Eta tripazain handia baitzen, Karmele negarrez abiatu zen etxera.