Skip to main content

Osaba elefante Eusk - Arnold Lobel

Page 1

Osaba Elefantek atea zabaltzen du

Ama eta Aita nabigatzera joan ziren haien belaontzian. Ni ezin izan nintzen joan haiekin. Tronpa mukiz beteta eta eztarriko mina neukan. Eta ohean gelditu nintzen. 6


Ekaitz ikaragarri bat izan zen, eta belaontzia ez zen itzuli. Ama eta Aita itsasoan galdu ziren. Bakarrik nengoen. Nire logelan eseri nintzen gortinak itxita.

7


Logelako atea zabaltzen entzun nuen. «Kaixo, zure Osaba Elefante naiz», esan zuen ahots batek. Osaba Elefanteri begiratu nion. «Zeri begiratzen diozu?», galdetu zuen. «A! Badakit, nire zimurrei begira zaude.» «Zimur asko dituzu-eta», esan nuen. «Bai», esan zuen Osaba Elefantek, «zuhaitz batek hostoak baino zimur gehiago ditut. 8


Hondartza batek hondar-aleak baino zimur gehiago ditut. Zeruak izarrak baino zimur gehiago ditutÂť. 9


«Zergatik dituzu hainbeste zimur?», galdetu nion. «Oso zaharra naizelako», erantzun zuen Osaba Elefantek. «Eta orain atera zaitez toki ilun honetatik.» «Nora joan ote ninteke?», galdetu nion. «Etorri ni bisitatzera», esan zuen Osaba Elefantek.

10


Osaba Elefantek zutoinak zenbatzen ditu

Osaba Elefanterekin eseri nintzen trenean. Kakahuete poltsa bat geneukan erdi bana jateko. Leihotik begiratu genuen. 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Osaba elefante Eusk - Arnold Lobel by kalandraka.com - Issuu