Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera.
—Z o r i o n a k ! —esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion.
Martxelok, kutxa zabaldu eta…
—Oihal zati bat da, gortinetatik sobratu zitzaidana -azaldu zion Tristanek-. Gustatzen zaizu?
—Bueno, ziba bat nahiago nuen -erantzun zuen Martxelok.