Bihurria naiz, jostalaria, eta txakur baten itxura dut. Jaio berritan, amak titia ematen zidan. Orain haragia mastekatu eta xehe-xehe eginda ematen dit ahora.
Nor naiz ni?
Otsokumea naiz. Taldean bizi naiz beste otso batzuekin. Ehizara ateratzen garenean, harrapakinen atzetik joan eta denon artean inguratzen ditugu. Gauean ulu egiten dugu gure eremua markatzeko.
Badakizu zerk bereizten gaituen txakurrengandik?
[ Otso helduek marmar eta ulu egiten dute, baina zaunkarik ez ]