Zizaretxo bat bezain txikia jaio nintzen. Berehala, sartu amaren martsupioan, sabelean duen poltsan, eta bularra hartzeari ekin nion. Orain, hazi naizenez, nahi dudanean sartzen eta ateratzen naiz.
Nor naiz ni?
Kanguru gorria naiz. Korrika ibiltzen gara jauzi handiak eginez, oinetan malgukiak bagenitu bezala. Hesi altuen gainetik ere salto egin dezakegu. Borrokatzen garenean, isatsaren gainean eseri, eta sekulako ostikoak ematen ditugu.
Badakizu zer jaten dugun kanguruok?
[ Belarra, hostoak, sustraiak…, eta, denetan goxoena, loreak! ]