Txiki, itsu eta ia ilerik gabe jaio nintzen.
Titia hartzeari uzten diodanean, eserita igaroko dut egun osoa, banbua jaten.
Nor naiz ni?
Panda handia naiz.
Gure ileak orban zuri-beltzak ditu.
Horrela, elurretan eta banbu kanabera artean
kamuflatzen gara.
Jan eta jan ematen dugu urte osoa.
Ez dugu gainerako hartzek bezala hibernatzen!
Badakizu nola eusten diegun banbu kanaberei jaterakoan?
[ Eskumuturraren ondoan dugun seigarren hatzaren laguntzarekin ]