Belarriak borobilak ditut, isatsa marraduna, eta maskara daramadala dirudi. Txintxo aurpegia dudala irudituko zaizu, baina basatia naiz, eta ni harrapatu nahian hasten bazara, argi ibili!
Nor naiz ni?
Mapatxea naiz. Gauean, gordelekutik atera eta janari bila abiatzen gara. Maite ditugu frutak, intsektuak eta igelak. Batzuetan etxe barruetan sartu eta janaria osten dugu. Hain gara trebeak, marmelada potoak irekitzeko gai ere bagara!
Badakizu zer egiten diegun igelei?
[ Jan baino lehen, garbitu eta azaleko pozoia kentzen diegu ]