Skip to main content

Lau lagunak Eusk - J. eta W. Grimm / Gabriel Pacheco

Page 1

Bazen behin gizon bat, asto bat zeukana. Urte askoan zehar, aberea errotarako zamari lana egina zen, baina orain, zahartuta eta nekatuta, jada ez zuen lan hartarako indarrik. Hortaz gizonak, diru pixka bat aurreztearren, jaten emateari utzi zion. Astoak, etorkizun beltza zuela ikusirik, Bremenera alde egitea erabaki zuen, han kale-musikari ibiltzeko.


Bidean, ehiza-txakur batekin topo egin zuen. –Zer gertatzen zaizu, lagun? –galdetu zion astoak. –Ai! –esan zuen txakurrak–, zaharra izan eta jada ehizarako balio ez dudanez, nagusiak jipoitu eta ia hil ninduen, eta ihes egitea erabaki dut. Orain, ordea, ez dakit nola atera bizibidea. –Begira –esan zion astoak–, ni Bremenera noa musikari aritzeko. Zergatik ez zatoz nirekin? Nik mandolina joko dut eta zuk danborra. Txakur zaharrari gustatu egin zitzaion ideia, eta bideari elkarrekin ekitea erabaki zuten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Lau lagunak Eusk - J. eta W. Grimm / Gabriel Pacheco by kalandraka.com - Issuu