Hau Jirafa da. Oso altua da.
Eta hau Krokodilo da. Krokodilo oso txikia da.
Bien artean bi metro eta berrogeita hiru zentimetroko aldea dago.
Hala ere, bikote bat osatzen dute. Benetako bikote maitemindu bat.
Nola ezagutu dute elkar? Hori beste istorio bat da, beste liburu batean kontatzen dena. Kontua da elkar ezagutu dutela, eta oso zoriontsu direla.
AS ANÇ MUD Noski, benetako bikote maitemindu batek etxe bat ere nahi izaten du bertan elkarrekin bizitzeko. Beraz, aldirietara joan ziren biak, Krokodilok bertan zuen etxetxora.
Baina han ez ziren batere ondo moldatzen. Jirafak bazter guztiak jotzen zituen buruarekin.