–Aita, han zaude? –Bai. Hemen nago, zure ondoan. –Eta zergatik ez zaitut ia ikusten? –Argia itzali dudalako. –Eta zergatik itzali duzu argia? –Gaua da, eta lo egin behar dugu.
–Aita, han zaude? –Bai. Hemen nago, zure ondoan. –Ez dut logalerik. –Bai, bistan da. –Kontatuko didazu ipuin bat? –Ipuin bat? –Bai. Joan den eguneko ipuina bezalakoa!