Skip to main content

Itsasoaren inbentarioa irudiduna Eusk - Virginie Aladjidi / Emmanuelle Tchoukriel

Page 1

Narbala Monodon monoceros Klasea: UGAZTUNA Ugaztun haragijale bizkor eta zalu hauek letagin luze eta bihurritua dute. Inork ez daki egiazki zein den haren funtzioa, baina uste da zentzumen-organo bat izan daitekeela. Narbalak ez du bizkar-hegatsik, eta horri esker Ozeano Artikoko izotzen azpitik igeri egin dezake, Ipar polotik hurbil. Bost metro luze izatera irits daiteke, letagina kontuan hartu gabe.

– 1. irudi-orria –


Mortsa Odobenus rosmarus Klasea: UGAZTUNA Karniboro bibotedun hau eskualde artikoetako izotz-bankuetan bizi da, mila indibiduo arteko koloniatan. Lehorrean dagoenean, atzeko gorputz-adarrak noranzko batean orientatzen ditu, eta igerian denean, berriz, kontrako noranzkoan. Letaginak arma gisa baliatzen ditu, bai eta izotza hausteko ere.

– 2. irudi-orria –


– 3. irudi-orria –


Balea urdina edo zere urdina

Balaenoptera musculus Klasea: UGAZTUNA Balea bizardunetan handiena den honek 33 metroko luzera ere izan dezake. Erraz ezagutuko dugu bere eztarri ildaskatuari esker, zeinak toles ugari izaten baititu, 50 eta 90 artean, hain zuzen. Ur sakonetan zehar mugitu ohi da, espirakulua –sudur-zuloa– itxita duela, eta gainazalera igotzen da arnasa hartzeko, ugaztun guztiak bezala. Horrelakoetan, 6-9 metro garai den ur-zurrusta kanporatzen du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Itsasoaren inbentarioa irudiduna Eusk - Virginie Aladjidi / Emmanuelle Tchoukriel by kalandraka.com - Issuu