Igeritz Leo Lionni
Itsasoko zoko galdu batean arrain sarda handia bizi zen zoriontsu. Denak gorriak ziren. Baina bazen bat beltza, muskuilu oskola bezain beltza. Senideek baino hobeto egiten zuen igeri gainera. Igeritz esaten zioten.
Zorigaiztoko egun batez, uhin artean arin, hegalabur haserre eta gosetu bat azaldu zen. Ahoa zabaldu eta arraintxo gorri guztiak irentsi zituen. Igeritzek bakarrik egin ahal izan zuen ihes.