Igeritz Leo Lionni
Alfredo Segre adiskidearentzat, Igeritz izena jarri ziolako.
Bilduma
Jatorrizko izenburua: Swimmy © jatorrizko argitalpenarena: Random House Children´s Books © testuarena eta irudiena: Leo Lionni, 1963 © euskarazko testuarena: Koldo Izagirre, 2007 © argitalpen honena: Kalandraka Editora, 2007 Italia, 37 - 36162 Pontevedra Telf.: 986 860 276 editora@kalandraka.com www.kalandraka.com
C/A Gráfica-n inprimatua Legen argitalpena: aprilia, 2007 ISBN: 978-84-8464-630-3 L.G.: PO-168-07 Atxikiak ditu eskubideak oro
Igeritz Leo Lionni
Itsasoko zoko galdu batean arrain sarda handia bizi zen zoriontsu. Denak gorriak ziren. Baina bazen bat beltza, muskuilu oskola bezain beltza. Senideek baino hobeto egiten zuen igeri gainera. Igeritz esaten zioten.
Zorigaiztoko egun batez, uhin artean arin, hegalabur haserre eta gosetu bat azaldu zen. Ahoa zabaldu eta arraintxo gorri guztiak irentsi zituen. Igeritzek bakarrik egin ahal izan zuen ihes.