Skip to main content

Hartz aita etxera dator Eusk / Else Holmelund Minarik - Maurice Sendak

Page 1

HARTZ TIKI ETA HONTZA

–Hartz Txiki –esan zuen Hartz Amak–, egingo zenuke arrantzale-lana? –Bai, noski –esan zuen Hartz Txikik. 9


–Primeran –esan zuen Hartz Amak–. Ibaira joango zara? Arrain bat harrapatuko duzu guretzat? –Bai, noski –esan zuen Hartz Txikik. Orduan Hartz Txiki ibaira joan zen. Eta Hontza ikusi zuen han. Hontza enbor baten gainean zegoen. –Kaixo, Hartz Txiki –esan zuen Hontzak. –Kaixo, Hontza –erantzun zuen Hartz Txikik–. Hartz Aita ez dago etxean. Itsasoan dabil arrantzan. 10


Baina Hartz Amak arrain bat nahi du, eta arrantzara bidali nau. –Primeran –esan zuen Hontzak–. Arrantzatu arrain bat, orduan. Hartz Txikik amua bota zuen. –Batek heldu dio –esan zuen–. Txikiegia iruditzen zaizu? –Niri tamainakoa iruditzen zait –esan zuen Hontzak. 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Hartz aita etxera dator Eusk / Else Holmelund Minarik - Maurice Sendak by kalandraka.com - Issuu