Igande arratsaldero joan ohi zen Tommy familia osoarekin haien etxera bisitan. Amona behean egoten zen beti sukalde beltz handiaren ondoan lanean.
Birramona, berriz, goian egoten zen ohean, ez bait zituen alferrik laurogeita hamalau urte. Horregatik, Tommyk beheko amona eta goiko amona deitzen zien.
Igandero gauza bera egin ohi zuen. Etxean sartzean aitona Tom eta beheko amona agurtu ondoren, atzeko eskailera hartu eta zuzenean goiko amonarengana igotzen zen.
«Hartu goxoki batzuk» esaten zion goiko amonak. Eta Tommyk komoda gaineko kutxatxoa irekitzen zuen. Goxokiz betea egoten zen.