Zaldiaren gainean zihoan Gerlari Handia, trosta azkarrean, eta bat-batean elurra hasi zen, eta jantzi zuri eta lodi batez estali zuen dena.
Urrutiko leku bakarti hartan, baina, Haitzulo Iluna beste aterperik ez zegoen. Hala, bada, Gerlari Handia zalditik jaitsi, animalia lotuta utzi, eta Haitzulo Ilunean barneratu zen, denborarik galdu gabe.