Skip to main content

Fruitu eta barazkien inbentarioa irudidurna Eusk - Virginie Aladjidi | Emmanuelle Tchoukriel

Page 1

Meloia Izen bereko landarearen fruitua

Cucumis melo

Erlea

Landare hau kukurbitazeoen familiakoa da, kuiak edo luzokerra bezalaxe. Bere zurtoinak lurrazalean zabaltzen dira arrastaka, edo euskailu batean gora igotzen dira bere kiribilen bitartez. Fruitua gozoa eta zapore handikoa da, eta barrenean pipita asko ditu.

– 1. irudi-orria–


Untxia

Azenarioa Izen bereko landarearen sustraia

Daucus carota Landare honek oso fin eta xehe zatitutako hostoak ditu. Azenario ezagunenak luzangak eta kolore laranjakoak dira, baina badira formaz biribilak direnak eta kolorez gorriak, zuriak edo horiak direnak ere bai. Barazki gisa jaten dugu, kozinatuta edo gordinik, baina baita marmeladan edo pasteletan ere.

– 2. irudi-orria–


Abrikota edo albertxikoa ABRIKOTONDOaren edo ALBERTXIKONDOaren fruitua

Prunus armeniaca Abrikotak azala belusatua du, eta bere baitan zurezko hezur bat gordetzen du; eta hezur horren barrenean, hazia dago, «arbendola» deitzen zaiona. Egosten ari den kilo bat abrikoti arbendol bat gehituz gero, oso zapore ona erantsiko diogu aterako den konfiturari.

– 3. irudi-orria–


Tipula Izen bereko landare belarkararen erraboila

Allium cepa Tipularen erraboila lurraren barrenean hazten da, eta hainbat geruza mamitsuz osatuta dago; geruza horiek landarearen hostoen oinarri gizenak dira, eta bata bestearen gainean estu-estu elkartuta daude. Horietako bat mozten dugunean, askatu egiten dira negar eragiten duten molekula batzuk.

– 4. irudi-orria–


1. irud.

Kuia erraldoia Cucurbita pepo

– 5. irudi-orria–


2. irud.

Kuia turbanteduna Cucurbita maxima

3. irud.

Potimarron kuia Cucurbita maxima

4. irud.

Kuia Cucurbita maxima

Kuiak Izen bereko landareen fruituak

Kukurbitazeoen familiako zenbait espezie Fruitu hauek zurtoin herrestarietatik sortzen dira, eta gustu gozokoak izan ohi dira. Sukaldaritzan gauza asko egiteko erabiltzen dira: zopak, tartak, marmeladak, olioa (pipitekin)‌ Kuia espezie berberak forma desberdineko fruituak eman ditzake.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Fruitu eta barazkien inbentarioa irudidurna Eusk - Virginie Aladjidi | Emmanuelle Tchoukriel by kalandraka.com - Issuu