Katagorri txikia triste zegoen. Ama hil berria zuen, eta pena handia zeukan. Ez zuen uste berriz zorionekoa izango zenik inoiz.
Aitak maitekiro xukatu zizkion malkoak, kontsolatu nahian. –Ama beti egongo da gure artean… –Eta bularrean jo zuen eskuarekin–: Hemen!
Katagorri txikiak ez zuen ulertu. Ama falta zuela besterik ez zuen ikusten.