Skip to main content

Ernesto eta Zelestina Eguberriak etxean Eusk - Gabrielle Vincent

Page 1

–Ernesto, noiz dira Eguberriak? –Sei egun barru… –Baina… zuk hitza eman zenidan festa handi bat egingo genuela nire lagun guztiekin!


–Ez dugu sosik… Zatoz! Zatoz! –Baina, Ernesto, ez da dirurik behar festa bat egiteko! –Eta opariak, arbola, pastizak, diskoak, kandelak eta gauza guztiak zer, e?


–Ernesto, hara, ene ustez ez dugu dirurik behar gure festarako! –Hotz handiegia dago festa bat antolatzeko, Zelestina!


…Enbor lodi baten bila joango ginateke, eta pinu baten bila ere bai!

Oparietarako, marrazkiak, collageak, ebakinak egingo ditugu…

Zuk biolina joko zenuke, eta dantzan eta kantuan egingo genuke… Bazkaltzeko?

…kapelak, izarrak…

…Egingo zenituzke: pastizak, opilak, laranja zukuak, txokolatea, eta horra!…

…zurekin margotuko nituzke girlandak, serpentinak…


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ernesto eta Zelestina Eguberriak etxean Eusk - Gabrielle Vincent by kalandraka.com - Issuu