Eskolara bidean, aitak eta biok argi-itzalen –eta soinuen– oihan batean barrena egiten dugu aurrera.
Piztia-autoak asmatzera jolasten gara: –Hori Panda bat da. –Entzun! Kakalardo bat! –Jaguar bat! Jaguar bat! –Peugeoten lehoia entzun dudala uste dut.