Issuu on Google+

Zortzigarren Lurraldea... geurea da! Josi Sierra Orrantia Irakasle eta komunikatzaile. Zortzigarren Lurraldearen eraikitzaile bat josieror@gmail.com, zortzigarrenlurraldea@gmail.com / www.zortzigarrenlurraldea.eu

ZER DA 8gn LURRALDEA? Bideo SERIE baten proposamena da: Conocityren estiloko 7 bideo aberastuak egiteko ideia, jakintza gehigarriarekin aberastutako bidoeak, Conocity.eu blogean ikusi daitezkeen modukoak. Pertsona aditu batekin elkarrizketa egin eta bere ideiekin sortutako kontzeptu mapekin aberasten da bideomuntaia. Jakintsu batek esaten dituen ideaik lotura berezia dute bere buruan: kontzeptu mapak hori grafikoki adierazten saiatzen da, pertsonaren burmuninean zeintzuk lotura dauden eta nola ierarkizatzen diren kontzeptuok. Adibidez, Errealitate Areagotua azaltzeko oinarri bezala Jon Gomez Garairekin egindako elkarrizketa bat hartuko dugu. Bere adierazpenetan oinarrituta kontzeptu mapa (km) bat egiten dugu. Bideoaren edizioan, bere kontakizuna aberasten dugu, beste errekurtso bisual batzuen artean, km-arekin. Ikus dezagun prozesu honen adibidea: Jon Gomez elkarrizketatzen dugu toki erreal batean Bere azalpenekin mapa hau sortzen dugu eta

Bideoaren edizioan txertatzen dugu bere kontakizuna aberasteko eta azalpenak argiagoak egiteko asmoz. Kasu honetan mapan txertatu dugu: • zer behar den Errealitatea Areagotua ikusteko • zer gaineratzen duen Eak • nola lortu informazio gehigarria Interneteko koneksioari esker


ZERTARAKO 7 BIDEOAK? Bideo-serie honen helburua euskarari interneten zor zaion lekua eta ikusgarritasuna ematen laguntzeko jaio da. Zazpi gai garrantzitsu jorratuko ditu: 1. Komunikazio modu berria testuinguru teknologiko batean 2. Linux eta SL Software Librea eta pertsonen neurrira egindako sistema eragileak 3. Blogak eta blogosfera, 4. Web 2.0 eta euskara 5. Wikiak: arin eta errez kolaboratzea: wikipedia, eta elkarlanean ikas/irakasteko moduak 6. Kultura Berria eraikitzeko moduak, testuinguru berrian, hau da gizarte sareen momentuan 7. Komunikabideak gaur egun: nola informatu, argitaratu konpartitu, komunikatu sarean. Bideo serieak 7 aditu/aritu ezagunekin (euskararen lurraldean bederen) elkarrizketa bana grabatuko du, euskaraz eta euskararen inguruan. Software librea, open source, open mind, open... jarrera ezagutzeko, sakontzeko eta zabaltzeko.

1.- ZER DA KOMUNIKAZIOA? Gorka Juliori gai hau planteatuko diogu. Elkarrizketa luze eta zabal izango dugu bere ideiak azaltzeko. Jarraian km batean islatzen saiatuko gara, bideoa aberastu ahal izateko. Hitz polisemiko hau definitzen laguntzeko Wikipediara jotzen dugu, Josi Basterretxearen liburu batetik ateratako definizioa aurkitzeko: "Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko." Hona hemen kontzeptua ulertzen laguntzeko mapa:

Wikipediaren definizioarekin sortutako mapa kontzeptuala J.I. Basterretxea EHUko irakasleak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002): Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da • •

Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako


2.- LINUX & SOFT LIBREA LUISTXO FERNANDEZEKIN Luistxo Fernandezekin Linux zer den eta software librearen ideia eta errealitatea aztertuko dugu.

Luistxo Fernandez Project manager at CodeSyntax and Owner, CodeSyntax www.codesyntax.com / http://es.linkedin.com/pub/luistxo-fernandez/1/692/708 Oinarri bezala wikipediako definizioa hartuko dugu, haratago joateko, eta aberasteko asmoz: Ondoren kontzeptu mapa hau moldatuko dugu Luistxoren esandakoekin:

Linuxen azalpenak emateko orduan, bideoan, ideien adierazpen grafikoa egingo dugu, ikus/entzuten duenak argiago eta batez ere erlazionatuago uler ditzan ideiok.

3- BLOGA & BLOGOSFERA JOXE ARANZABALEKIN Joxe Aranzabalekin, Zortzigarren Probintziako aitzindariarekin, blogosferari buruz hitz egingo dugu.

Joxe Aranzabal Professor at Mondragon University Bilbao Area, Spain Higher Education Actual Kolaboratzailea en Jakin aldizkaria Kolaboratzailea en Euskadi Irratia Irakaslea en Mondragon University Professor en Mondragon Unibertsitatea Irakaslea en Mondragon Unibertsitatea

Anterior Argitaratzailea en Euskoletter (Autónomo) Zuzendaria en Arrasate Telebista Zuzendaria en Arrasate Press Irakaslea en Bergarako Udal Euskaltegia Irakaslea en Goi Eskola Politeknikoa Kazetaria en Garaia aldizkaria

• Blog: Faroa : goiena.net/blogak/faroa • Sitio web de la empresa: www.mondragon.edu/eu/huhezi • My del.icio.us Perfil público http://es.linkedin.com/in/joxearanzabal ZER DA BLOGA? Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen


dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. "Weblog" izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko abenduan. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- gizarte-sareak egituratzen dituzte. Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak). Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.

4.- WEB 2.0 & EUSKARA IRATXE ESNAOLAREKIN Web 2.0ren aldaketak zer suposatu duen galdetuko diogu Iratxe Esnaolari. Informatikari aritu eta aditu bezala ondotxo daki Iratxek zer suposatzen duen bertsio batetik bestera pasatzea. eta saltu hori emateko zenbat lan egin behar den. Euskarare3n domeinu berriaren bultzatzaileak ondotxo daki Zortzigarren Lurraldea eraikitzeak zer suposatuko duen.. ZER DA WEB 2.0 DITXOSOZKO HORI? Askotan entzun dugu esaten baina… zer da Web 2.0 ospetsu hori? Wikipediara jo dugu hauxe aurkitzeko: ” Tim O’Reillyk2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.”


Azalpen hauetan oinarrituta kontzeptu mapa hau sortu dugu.

5.- WIKIAK & ELKARLANA MAITE GOÑIREKIN Maite Goñirekin wikiak zer diren eta elkarlanean aritzeaz suposatzen duenari buruz solastuko gara.

Maite Goñi at Mondragon Unibertsitatea (alias euskaljakintza ) Vitoria-Gasteiz Area, Spain Education Management • Lecturer and ICT pedagogical adviser en Mondragon Unibertsitatea • Irakasle en Jakintza Ikastola Educación Universidad de Deusto • Sitio web personal: http://flavors.me/mgoni#_ • Blog: http://www.maitego.com/ Twitter http://twitter.com/#!/euskaljakintza Perfil público http://es.linkedin.com/in/maitegoni ZER DA WIKI BAT? Wikipedian begiratu dugu WIKI-aren definizioa: “Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar“; egia izan edo ez, oinarri bezala gehiago aipatzen da ingelerazko akronimo bat, WIKI (What I Know Is, edo “dena dakidana da“) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzailebaten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete: • • • • •

gai bat erraz garatu, garapen horren ibilbidea gorde, eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli, gaien arteko lotura erraztu, ia aldi berean argitaratu.”


Emandako azalpenekin KM hau sortu dugu

6.- KULTURA BERRIA & SORTZEKO MODU BERRIAK ALAIA MARTINEKIN Alaia Martin bertsolaria eta Ikusentzunezko komunikatzaile gaztea da. Berarekin kulturaz eta sortzeko modu berrietaz hitzegingo: ze bide eta ze gai ditugun gaur egun, sare sozialak hedatuta dauden momentuan eta hizkuntza multimediarekin aberastu den momentuan?.Idatzi, argitaratu, abestu, bertsotan egin, kultura & elkarlana sarean. Gainera Wikipedian definizio labur hau baino ez dugu aurkitzen: “Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak. Horrela, kulturak hiru atal nagusi ditu: artea, hizkuntza eta teknika.” Izen-abizenak: Martin Etxebeste, Alaia Jaiotze data eta lekua: 1987-12-28, Oiartzun, Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria, Eragilea BIOGRAFIA

Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan 16 urtera arte ikasi ostean, batxilergo humanistikoa egin zuen Orereta-Errenteriako Oiartzo-n. Hori bukatuta, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten hasi zen. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta eskolartekoetan parte hartu zuen, bat-batean zein idatzietan. Hainbat gazte sariketatan ere hartu du parte (Osinalden, Erniarraitzen, Kataxulon, Plazatik Gaztetxeran...) eta Oiartzungo Bertso Eskolako antolakuntza taldeko kidea da. Hamaika Bertute ekimenean dabil.

7.- KOMUNIKABIDE BERRIAK & SARE SOZIALAK LONTZO SAINZEKIN Lontzorekin komunikabideetan egon diren aldaketetaz hitz egingo dugu, berak kazetaritza bukatu duenetik gaur arte ikusi dituen aldaketak denbora lerro batean jartzeko. Azken finean Leioan ikasi zuenetik gaur gertatu eta aurreratu diren gauzak ezagutu nahi ditugu eta km batean jarri.

Lontzo Sainz Networking eitb.com at EITB Bilbao Area, Spain Broadcast Media Actual Networking eitb.com en EITB Sitios web • Basque Country: http://www.eitb.com/en/basque-country/ • Promocionar blog: http://www.aupatu.com/ • Expresar sentimientos : http://www.kemotions.com/ Twitter lontzo Perfil público http://es.linkedin.com/pub/lontzo-sainz/17/150/416


BAINA... NON DAGO ZORTZIGARRENA? Zazpi aditu hauekin aritu ondoren... non dago zortzigarren ospetsu hori? Zortzigarrena egiteke dago; edo egiten dihardugu oraintxe bertan! Ideia nagusia hauxe da: zazpi hauen ideiak eta proposamenak entzunda gero... 8gn lurraldea, hau da euskararen erabilpena eta etorkizuna sarean... ZEURE ESKUETAN (ere), geure eskuetan, denon eskuetan dago! Erabil ezazu euskara eta tresna libreak, euskara zabaltzeko Gure gonbitea hauxe da: • dakizuna adierazi eskura daukazun modu batean (zeure blogean adibidez) edo • wiki-toki bat erabili lagunekin interesatzen zaizkizun gaiak lantzeko edo • konpartitu bideo bat (Youtuben adibidez), zeure adierazpenekin edo norbaiti egindako elkarrizketarekin edo • kontzeptu mapa bat egin interesatzen zaizun gai bati buruz edo • definitu kontzeptu bat konpartitu nahi duzuna edo • aurkezpen bat egin eta elkarbanatu komunitatearekin Hori egin ondore, etiketatu 8gnlurld tagarekin eta aurkituko dugu; edo email batez jakinarazi eiguzu zortzigarrenlurraldea@gmail.com helbidean. Zure zai egongo gara, denon artean euskararen lurralde librea gero eta zabalagoa egiteko. Anjel Lertxundik Bilboko Euskalduna Jauregian, Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean 2005eko Azaroaren 15ean emandako hitzaldian esaten zuen bezala: “Orain gutxi argazki polit bat ikusi nuen Berria egunkarian. 1920 urtearen ingurukoa zen eta bertan hiru artista euskaldun ageri ziren: erdian, idazle bat, Ebaristo Buztintza Kirikiño; haren ezkerrean, Indalezio Ojanguren argazkilaria; eskuinean, berriz, Karlos Elgezu eskultorea. Hiru diziplinetan maila ona erakutsi zuten eta euskararekin konprometiturik zeuden hiru euskal artista. Diziplinen arteko joan-etorria gaur baino askoz ere normalagoa zen garaietako argazkia da. Agian nostalgikoegia naiz eta pozik ikusiko nuke gaur antzeko argazki bat: bertan jasota Euskal Herriko diziplina artistikoen eta artisten inplikazio argiagoa euskal kulturarekin. Beren izaera autonomoa izan arren, arteak ez dira konpartimendu estankoak. Eta diziplina desberdinen konpromisoak, arteak pribilejiozko izaera baitu, balio erantsi garrantzitsua ekarriko lioke euskarari, eta diskurtso estetikoa ere ekarriko lioke, eta ekarriko lioke munduan egoteko modu jantziago bat ere. Euskararen bidez jaso nahi dugun / jasotzen ari garen etxeak zabala behar du izan euskaldun guztiak bertan goxo sentitzeraino; erosoa eta erakargarria behar du izan, auzoen arreta eta jakin-mina sortu eta irabazteko; eta aberatsa behar du izan: etxekoei eta auzoei Arestiren begietako mundu hura erakutsiko diena: "Nire munduaz mintzatzen naiz, naizelako munduaren neurria". Gu guztiok, bakoitza bere alorrean, egiten ari garen lana izan bedi elkarrekin askatasunaren lurralde bat eraikitzen segitzeko ahalegina. Horren esperantzarekin, mila esker.”

Ebaristo Buztintza, Indalezio Ojanguren eta Karlos Elgezu.Euskonewsen argitalpenetik aterata


8gn Lurld