1 minute read

DENA EMATEKO PREST!

Next Article
¡A DARLO TODO!

¡A DARLO TODO!

Berriz ere gurean ditugu San Prudentzio jaiak. Esku artean duzue Udalak eta herri eragileek elkarlanean antolatu dugun egitaraua. Mimo handiz eta ilusioz bete osatu dugu ekintza bakoitza, berriz ere, urteroko eran, lazkaotar zein bisitari guztiok batu gaitezen eta elkarrekin disfrutatu dezagun.

Aurtengoan, hasiera, Antzar Korrikalariak taldeak emango dio apirilaren 21ean suziria jaurtiz. Urteotan egindako ibilbideari, zein herriari egindako ekarpenari, esker ona emanaz.

Advertisement

Orduan hasiko dira San Prudentzioak eta txaranga doinuak, kontzertu deigarriak, txoko ezberdinetatik etorritako erraldoi eta buruhandiak, herri-kirolak, pilota soinuak, algara eta irribarreak, mozorro dotoreak… izango dira Lazkaon, zein Lazkaomendin. Adin eta gustu guztietarako ekitaldiaz gozatzeko aukerarik ez da faltako.

This article is from: