Issuu on Google+

Uxue Barkos


“Gure munduan, zorionez, ez dugu heriotza begiratzeko momentu asko”

Sufrimendu eta negar malko sakonez betetako etapa baten ondoren, berriro ere eszenatoki politikora itzuli da Nafarroako eskuinaren alternatiba miretsia. Urrunean jada ezagutu dut. Zapirik gabe dator, baina oso pauso tinkoekin, eta dirdira berezi batekin. Igaro da, pasa da, pasatzen ari da diotsu bere irudiak, jasandako gaixotasun latzari erreparatuz noski. Iritsi da unea. Jon Mutuberria Alkorta

Goizeko zortziak dira. Azaroak 9 da, eta nahiz eta ni istorio honetako partaide naizen, protagonista nagusia emakume bat da. Esan bezala, goizeko zortziak dira, eta iratzargailuak lehen txirriña jo du jada. –Hori pereza!- eta bost minutu luzatu dut. Horrela hiru aldiz, azkenean denbora gabe geratuko nintzela pentsatu dudan arte. Esnatzea kosta zaidan arren eguna indartsu hasi dut, eta amari pare bat muxu eman eta bere animoak jaso ondoren, etxetik irten, autoan sartu eta bidelagun izango dudan lagunaren bila joan naiz. Bera ere emakumea da, gaztea, ederra eta laguna dut. Hala nahi izan du bizitzak eta zer egingo diogu ba! 9etan bere bila pasako nintzela aipatu nion, eta 9:00-ak puntuan dira, Euskadi Gazteak jo du 9etako pi pi pi-a eta jada bere etxe azpian naiz. Ez da arrunta hori niregan, normalean ni izaten bainaiz azkenetakoa iristen, baina gaurkoan ezberdina da.

Egin izan ditut elkarrizketa ugari, bai ezagunak ditudanei, baina baita ezezagunak ditudanei ere, eta gaurkoa azken multzoan sartu beharrean naiz, pertsonalki ez baitut ezagutzen. Horrek urduritasuna areagotzen du, ez dut zalantzarik, baina lan on bat egiteko gogoa eta pertsona horri bere ingurua landu duzula helarazteko grina ere areagotzen du. Elkarrizketa hau ez da bi eguneko kontua izan, galdera egokien bila ibili bainaiz egunak joan eta egunak etorri.

Olatzen etxe azpian naiz eta berehala jaitsi da. Lehenago ordea bere anaia jaitsi da, zapela buruan babarrunak biltzeko ideiarekin. Hotz egi-

ten du, baina ez aurreko egunetan izan dugun hotz hori, gaurkoan epelagoa da eta ziur naiz Iruñera joan ahala epeltzen joango dela. Baina Olatzek hala ere neguko berokia darama. Kotxean sartu, eta Leitzan atzean utziz Iruñearantz abiatu gara.

Udazkena da, eta nabari da. Paisaiak bere koloreak aldatzen ditu: oraingoan okrez, gorrixkaz, urrezkoz, laranjaz… jantzi dira basoak. Eta gure ingurunean benetan nabaria da. Txunditurik geratu gara paisaiaz, aspaldian ez baitugu Iruñeara jo. Guk astero burutzen dugu Bilborantzko bidaia, baina hura ezin da honekin alderatu. Hau beste gauza bat da. Honek duen xarma ez du hark. Natura bere hitzik gorenean duzue hau.

Aurrera goazen heinean, urduritasuna gugan gailentzen doa, ez baikaude oso ziur Iruñako Gaztelu plazara iristeko zein irteera hartu behar dugun. Iruñara joateko sarbidean sartu, eta bigarren aukeraketa bat egin beharrean gara. Tentsio une txiki baten ostean, aukeraketa txarra egin dugu, eta ospitaletan azaldu gara. Ez dakit nola, baina lortu dugu gaztelu plazako parkingeko sarrerara heltzea. 9:45 dira eta Iruñera heldu gara. Iruñeko kaleetan zertxobait galdu ondoren iritsi gara aparkalekura. Nire kotxe beltza 505 zenbakidun aparkalekuan utzi, ondo memorizatu zenbakia badaezpada (egun batean ibili bainitzen ordu erdi bueltaka nire autoaren bila), eta Gaztelu Plazara iristeko jarraitu beharreko bideari ekin


diogu.

Bagoaz aurrera, baina denbora dugu, 10terdietan geratu baikara Uxuerekin. Café Iruñan da hitzordua. 10:10 dira eta jada eseri gara libre zegoen mahietako batean. Kafe bat eta ur botila bat eskatu ditut, bat niretzat eta bestea Olatzentzat. Ur botila kopa batez lagundurik luzatu digu zerbitzariak, baina Olatzek aukera baztertu eta botila soilik hartu du. Kamera toki egokian kokatu, guztia ederki ateratzeko premisarekin, eta gaderak egiteko modu egokia pentsatzeari ekin diot. Azken uneko aldaketa batzuk egin eta unea helduko zain egon gara. Oraindik ez dizuet aipatu nor den elkarrizketatuko dudan emakumea. Bera Nafarra da, Iruñeakoa, eta kazetaria, nahiz eta gaur egun politikan murgildurik dagoen. Geroa Baiko bozeramailea da Madrileko diputatuen kongresuan eta atzo argitaratu zenaren arabera, Espainiako politikaririk baloratuena. Nahiko pista baduzue jada, baina bonbilla oraindik piztu ez zaionari, argitu egingo diot sortu nahi izan dudan misterio txiki hau: Uxue Barkos dut gaur elkarrizketagai. Ez dut ukatuko, urduri nago. 10:30 puntu puntuan dira. Badator.

“Lehentasunak aldatzen ikasten duzu eta lehentasunei denbora ematen” Uxue Barkos Jasandako gaixotasunaren ondorioak nabariak dira, baina pauso tinkoa dakarki. Irrifar ederra luzatu dit. Iritsi da Nafarroako eskuinaren alternatiba miretsia.

Askotan, gaixotasun zitalez, edo hilkortasun tasa handia duten gaixotasunen inguruan pentsatzen hasi eta guztioi hurrengo hauxe datorkigu burura: minbizia. Uxue Barkos, gaixotasuna pasa duen emakumea da. “Ulertzen dut minbizi bat jasan duten pertsona guztien antzera eraman dudala” esan du irribarrez, ez uste, baina agerikoa da sufrimendua eragin diola. Tratamendu gogorra, momentu zailak,

Publico.es-etik hartutako argazkia

baina laguntza asko jaso du bai familia eta bai lagunen eskutik eta “gainera notiziarik txarrena albisterik onenarekin batera eman zidaten, hau da, minbizia neukala, baina hura gainditzeko aukera handiak nituela”. Nahiz eta abisatu zioten tratamendua gogorra zela, aurrera egiteko aukera itzelak zituela ere aipatu zioten, eta horri eutsi omen dio denbora guzti honetan. -Gaur egun osaturik ikusten zaitut. -Bai, hala da bai- esan du irrifar zabal baten artean.

Pentsatzen jarri naiz zer nolakoa izan behar duen honelako gaixotasun batetik irtetea. Sufrimendu ikaragarria eragin dizun tratamendu bati aurre egitea. “Bai. Lehentasunak aldatzen ikasten duzu” aipatu du Uxuek “eta lehentasunei denbora ematen. Lehentasunak jakin badakigu zeintzuk diren, baino askotan lanari preferentzia ematen diogu, eta askotan gaizki jokatuz, baina hala gertatzen da” harro harro eta bere altxorrik kuttunenari erreferentzi eginez, “lehenengo gauza, lehenengo gauza” dela gaineratu du.

“Argi eta garbi bi aukera nituen: publiko egin, peluka batekin edo zapiarekin normaltasun osoz agertu, edo urtebete nire etxera joan” dio Uxuek. “Zure lana publikoa ez denean, hor aukerak daude gauzak zure inguruarekin besterik ez konpartitzeko. Baina lana publikoa denean, eta gainera minbizia diagnostikatu baino lehen hauteskunde foral eta orokorretara aurkeztuko nintzela publikatu ostean, publiko egitea erabaki nuen. Baina bai familian eta bai lantaldean sakon aztertu genuen, gerora nik hartu banuen ere era-


bakia”. Gaixotasuna gauza normaltasunez hartzea erabaki zuen emakume honek eta “oso harro” dago hartutako erabakiaz. Nik duela urte batzuk ezagutu nuen minbizia jasan zuen pertsona bat. Oso gaztea zen, oso.

Baina bueltak eman ostean, mundu hau utzi behar izan zuen. Istorio tristeak dira hauek, gaixotasunaren alderdirik ilunenak, baina alde onik ere badu honek, Uxuek hala dio behintzat: “Txarrak baina gutxiago. Gauza asko erakutsi dizkit. Gure munduan, nahiz eta krisialdiak hainbat arazo ekarri dizkigun. Gure mundua oso aberatsa da, ez daukagu zorionez heriotza begiratzeko momentu asko. Nik beti gogoratzen dut: hemen minbizia da, Afrikan gripea. Horrek gauza asko erakusten du. Erreflexionatzeko eta hausnarketa egiteko momentu asko eta ederrak izan ditut. Nahiz eta ez dudan halako momentuak bizitzeko desiorik inorentzat”.

Hedabide askok jarri dute azken hilabeteotan orratza minbizian. Guztia negozio balitz? Nik askotan pentsatu izan dut, eta azken egunotan gehiago, inguruko batek aipatu baitzidan alternatibarik bazela. Hau pentsatzen nuelarik, gogora etorri zait Uxue kazetaria dela. Ni ere kazetari izateko, edo kazetari gisa formatzeko prozesu horretan murgildurik nago, nahiz eta

askotan galdetzen diodan neure buruari ea merezi ote duen. Uxuek Eitbn eman zituen kazetaritza munduan pausorik gorenak, “oso momentu bereziak izan ziren Eitbn eman nituen lehen urteak, bai profesionalki eta baita pertsonalki ere. Eitbren inguruan gogoratu ur-

Noticias de Navarra-tik hartutako argazkia

teak eman nituela Iurretako gunean, bai albistegiak egiten, bai zuzentzen, eta gero baita ere Madrilen korrespontsal gisara”. Guztiok oroitzen dugu Uxue Madrildik. Uxue, gaur egun politikan miretsia den Uxuek, kazetaritzan ere benetan miretsia izatea lortu zuen bere ahots leun, baina seguru eta indartsuarekin. Guztiok sinesten genion esaten zuen oro. Eitbk ordea lagun asko ere eman dizkio eta hori du garai hartako nostalgia gune, “agian Eitbk eman didan gauzarik ederrena lagunak dira, eta gero azkenean nire lanbidea da, nire profesioa da, eta beti izango naiz kazetari. Eitb nire etxea da. Nahiz eta gaur egun politikan murgildurik egon, kazetaritzat dut neure burua”. Arro dago kazetari izateaz. Gaur egun lanbiderik zailenetakoa izan arren, kazetari da. Kazetaritzak historiako momenturik ilunenak ditu bere gain. “Gaizki. Oso gaizki” aipatzen du kezka nabariarekin kazetaritzaren egoerari erreferentzia eginez. Halako krisi batek beti ematen omen du ikuspegi merkantilista bat, “besterik


ez” diotsu Uxuek. “ Jendea zenbakiak egitera, eta jendea enpresa hau defizitarioa da hala ez da defizitarioa esatera esertzen da”. Egia da, guztia dirua da gizarte honetan eta gurean are gehiago. Gehienek beren printzipioen aurka edo beren printzipioen estalketa moduko bat gauzatzen dute hilabete amaieran soldata miserable baten truke. Gaur egun, hori da kazetariaren bizia, gainontzean kalera. Asko dira kazetaritza zerbitzu denaren inguruan jarduten dutenak, baina gaur egungo ipuin honetan, non Edurnezurik irabazi beharrean, amona zaharrak irabazten duen, guztia murrizketa da, larrosa bati petaloak kentzen joatea bezala, eta gutxira larrosari ez zaio petalo bakar bat bera ere geratuko. “Kazetaritzak ematen duena zerbitzu bat da. Informazio on bat duen gizartea ez da gizarte plural bat, ez da demokratikoa. Osasun edo hezkuntza on bat ez duen gizarte bat ez da demokratikoa. Egun arazo larri bat dago ekonomikoki, enpresa merkantilistak bihurtu baitira hedabideak” dio Uxuek. Hor dago koska. Baina politikariak eta kazetariak, batzuen onerako eta askoren kalterako, estuki loturik daude.

“Egun arazo larri bat dago ekonomikoki, enpresa merkantilistak bihurtu baitira hedabideak” Uxue Barkos

Hala ere, berak politikan murgiltzea erabaki zuen; eta politikan gainera urte batzuk eman ditu jada “nahiz eta lau urterako sartu nintzen”. “Begira, gogoratzen dut nola 2003ko abenduan, Madrilen nengoelarik diputatuen kongresuan kazetari lanetan Eitb-rako, teletipoa jaso nuen. Iruñean gertatutakoaren teletipoa eta bertan hurrengo hauxe azaltzen zen: Aralar, EAJ eta EAk bat egin dute, eta Nafarroa Bai izeneko proiektua sortu dute”. Teletipo hori izan zen Uxuerentzat bere karrera politikoaren abiagune. “Poza handia hartu nuen, nire ustez hori beharrezko tresna bat baitzen gauzak normaltasunera eramateko, hau da aukera ezkertiar sendo bat lortzeko, UPN-ren gobernuari aurre egiteko eta abertzaleon errealitate politikoa instituzioen

lehen mailara eramateko aukera. Eta proiektu hura ikusiaz eta hiru alderdi hauek, gero Batzarre etorri zen, beraz lau alderdi hauen lana eta ahalegina ikusita, aukera eman zidatenean polita zela pentsatu nuen, ederra zela nire bizitzako lau urtez beraiekin lan egitea, gerora urte batzuk gehiago izan badira ere”. Harro dago egindako lanaz…

Denok edukitzen dugu zer edo zerren atzetik gabiltzanean, hura lortu ondoren, gure helburuak bete ditugunaren satisfazioa. Normala da, eta Uxue ez da gutxiagorako. Lehenik Nafarroa Bain eta gerora, desadostasunak desadostasun, Geroa Bain. Nahiz eta gorabeherak izan Nafarroa Bain, momentu onez galdetzean, badirudi nostalgia une bat zabaldu zaigula. Bertan 7 urte eman ondoren, nahi edo ez, orain bere aurkari, edo gutxienez parean ditu, eta bakoitzak bere ideiak defenditu nahi izango ditu. Baina oroitzapenak hor geratzen dira. Askok pentsatuko dute kantu honek zioena: “oroitzen naiz batera geundenean, hain zoriontsu ginen garaietan, nirekin haserratzen zinenean, zenbat oroitzapen on bapatean, lehenengo maitasun historietan, eta igotako mendi magaletan zenbat irri ta negar txikitatik, oraindik jarraitzen dute bizirik. Faltan botatzen zaitut ilunetan, barruan ezkutatzen dut gehienetan”

Aipatu Ken Zazpi taldearen kantu bat dela, ea orain copyright eta antzeko istorioetan sartu beharrean garen. Agian askok botako dute faltan, batez ere Espainiako politikaririk baloratuena delako CIS agentziaren arabera, eta hori gaur egun ez da makala. Sari ona da, hori uste du Uxuek, baina inkestaren alde zikoitza ere argi utzi du irri artean, “baloratuena bai, nahiz eta %80ak ez nauen ezagutzen”. Azkenean inkestak tendentzia bat dira eta tendentzia horretan informazioa hartu behar. “Informazioa ederra da, eta nahiz eta askok ezagutu ez Geroa Baiko diputatua edo bozeramailea, ezagutzen nautenen artean gure lana ona izan denaren irudipena dute, eta hori bai dela saririk hoberena, dudarik gabe”.


Baina Nafarroa Baiz ari ginen, eta bertako istorioez. “Istorio pila bat ditut, niretzako ederrak asko. Nire ustez gauza asko egin genituen ongi, eta beste batzuetan ez hainbeste. Baina orokorrean, nik uste egindako lanaren balantzea ona dela” dio Uxuek. Momenturik ederrena aukeratzea ordea kosta egiten zaio. Baina segundu hutsal batzuen ondoren argi eta barrendik irtenda dio “Nafarroa Bain martxoaren 14ean lortutako eserlekua, gau elektoral hura. Madrilera joateko Nafarroan azken urteotan lortutako eserleku abertzalea. Horrek poz handia eman zigun askori. Gau elektoral hura zoragarria izan zen, eta azken hau ere halaxe izan da, kasu honetan Geroa Bairekin, baina benetan ederrak biak”. Ez da aukeratzeko gai bien artean. Bihotza bitan du politikari Nafarrak. “Nik uste proiektuak berdina izaten duela jarraitzen. Kontua izan zen Aralarrek izena erabiltzea debekatu zigula” dio Uxuek, eta azaleratu da politikoki bere bihotza mila zatitan apurtzea eragin zion koalizioa. Printze eta printzesen munduan murgil gintezkeen, baina kontua haratago doa “propietate juridikoa Aralarrena da, eta halaxe erabaki zuen”.

Bihotza oraindik guztiz osatugabea du, denbora gutxi igaro baita, eta guztiok dakigun bezala desenkantu amodiotsuak ez dira berehalakoan konpontzen. “ Pena bat, baina azkenean herritarrek, 42.000 nafar herritarrek, ezkertiar, abertzalek, erabaki zuten Geroa Bai zela nolabait Nafarroa Bairen jarraipena. Baina edozein kasutan jarraitzaile den edo gaur egun ez den berdin zait. Askotan esaten da viuda y sucesores...” dio algara artean Uxuek.

Bixente Serrano Izkok berriki honela idatzi zuen Argian: “Itxuroso jaio zen. Denek batera hilarazi eta berez hil zen. Erran beharko?” NaBaiz ari zen. Uxuek ordea argi du “ez dut uste NaBai hil egin denik. Baina hauteskundeetara joan garenean erantzuna zoragarria izan da, eta azkenean herritarren erantzuna da balioa duen bakarra, politikan behintzat, eta herritarrek

baietz esan ziguten”.

Divinity.es-eko argazkia

Nafarroa ordea, handikiro Nafarroako erreinua esaten dena, ez da bere unerik onenean. Geroa Baiko diputatuak zenbakiak berrikustera gonbidatu nau: “azken urte honetan Nafarroaren enplegu ezaren indizeak astakeri bat igo dira. Eta enplegu eza etorri zaigu arlo industrialean”. UPN alderdiaren gestioa benetan txarra izan dela uste du Uxuek, eta Nafarroako kutxako auzia gogorarazi digu. Azken urte honetan bankuen inguruan, edo hobeto esanda bertan izan diren lapur askoren inguruan asko hitz eginda.


Uxuek ere hori du buruan “ Nafarroako kutxa pribatizatzeak Nafarroarentzako diru galera handiak ekarri ditu. Orain 4-5 urte CAN-en kapitala 1.300 milioi eurokoa zen; egun 300 milioikoa. 5 urte hauetan 1000 milioi galdu dira. Norbaitek azaldu beharko du non dauden”. Argi utzi du Barcinak eta bere gobernuak ez

“Krisialdia ez da independentziarako argudioa. Asmo politikoa izan behar du” Uxue Barkos

duela ia ezer egin, eta egin duen horrek eman duen emaitza oso eskasa izan dela. “Beraz UPN-rena da erantzukizuna eta Nafarroak egun duen egoera oso larria da”.

Krisia honetan ere. Besterik ez da entzuten hedabideetan, eta ez da gutxiagorako. Milaka familia pobrezian daude, jatekorik ez dutelarik; milaka familia 400 euroko langabezia ordainsariarekin bizi dira; askok etxea galdu dute; familia asko apurtu egin dira kanpora joan behar izan dutelako lan bila… eta horrela milaka adibide. Eta krisiak azken hilabeteotan independentziaren aldeko ahotsak ere nabarmendu ditu. “Euskal Herria batuta ikustea abertzaleon ametsa da, nahia, asmo sakona politikoki. Independentzia baita ere. Baina niri kezkatzen nauen gauza bakarra, XIX. mendean independentismoaren ildotik sortutako proiektuei aukera edo erantzun berriak eman ez izana da”. Uxueren ustetan egun aukerak asko dira independentismoa bizitzeko baina benetan mugen eztabaida gaindituz. “ Niri asko gustatzen zait momentu honetan Salmond-ek Eskozian egin eta egiten ari den lana, eta nik uste hor benetan lan politiko ederra egin dutela eskoziarrek eta hor badaukagula non ikasi”.

Baina bada gehiago, “gauza bat esango dizut, krisialdia ez da independentziarako argudioa. Asmo politikoa izan behar du” dio Uxuek. Momentu ekonomikoa aprobetxatuz askok altxatu dute independentziaren aldeko ahotsa, baina bere esanetan asmoak “politikoa” izan behar du. “Eman diezaiogun buelta argudioari. De-

magun Espainiari ekonomikoki ongi dioakioala. Gu ze izango gara espainolak? Ez. Asmo politikoak soilik du arrazoi osoa, arrazoi politikoa oinarritzen da pertsonaren borondatean, horretan da sagrau”.

Solasaldi interesgarria, baina bera hain zoriontsu ikusteak galdera berri bat ekarri nau burura, baina horren aurretik nire lagun baten galdera luzatu beharrean naiz. Nire laguna, ez da Uxuek dituen ideia politikoekin bat datorren pertsona, eta bazekien zein izango zen galdera honen erantzuna, ziur nago. Galdera hurrengo hauxe zen: “Nola definitzen duzu zure burua?”. “Kazetaria, abertzalea eta ama (irri). Eta hori benetan oso sakona da eta oso barruan daukat. Ama zaharra izan nintzen, baino ama. Bikote, eta alaba. Azken bi urte hauek gogorrak izan dira eta benetan familiako pilare sentitu naiz”. Azken urteak gogorrak izan ditu Uxuek baina etorkizunari irribarre batekin begiratzen dio. “Etorkizuna ederra (irri), bizitzan, hemen; eta politikoki anbiziosoa naiz, Nafarroaren aldaketa ikusi nahi dut, eta ahal den neurrian Euskal Herri solidario bat gustatuko litzaidake lehen-bailen”.

Udazkena iritsi dela aipatu dizuet hasieran. Honetan, haizeak hosto eder bat eraman du, baina haize bolada batek agian, gainontzean dei bat egin beharko, berriro elkar egoteko aukera eskeiniko digu etorkizunean. Bizitzan. Hemen.

Uxue Barkos

1964ko uztailaren 5ean jaio zen Iruñean. San Fermin Ikastolan ikasi ondoren Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Espainiako Irrati eta telebista publikoetan lan egin zuen eta baita Navarra Hoy egunkarian. 1990ean ETBn hasi zen. Iruñean eta Iurretan aritu ostean, Madrilgo berriemailea izan zen. 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroa Bai koalizio sortu berriak kongresurako zerrendaburu aurkeztu zuen. Lortu zituen 61.045 botoek (% 17,98) kongresuko diputatu izatera eraman zuten. 2008ko hauteskunde orokorretan ere diputatu aukeratua izan zen, eta 2011ko hauteskunde orokorretan baita ere, kasu honetan Geroa Bai koalizioarekin.


Uxue Barkos