Page 1

Elikadura Elikadura loa bezain garrantzitsuak dira umearen garapenean,  umea ondo eta  osasuntsu hazteko. Berezkoa den gauza da, ez da ikasten ezta irakasten hori dela eta  gure eskolan ez diegu jaten irakatsiko, baina saiatuko gara irakasten ondo jaten,hau da,  denetarik eta janari osasuntsua.  Elikadurari dagokionez normalean ibilbide bat jarraitzen ohi da, hau da; esnea  pureak eta solidoak. Gure eskolan esnetik solidora pasatzea saiatzen gara, janari guztiak  ezin   ditugu   horrela   solidoetan   bat­batean   ipini   baina   batzuk   bai.   Gure   ustez,  etorkizunean solidoak jango dituztenez hobe da hasieran horietara egitea eta ez egotea  gauza   batera   ohitzen   gero   bestera   ohitzeko.   Gainera   gu   oso   garrantzitsutzat   hartzen  dugu,   umeak   ez   behartzea   jaten,   saiatu   behar   jaten   baina   inoiz   ez   behartu.   Gu   ez  dugulako nahi umeak momentu txar bat pasatzea eta gainera janari hori nazka hartzea,  zeren eta gero inoiz ez du hori jango eta gainera hezitzailearekiko erlazioa txarra izatera  pasa   daiteke.   Gainera,   jaten   ari   diren   bitartean   bere   garapena   hazten   joaten  direnez( usaimena, dastamena, ukimena …) utzi egingo diegu janaria ezagutzen, modu  batez “jolasten” eta eskuekin hartzea, guretzat hori garrantzitsua da janaria ezagutzen ari  delako eta azkenean bera bakarrik jan egingo duelako seguruenik. Janari orduetan irizpide desberdinak jarraitzen ditugu. Sehaska gelakoak, gelan  jan egingo dute, oso txikiak direlako eta leku batera eta bestera mugitzeak zailtasun  asko   dakar   eta   gainera   umeak   ohituta   daudenez   gela   horietara   lasaiago   jango  dutelakoan. Gero urte bat eta hurrengotan, jantokira eramango ditugu, jantokia ez da oso  urrun egongo, aldaketa handirik ez sentitzeko.   Ordu horiei dagokionez, hezitzaileak parte hartuko dute bere janarietan. Betiko  hezitzaileez  aparte, sukaldaria eta sukaldari­laguntzaileak egongo dira, denok erlazio  ona izatea umeekin oso garrantzitsua da hauek eroso sentitzeko eta lasai egoteko. Gure  mahaiak   ilargi   erdiko   itxura   dute   umeen   eta   hezitzaile   edo   sukaldari­laguntzaileen  arteko harremana hobea izateko. Honetaz aparte, mahai ondoan behar diren material  guztiak   egongo dira, umeengandik  urrun joan behar ez izateko  eta dena eskuragarri  egoteak saihestuko du mahaitik altxatu beharrak eta horrekin umeak lasaiago egotea.  Eta ume talde txikiak hezitzaile bakoitzeko,janaria momentu oso zaila eta konplexua 


delako eta   beraien   gainean   egon   behar   delako,   eta   mahaian   umeen   aulkien   artean  distantzia bat egotea bere espazioa izateko. Oso garrantzitsua da ere ura beti mahaian  izatea, izan ere adin horretan ur asko edaten dute eta. Janariak ezin dira ordu zehatz batean izan, umeak helduak bezala jan egiten dute  gorputzak eskatzen dionena,hau da, gose direnean. Jan egiteko nahi hauek normalean  loaldi eta esna aldiaren arabera antolatzen da, hau da ezin dituzu jatera eraman 12etan  ume guztiak ume batek goizeko bederatzietan gosaldu badu eta beste zazpietan edo.  Seguruenik,   bigarrenak   gose   izango   da   duela   denbora   asko   eta   ez   da   itxaron   behar  janaria emateko urdurik jarriko direlako.  Denborari dagokionez, nahi duten denbora guztia utzi behar zaie, ume bakoitzak  bere erritmoa dauka eta bizkor jatera behartzen baduzu ez dira eroso egongo eta agian  beste batean ez dute nahi izango jatera joan. Honetaz aparte, kontuz izan behar dugu  platerak betetzearekin, hobe da platera ez oso beteta egotea, zeren eta umeek ikusten  badute platerean daukatena ez dela bukatzen frustratu daiteke eta beste aldetik ikusten  badute bukatzen dutela haiekin batera ospa dezakegu eta hori beraientzat oso pozgarria  da eta ondo sentitzen dira. Hau ez da arazoa izan behar, gainera platerak gutxi betetzen  ditugu eta ume batek gehiago nahi izanez gero eskatu egingo du eta gehiago botako  zaio.  Bestalde,   janaria   oso   garrantzitsua   denez,   beharrezkoa   iruditzen   zaigu  gurasoekin   batera   umeen   menua   erabakitzea,   eta   honetaz   aparte   umeen   elikaduran  aldaketa edo arazoren bat egoten bada, hau da, ume batek ez duela jan edo zerbaiti  erreakzio txarra izan duela gurasoei informatzea. Honetaz aparte, gurasoei ere umeei  buruzko   informazioa   eskatzea   garrantzitsua   da,   hau   da   alergiak   eta   umeek   plater  bereziren   bat   erabiltzen   duten   edo   baberoa   etxekoa   eta   halakoak   umeak   erosoago  egoteko   eta   modu   batean   etxean   bezala   sentitzeko.   Gainera,   hauek   parte   hartu   ahal  izango dute umeen gosari eta meriendetan.  Azkenik, berriro aipatzea oso garrantzitsua denez bere autonomia garatzea eta  horretarako   jateko   orduan   dena   ondo  eta   prest  egon   behar   da,   dena   mahai   gainean,  denen artan harreman ona, giro ona eta lasaia, horretarako ordu ezberdinetan jan ahal  izango dute, eta beste adinakoekin jatea garrantzitsua izan daiteke ikasteko beraietaz, 


umeak imitazioz asko ikasten dutelako. Gainera janaria oso bero ez egotea garrantzitsua  da, oso bero badago umean itxaron behar dutelako eta gose badira hasiko dira urdurik  ipintzen eta zarata sortu daiteke. Eta sukaldeko ordutegiari dagokionez, zabalik egongo  da 12etatik 4rak arte, edozein behar egonez gero hara jo ahal izateko.

Elikadura  

Elikaduraren garrantzia azaltzen da testu honetan, eta zer behar duten umeak ere.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you