2021 UZTAILA – ABUZTUA – IRAILA
UDAKO KULTUR AUKERA
Ekainak 23 asteazkena 22:30 (sua piztu)
SANJUAN SUPESTA Koronabirusak sortutako egoera dela eta, aurten San Juan egunaren bezperan ez da aparteko egitaraurik eskainiko. Usadioari jarraituz sua piztuko dugu eta horixe izango da ospakizun bakar eta ederra. Azken urteotan bezela, Itziarko herrigunearen goiko aldean kokatutako PR lursailean egingo da sua. OHARRAK: • Bolondresak ibiliko dira trasteak etxez-etxe jasotzeko. Erretzeko moduko ezer baldin badaukazu, deitu 680560981 telefono zenbakira eta pasako gera. • Nahiago duenak lekura bertara eraman ditzake sutan erretzeko gaiak. Antolakuntzak ez du erantzunkizunik bere gain hartuko parte hartzaileek eragin edo jaso ditzaketen kalteekiko.
Ekainak 27 igandea 9:30 – Itziarko plazatik
MENDI IRTEERA TXIKIA IBILBIDEA: Itziarko plaza - Artutzen - Arbil Lasturko kanala – Lastur. OHARRAK: • Lasturtik bueltan etortzeko garraioa jarriko da, nahi duenarentzat, arratsaldeko 17:00etan (hartu behar duenak izena ematerakoan zehaztu). • Otordua eramatea norbere kontu. Antolakuntzak ez du erantzunkizunik bere gain hartuko parte hartzaileek eragin edo jaso ditzaketen kalteekiko.
Izen-ematea aurretik: ( 943 19 92 55 (08:00etatik 15:00etara) apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz
Uztailak 10 zapatua 19:30 – Frontoi zaharrean
SARA ZOZAYA Zenbait proiektutatik igaro ondoren 2019an ekin zion bakarka Sarak, eta denbora darama zeresana ematen. Sorkuntza intimoen bidez gai da arimara iristeko, estilo abangoardisten eta bestelako soinuen nahasketarekin. Popa, folka, elektronika, euskal tradizioa… ez ditu etiketak maite. OHARRAK: • Kontzertua eserita izango da eta aulkiak jarriko dira. • Uneko araudiaren arabera mugatuko da aforoa. • Eguraldi txarra balitz Burugorri aretoan. SARRERAK ESKURATZEKO BI MODU: 1.– Erreserbak aurretik telefonoz: ( 943 19 92 55 deitu (08:00 – 15:00) eta gero ekitaldian ordaindu sarrera: 4 € 2.– Sarrera elektronikoa erosi: labur.eus/sarazozaya estekan: 3 € (+tasak)
Uztailak 15 osteguna 19:00 – Burugorri aretoan
BIDEAK Dokumentala Aritz Ganboa
Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaia bere arbasoen herriak lotzeko. Ibilbide horretan zehar hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz. • Dokumentalaren iraupena: 95min • Emankizuna aurkeztuz bertan izango ditugu Aritz Ganboa artzain eta protagonista eta Xabier Unanua zuzendaria. Izen-ematea aurretik: ( 943 19 92 55 (08:00etatik 15:00etara) apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz
Uztailak 18 igandea 7:00 – Itziarko plazatik
MENDI IRTEERA HAUNDIA IBILBIDEA: Itziarko plaza - Artutzen - Arbil - Elkorrieta gaina - Sarobe - Garaluz - Gaintxipixa - Otarre Larraskanda - Zorrozpe - Zelaitxiki - Arrate sakona - Otzarte - Esteixa - Urritzu - Andutz - Itziarko plaza. OHARRAK: • 14 urtetik gorakoentzat. • Oinetako eta arropa egokia aholkatzen da. • Ez da saltaka joateko erronka, aldiz, multzoan eta lagun-giroan egingo da bidea. Izen-ematea aurretik: ( 943 19 92 55 (08:00etatik 15:00etara) apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz
G
EZ AIN N I A G
Uztailak 25 igandea 18:30 – Frontoi zaharrean
BIZI-BIZI ZIRKUA
Kiki, Koko eta Moko
Dantza, kantua, jolasa eta algara… Diabolo, pilota, kariokak, monoziklo, mazak, eskailera, uztai eta txapelekin sketch-ak, sorpresa, ikusgarritasun, kolore eta zailtasunez beteak. Guztia Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortu eta konposatua. OHARRAK: • Koronabirus garaiariari moldatutako ikuskizuna. • Umeak aulkietan eserita egongo dira. • Adina: 2 – 12 urte (eta beste guztiak). • Eguraldi txarra balitz Zabalsoro frontoian . Izen-ematea aurretik: ( 943 19 92 55 (08:00etatik 15:00etara) apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz
Bigarren uda dugu hauxe festa eta ospakizunik gabe, luzea bezain latza suertau zaigun larrialdi egoeraren ondorioz. Usadioak eteteak ondorio nabariak ditu herri txikietan, izan ere urteroko juntadizo horiek dira giza-harremanetarako baliabide nagusi. Jairik ezean triste da herria. Baina guztion osasuna eta elkarbizitza dira lehentasun nagusiak, eta horrela beharko du aurtengoagatik, datorren urtean denok batera berriz ere elkarrekin alaitasunerako parada izan dezagun. Bien bitartean, udako kultur aukera ondo dugu. Lankidetzan eta askotariko eskaintza bermatuz. Hiru hilabetetan zehar burutuko da, dozena-erdi bat ekitaldi aldiro, esku arten duzun inprimakia horren iragarle. Eskaintza osoa Covid-19ak sortutako larrialdi egoerara egokitu da, eta unean indarrean dauden osasun neurriak ezarriko dira, modu seguruan disfrutatu dezagun egitarau zabal hau. Bejondagigula!
G
EZ AIN N I A G