UDA AISIA ITZIARREN
Ume eta nerabeentzat 2020 Uztaila Begiraleek gidatutako egitarau ibiltaria bertako parajeetan, koronabirus garaietarako
2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoentzat
BI ASTEKO EGITARAU IBILTARIA GOIZETAN, BERTATIK BERTARA AIRE LIBREAN Jarduerak: gure bazterrak, mendi eta basoak, itsaslabarrera bisita, naturaren behaketa, kobazuloak, ondarea, jolasak, ... • 1go txanda: Uztailaren 6tik 17ra • 2. txanda: Uztailaren 20tik 30era
Ordutegia: Goizeko 9:30tik eguerdiko 13:00ra
Txanda bakoitzeko umeak bi multzotan banatuko dira.
10eko taldeak osatuko dira (begirale eta guzti), izena emandako ume kopuruaren arabera. Talde bakoitza bere aldetik ibiliko da.
Aktibitate berezietarako gidari adituen laguntza izango da.
Itziarko Auzo Udalaren barrutian burutuko dira ibilera guztiak. Txanda bietan parte hartzeko aukera dute hala nahi dutenek, horretarako, inprimakian izena ematen dutenean zehaztu beharko dute txanda bakarrera edo bietara apuntatu nahi duten.
Izena eman eta onartua izandakoan helaraziko da egitarau zehatza. Prezioa: 35 € (txanda bikoitza: 70 €)
2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoentzat
BOST EGUNEKO KANPAMENTU IBILTARIA, INGURUKO PARAJEETAN ZEHAR Gehienez 3 talde osatuko dira (taldeko begirale 1). Asmoa burutu ahal izateko gutxienez talde bat osatu beharko da. Begiraleaz gain horretarako kontratatutako profesional bat arduratuko da taldeak eta ardura bereziak hartzeaz. Bertako baliabide natural eta kulturalak izango dira egitarauaren oinarri. Apuntatutako nerabeek aurretik adostuko dituzte aktibitateak eta edukiak. Datak hurreratu ahala zehaztuko da proposamen osoa. Partaide bakoitzak beharrezko ekipamendu eta hornikuntza eramango du motxilan. Uztaileko bigarren hamabostaldian. Prezioa: 90 ₏
OSASUN NEURRIAK: • Gehienez 10 partehartzaileko taldeak osatuko dira (begirale eta guzti) eta hauek ez dira elkarren artean nahastuko. • Eskuak maiz garbituko dituzte. • Segurtasun distantziak bermatu ezin direnean maskarak erabiliko dituzte. • Parte hartuko dutenen gurasoei erantzunkizun dokumentu bat sinatuaraziko zaie, Covid-19aren aurrean.
NEURRI OROKORRAK: • Ekintza guztiak aire librean burutuko dira eta naturarekin harreman zuzena izango dute. • Covid-19 dela eta eraikin publikoak itxita egongo dira. • Horregatik, proposamenek funtzionamendu ibiltaria dute. • Eguraldi aldaketen aurrean jantzi eta osagarri egokiz hornituta agertzea beharrezkoa izango da. • Erantzunkizun zibila Itziarko Auzo Udalak hartuko du beregain, aseguru poliza baten bidez.
IZEN EMATEAK: Epea: Ekainaren 15etik 24ra Nola: • Presentzialki, izen emate inprimakia Itziarko Harrera Bulegoan entregatuta. • Emailez, izen emate inprimakia udaaisiaitziar@gmail.com helbidera bidalita. • Inprimakia online beteta (hobetsia). Behin izen emateko epea amaituta, onartua izan denaren jakinarazpena helaraziko da. Izena eman eta taldeak osatzerakoan lehentasuna izango dute Itziarko Auzo Udalaren barrutiko ume eta nerabeek. Bigarren anai arrebei eta famili ugaria direnei %20ko deskontua egingo zaie (pilatzekoak izango ez direlarik).
O R DA I N K E TA : Antolakuntzatik onarpena jasotakoan egingo da ordainketa. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da, honako kontu korrontean: ES68 3035 0041 46 0410032321 Kontuaren titularra: Burugorri Martxan Auzo Elkartea Kontzeptuan partehartzailearen izen abizenak jarri beharko dira.
Koronabirus gaitza dela eta aurtengo udan hartu beharreko osasun neurri zorrotzek ohiko eskaintza aldatzera behartu gaituzte eta bertan behera geratu dira azken urteotako udalekuak. Baina uda partean ume eta nerabeentzat bertatik bertarako aisiak duen garrantziaz jabetuta, ordezko proposamena moldatu degu, Itziarko Auzo Udalaren babespean eta Burugorri Martxan ekimenarekin lankidetzan. Ordezko proposamen honek ezohiko testuingurua du oinarri, eta erakundeek ezarritako irizpideak jarraituko ditu. Aurrez izendatutako begiraleen eskutik garatuko da eguneroko eskaintza. Ume eta nerabeei aisialdi hezitzaile bat bermatzea da helburua, hainbat ekintzen bidez beraien sozializazio bidean baliabideak eskainiz inguruaz eta harremanez gozatzeko. + info:
Itziarko Harrera Bulegoa Mutxiarte Kalea, 8 20829 Itziar
Astelehenetik ostiralera zabalik Ordutegia: 08:00 – 12:00 Tel: 943 19 92 55