Skip to main content

ITZIARKO LUDOTEKA 2O21/22

Page 1

Ludoteka GURE LEKUA, GURE LAGUNAK, GURE MUNDUA

Lagun berriak egin eta milaka abentura bizitzeko prest? 2 eta 12 urte bitarteko umea bazara, hau da zure txokoa! Zatoz zure lagunekin jolasera eta ondo pasatzera! ZATOZ ITZIARKO LUDOTEKARA!


Izena emateko epea: IRAILAK 24

Itziarko Ludotekan parte hartuko duen umearen izen-abizenak: .................................................................................

Itziarko Ludotekan izena emateko, datu pertsonalak bete. Hiru modu:

Helbidea: ........................................................................................

1.– Ondoko inprimakia moztu, bete eskuz eta Itziarko harrera bulegoan entregatu.

Jaiotze-data:

2.– Digitalki bete imprimakia labur.eus/itziarkoludoteka estekaren bitartez, eta bidali.

........................................................................................

Generoa: ¨ Emakumea

¨ Gizonezkoa

3.– Itziarko harrera bulegora jo eta bertan inprimakia bete.

¨ Ez-bitarra

OHARRAK:

Gurasoen izen-abizenak:

• Matrikula egiterakoan emandako datu pertsonalak babestu egingo dira Datuen Babeserako Lege Organikoaren baitan eta ez dute bestelako erabilerarik izango.

........................................................................................

• Ludoteka Itziarko Auzo Udalak diru publikoz babestutako zerbitzua da. Ondorioz, parte hartzaileak ez du matrikula ordaindu beharrik.

Gurasoen telefono-zenbakia: ........................................................................................

• Behin Ludoteka martxan jarrita parte-hartzailea baja ematekoa baldin bada aldez aurretik jakinarazi beharko zaie arduradunei.

Gurasoen helbide elektronikoa: ........................................................................................

&

informazio gehiago:

ikastaroak@itziar.eus tel.: 943 19 92 55 Itziarko harrera bulegoa Mutxiarte Kalea, 8 · 20829 Itziar Ordutegia: 8:00– 15:00 (astelehenetik ostiralera)


4 ARRAZOI LUDOTEKAZ GOZATZEKO:

2021/22 IKASTURTERAKO PROPOSAMENA:

1. Esperientzia eta bizipen desberdinen bitartez, umeak elkarbizitzarako trebatzen dira, hainbat balio barneratuz: autonomia, laguntasuna, elkarlana. 2. Umeak protagonista dira antolatuko diren ekimenetan! Ekintzen programa prestatzean modu aktiboan inplikatzen dira. Hala, eginez gozatzen eta ikasten dute! 3. Eskaintza honetan hezitzaileak bidelagun dira. Zer egin, nola egin, zergatik egin? Umeek esperientzia aberasgarriak bizitzea da eskaintzen dugun programaren helburua. 4. Ondo pasatzeko jarduera ugari, eta era askotako jendea ezagutzeko aukera paregabea!

• Urriaren 4tik ekainaren 17ra. ( Astelehena: 16:30-19:30 2-7 urte bitarteko umeak. ( Osteguna: 16:30-19:30 2-7 urte bitarteko umeak. ( Ostirala: 2 orduko ekintza 6-12 urte bitarteko umeak.

Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak Itziarko Auzo Udalak hartuko ditu beregain aurrerantzean. Zerbitzu horien kudeaketa enpresa bati esleitu zaio Debako Udalarekin batera, honela GAZTEMATIKA sarean sartuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko ume, nerabe eta gaztetxoen kalitatezko aisialdiaren alde eginez zerbitzu publikoak hobetzeko sortutako elkarlana da Gaztematika. Bertan 50 Gazteleku eta haurtxoko edo Ludotekak hartzen dute parte. Ezagutu sarea! www.gipuzkoa.eus/gaztelekuak

GAZTEAK

• Neguko eta udaberriko oporraldi bakoitzean bi irteera egingo dira. • Jaiegunetan Ludoteka itxita egongo da. • Uneoro bi hezitzaile arituko dira zerbitzu orduetan zein irteeretan. • Orain arte bezala, Burugorri eraikinaren lehen solairuan kokatuko da. • Behin zerbitzua martxan jarri eta gero ere interesatutako umeek izango dute apuntatzeko aukera. OHARRAK: • Ludoteka zerbitzuaren eskaintzak aldaketaren bat izan lezake. • Covid-19ak sortutako egoeraren bilakaeraren arabera, Osasun Sailak emandako gomendioak eta indarrean izango den araudia beteko dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
ITZIARKO LUDOTEKA 2O21/22 by Itziarko Auzo Udala - Issuu