Itziar 2019.08.03/07
ARTETXE BANAKETAK I n d u s t r i a l d e a A - 5 • 2 0 8 2 9 IT Z I A R Te l . : 9 4 3 19 9 15 1 i n fo @ a r t e t xe b a n a ke t a k . c o m
3
HEMEN DIRA KOPRAIXAK Oporretako zoriontasun bila kotxe ilada luzeak urrutira doazen bitartean, zenbaitek nahiago degu bertoko jira, jendartearen beroa eta zalaparta, zikindutako oinetakoak eta biharamoneko ajea. Zer litzateke uda herriko festarik gabe? Hemen dira Kopraixak, sasoian, inoiz baino ederrago. Hemen da danborrada bateratua, eskuz jositako banderatxoen kolorea, larrabehi usaina, umeen funtzioa, euri-arriskua, entseatutako gerrimugimendua, txapleroen danbatekoa, edota Marixiren sudur konpondua. Guztioi dagokigu jai giroari bizirik eustea eta festetan parte hartzea. Lepo ibiltzeko, aurrez antolaketan aritzea ere bada festetan parte hartzea, astez-aste. Animatzea eta elkarrekin lanean jardutea, diskutitzea eta adiskidetzea, ideia zahar eta berriak lardastea, sofan etzanda pantailari begira egon beharrean iluntzeko juntadizora agertu eta zeozertan hastea. Festek herria girotzen dute eta bizipozez kutsatzen gaituzte. Ospakizun eta parranda nahasmenean bestelako ikusmira ekartzen digute, elkarren arteko diferentziak eta aurreiritziak egun batzuez urtuz. Festetako askapena ez dadila izan ordea zapalketarako bidea. Jarrera eta eraso sexistak beldurrik gabe baztertu ditzagun. Ondo pasa Kopraixak!
oa
si Komi o k a t aixe Kopr
ARRIOLA TXIKI LANDETXEA Arriola Auzoa - 20829 Itziar-Deba tel.: 943 192 000 / 606 522 147 e-mail: arriola_txiki@hotmail.com www.nekatur.net/arriolatxiki
ELORRIAGA AUZOA, ITZIAR tel: 670408439
JATORRIZKO DEITURA
Itziar
Kaixo itziartarrok: Legealdi berriari hasiera eman diogun honetan, beste behin ere, ate joka ditugu Kopraixak. Azken lau urteetako balorazioa egiteko une interesgarria izan liteke, baita datorren legealdia nondik nora nahi dugun irudikatzeko ere. Itziar eta Debaren arteko harreman estu eta osasuntsuena bultzatzen saiatuko gara gure partetik. Zentzu honetan, doakiola besarkada bero-beroa Arantza EgaĂąari, Itziarko Auzo Udaleko Alkate berriari. Zorionak! Batzuek kontu politikoak eta jai giroa nahastu behar ez diren gaiak direla diote, hala ere, orokorrean elkarri loturik ikusi ohi ditugu kultur adierazpen ezberdinetan. Kopraixak itziartarron jaiak dira, gure adierazpenerako beste une bat hain zuzen. Izan daitezela, beraz, gozamenerako, aldarrikapenerako eta ospakizunerako aitzakia. Abuztuaren hasierako egun hauek jaien egitarau oparoari atea irekiko diote, eta goza dezagun merezi bezala, familia eta lagunartean, eraso eta jarrera matxista eta xenofoboak saihestuz! Errespetuz, ilusioz eta alaitasunez! Ondo pasa Kopraixak!
Gilen Garcia Boyra Debako Alkatea
Itziarko Auzo Udalak bere bigarren legealdia hasi berria du. Lau urte gainditu ondoren, bere horretan dirau hasieran jarritako hainbat helburuk. Herria bertatik bertara kudeatzeko aukerak, beharrak lehen eskutik ezagutzeko ahalmenak, asko errexten du auzokideen bizi kalitatea hobetzeko neurriak hartzea. Dena egiteko egonik, poliki poliki baino gelditu gabe aritzeko bidea eman digu. Ilusioz eta gogotsu begiratzen diegu hurrengo lau urteei. Orain arteko desadostasunak arinduz doaz eta itxaropentsu begiratzen diogu etrokizunari. Proiektuak ugari eta beraiek gauzatzeko bideragarritasuna aurrean. Eta, atea jotzen Kopraixak! Urteko egunik ederrenak, burukominak ahaztu eta gozatzea tokatzen denak. Aurten ere saiatu gara guztiok aseko zaituzten programa osatzen. Kopraiko igandean, EndaĂąeta harrijasotzaile haundiari ohore keinua egingo diogu, hainbesteko merituz. Bestalde, aipamen berezia merezi du Asentxio Artetxe “Sakaâ€? zenak, hanbeste urtez larrabehi artean atzera aurrea ibilia Kopraixetan eta Euskal herri osoko festetan. Gure omenaldirik beroena. Bakean eta jazarpenak arbuiatuz igaro herriko festak. Bertako zein bertaratutako guztiok ongi etorriak zarete Itziarra. Gora Kopraixak!
Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea
KOPRAIXETAN EZ DA INOLAZ ERE ERASO SEXISTA, HOMOFOBO, XENOFOBO ETA ARRAZISTARIK ONARTUKO
ERASO SEXISTEN AURREAN: • Zure bizitza mugatu beharrean, ipini mugak gustatzen ez zaizunari. • Astuna eta babosoa izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik • Izan zaitez zure bizitzaren jabe, ez utzi kontrolatzen • Bizi sexualitatea askatasunez, nahi duzunarekin eta nahi duzunean • Arduratsua izan sare sozialetara igotzen dituzun irudiekin eta babestu zure intimitatea • Kalea, eguna, gaua, festak... pertsona orok gozatzeko dira • Ez zaitez erasoen konplizea izan, esan EZ erasotzaileei! • Izan zure buruaren jabe • Alkoholak, drogek... ez dituzte erasoak justi�katzen • Erasotzea delitua da, defendatzea ez. Eraso baten aurrean autodefentsa feminista! • Ezetz esateko eskubidea duzu, zure gorputza zurea da! • (Emakumeak) ez gara biktimak, gu ere indartsuak gara. Defendatzeko eskubidea eta gaitasuna dugu!
KONTROL NUMERIKO FRESADORAK Itziarko Industrialdea, M 4-1 partzela, 20829 ITZIAR - DEBA T 943 606 383 · jcharola@mtemachine.com · www.mtemachine.com
ko Kopraixeta zia: menu bere rne) 22€ (BEZ ba te edaria apar
12
Kopraixak berriz iritsi dira Abuztuakin batera Egitarauai bota ezkero Begirada goitik behera Osagai bat da mantentzen dena Bertan urtetik urtera Laguntzen duna giroa jartzen, Festak bizitzen topera, Ez gera zezen ta barrakez a(r)i Bertso saioez ai gera Beraz bertsoa topa liteke Edonoiz ta edonola Errimaz eta neurriz osatzen Denez kopraixen odola Le(he)n egunetik hasi ezkero Emanaldien kontrola Ongi etorri festan ezin da Ahaztuta utzi inola Marixiren lehen agerraldia Ta haurren bertso eskola Astelehenean ere bertsoai Ezin ba tokirik kendu Bera dalako eguerdiko Dastaketaren sostengu Petril gainetik kantuan hasi, Guk soa hara zuzendu, Bertso saioak sagardoa du Frexko ta bixi mantendu Ta sagardoak bertso bakoitza Ere hobia iten du
13
Sarritan festa gautxorienek Egiten dute berezi Eta Itziar bueltan hortako Bada nahikoa trebezi Juerga orduko bertso saioak Zenbat umore ta grazi Burugorriko iluntasunak Biltzen du hainbat esentzi Loari pixkat gehio eusteak Ez ote du ba merezi Saio_hoiek dira normalera joz Egitarauan daudenak, Eta nola ez, mantendu behar Formaltasun ta ordenak Baina halare ez ote dira Bertso saiorik onenak Bapo_afaldu ta eran ondoren Inguruko trago denak Ordu txikitan ta ixkutuan Inprobisatzen direnak Berdin du kale ixkiĂąa, plaza, Edota areto itxi Berdin du izan saio formala, Edo izan saio bitxi Berdin norberak kantatu edo Lagunan latari eutsi Berdin du poto asko in edo Bota arrazoi on gutxi Baina bertsoaz gozatzeari Sekula santan ez utzi!
Itziarko Industrialdea ∙ M-4.3 partzela ∙ Apdo. 10 ∙ 20820 Deba - Itziar Tel.: 943 199 262 ∙ www.serkide.com ∙ info@serkide.com
POLIGONO INDUSTRIAL DE ITZIAR PARCELA E-16 | 20829 ITZIAR GIPUZKOA T. 943 199 187 | info@embalajesiciar.com | www.embalajesiciar.com
Lasturko Prozesio kalea, 16 -2ºB 20829 Itziar tel: 659585905 lasturko@hotmail.com
Itziarko industrialdea, J-1 Partzela ∙ 20829 Itziar-Deba (Gipuzkoa) tel: 943 199 201 / 943 199 273 ∙ www.tecnomeca-kidelan.com
15
Abuztuaren 6an ospatu ohi da izen bereko muinoan dagoen ermitaren inguran. Zenbaitetan Kopraiko igandearekin tokatu ohi da, halakoetan ondorengo edo aurreko egunera aldatzen da ospakizuna. Astelehenean egokitu da aurten. Salbatore da Itsaspeko zaindaria. Autopistak bailara bitan banatu bazuen ere, garai bateko bilgunearen adierazle da. Bertan da oraindik bolatoki zaharra, inguruan iraun duen bakarrenetakoa, urteroko jokurako txukun, auskalo noiztik. Salbatore tontorrean lizar arbola luzearen muturrean ikurrina lotuta ikusiko degu aurten ere, ondotik pasatzerakoan.
SALBATORE EGUNA ABUZTUAK 6 ASTEARTEA
EGITARAUA: • 9.30etan meza • Ondoren bola-jokoa eta jan-edana.
TRAFIKOA: Kalean autoz ibili adi. Arratsaldeko saioa hasterako (17.00 edo 18.00, egunaren arabera) Galtzada kalea itxita, irteera kanposantu aldetik.
UDALETXE ERAIKINAREN ERABILERA: Arduradun edo baimenduak ez direnek ez dute sartzerik, ez batzar aretora, ez komunera, ez eta ere balkoira.
TXARTEL SALMENTA HERRI BAZKARIA: Gure-Dendan eta Burugorri Ostatuan abuztuaren 2a arte, helduak 15€ /14 urtez beherakoak 8€.
ANJE DUHALDE: Gure Dendan, Burugorri Ostatuan, Debako Arkatzan, eta Zumaiako Trapaian.
KOPRAIXETAKO JARRAIBIDEAK HONDAKINAK: Modu egokian sailkatu, ez bota zakarrik lurrera, ... Edalontzi berrerabilgarriak erabili (Andutz Biltokian eta txosnan hartu).
DANBORRADA: Izen-ematea ensaioetan edo Burugorri Ostatuan (izena ematen dutenek lehentasuna dute danborrak/barrikak eskuratzeko. Umeek ez dute izena eman beharrik, bakoitzak bere danborra eramango du).
Aurrez: 8€ / bertan: 10€.
ENTSAIOAK: Euskal dantzak: Uztailak 29 + abuztuak 1. - 17.30tan. Aerobic: Uztailak 29 - 18.30tan eta 19.00etan. Danborrada: Uztailak 29 + abuztuak 1, 19.00etan.
KOPRAIXETAKO KAMISETAK (10€) eta ZAPIAK (2€) danborrada ensaioekin batera jarriko dira salgai
Sakaren zezenak
19
Euskal Herriko ganadutegirik zaharrenetakoa da Saka, XIX. mendekoa gutxienez, eta gaur egun, 1997az geroztik, Arrizabalagatarrak daramate bertako martxa. Beso zabalik hartu gaituzte Iñaxiok eta Asierrek Sakeneko tabernan, eta euren historiaz, ibilbideaz eta a�zioaz aritu dira barraren beste aldetik, etengabeko elkarrizketan. Familia honetan bi a�zio nagusi izan dituzte, bai aitak eta baita semeek ere. Batetik, zezen mundua, erabat bizimodu bilakatu dutena, eta baita txirrindularitza ere, gaztetan. Iñaxiok irribarrez kontatzen du Arruako Karmenetan, gurasoei ezer ere esan gabe, bizikleta karreran parte hartu eta amaitu zuela, baina “txintxonera” faltagatik deskali�katu egin omen zuten. Iñaxio Lizarran baserrian jaioa da, 10 hilabete zituela joan zen bere familia Txarturi Goikora. 6 urte zituenetik, bere aita Joxek lagunduta joaten omen zen oinez Debara, entzierroa eta larrabehi bolaztatuak ikustera. Asier eta Iñigo, berriz, 12 urterekin hasi ziren Sakenera joaten, Asentsiorengana. Ordudanik ezagutzen dute bertako jira, eta aita eta aittittarengandik jasotako a�zioa azkenean o�zio bilakatzeko aukera izan zuten Asentsioren erretiroaren aitzakian, 1997an. Garai batean Itziarko gazteak belarra batzera eta patata ateratzera joaten ziren Sakenera, eta horren truke debalde ekartzen omen zituen Asentsiok Kopraixetako zezenak. Izan ere, zer dira ba Kopraixak zezenik gabe? Urteetan Asentsio ikusi dugu plaza ertzean larrabehiak gobernatzen, eta ondorenean Arrizabalaga aita-semeak. Zezenik dotoreenak, bihurrienak, azkarrenak, aukeratu eta herriaren aurrean euren lanaren emaitza ona jasotzeko gogoz abiatu izan dira Sakenetik plazara, kamioia bete larrabehi. Iñaxio eta Asierren esanetan, horixe euren ogibidearen alderik ederrena: zezenak sailkatu eta aukeraketa egitea. Plazako jira
20
eta biraz gain, horretan gozatzen omen dute gehien! 250 buru izanda... bada lan pixka bat baina... gustuko lekuan ez omen dago aldaparik! Aukeraketaren ondoren Kopraixetara, San Roketara, edo Euskal Herri zein estatu mailako beste herrietara abiatzen dira. Azken aldian, Tarragona, Valentzia, Castellรณ, Teruel edo Aragoira ere bai. Eta aitortu digute, plazarik ederrenak Itziar eta Debakoak izan arren, Tolosakoa, adibidez, oso gogoko dutela, Inauterietako giroa aparta baita. Leitza eta Otxandio ere aipatu dituzte, zaleak oso animoso gerturatzen direlako plazara eta parte-hartze oparoa izaten delako bertan. Aurtengo Kopraixetan Sakeneko zezenen txanda izango da, hilabetetan egindako lanaz gozatu ahal izango dugu! Eta izan dadila horrela beste urte askoan ere! Eskerrik asko bikote! I.I.
Herriko gazteek belarretan egin behar izaten zuten lana galanki Arriolan, Kopraixetan zezenak plazara ekartzearen truke. Hala izaten omen zen tratua Sakarekin, garai haietan.
13
Asentxio Artetxe “Saka” (1930–2019) Arriola auzoko “Perlakua” baserrian jaio zen. Bederatzi anai-arreba izanik ez zuen umetan eskolarako beta askorik izan, etxean lan egin behar. Ama Elgoibarko Borrajen baserrikoa zuen Asensiok. Aita Perlakuan bertan jaioa zen, baina aitaren aldeko aitona Sakabi baserritik etorria zen eta hortik zetorkien “Saka” goitizena. Goitizenarekin batera aitonak ekarri zien zezenekiko zaletasuna ere. Aitak lan handia egin zuen zezenak ekarri eta arraza hobetzen eta Euskal Herri osora eramaten zituzten zezenak, bai zezenketetara, bai enbolatuta edo baita entzierroetara ere. “Marqués de Saka” izenarekin ezagutzen zen aita. Berak ere aitaren lanari eutsi zion eta 240 abelburu izatera iritsi zen; baita zezenak 16 herritan batera botatzera ere. Asentxioren etenik gabeko lanik gabe zer izango ote ziren Kopraixak. Goian bego.
IV. ITZIAR TRAIL
Abuztuak 3, 16:00etan. Irteera eta helmuga Itziarko eskola parean. www.kirolprobak.com
Umeen lasterketak 16:15etan.
Lehenengo kilometro azkarrenari SARI BEREZIA, ArriolaTxiki agroturismoan gau bat gosaria barne. Lehenengo
LASTERKETA TARTEKO PUNTUAK: - 5. Km-an edarigunea. - 10. Km-an edarigunea eta mozketa puntua. Mozketa denbora 1h 40´koa izango da. INFO+: WWW.KIROLPROBAK.COM
mutil eta lehenengo neska ITZIARTARRENTZAT SARI BEREZIA. OPARIAK partehartzaile guztientzako. Partehartzaile guztien artean, hainbat opari zozkatuko dira (jatetxeetan bazkariak, kirol osagarriak, e.a....)
SARI ETA OPARIAK: Gizonezkoen mailan: 1.- Txapela + Garaikurra + 250 euro. 2.- Garaikurra + 150 euro. 3.- Garaikurra + 100 euro. Emakumezkoen mailan: 1.- Txapela + Garaikurra + 250 euro. 2.- Garaikurra + 150 euro. 3.- Garaikurra + 100 euro.
OSTIRALA 2 19:00 eta esku pelota Frontenis �nala
ABUZTUA
3
Saria: 2 lagunentzat bazkari/afaria Burugorri Ostatuan
Gaueko autobusa Deba eta Zumaiatik. Ordutegia 93 orrialdean.
ZAPATUA
25
10:30 Pelota partiduak 16:00 IV. ITZIAR TRAIL 16:15 IV. Itziar Trail umeak 18:30 JOSELONTXO´S TXARANGA Burugorri aurretik plazara
19:00 Txupinazoa Herriko Plazan Marixiren jaitsiera Danborrada 20:30 Salbea 23:30 LAIOTZ taldea Udako kultur egitarauaren barruan Endoian egindako RAKU zeramika tailerreko lanak kalebarreneko Gure Denda eskaparate zaharrean jarriko dira ikusgai Kopraixetan zehar. Begiratu!
Pol. Ind. Itziar, Parcela F-2 Nave 1 20829 Itziar - Deba tel: 943 199 324 cme@cmemachine.com www.cmemachinetools.com
EAJ - PNVk Kopraixetan ondo pasa dezazuela opa dizue
ENDAÑETA BERRI APARTAMENTU TURISTIKOAK
Endañeta Berri Apartamentuak – 20750 Itziar (Gipuzkoa) Tel.: 943 19 92 67 Móvil: 625 704 774 e-mail. endaran@hotmail.com www.endanetaberri.com
28
JOSELONTXO’S TXARANGA. Zapatu arrats eta iluntzean.
LAIOTZ. Zapatu gabean, Herriko Plazan.
29
ObanauKe. Astelehen gabean, herriko plazan.
DJ KAKTUS. Astearte gauean Herriko Plazan.
30
Selektah Stepi Dj. Asteazken gabean, Burugorri Ostauan.
BAD SOUND kontzertuan. Asteazken gabean, Herriko Plazan.
IZAN ASKE KOPRAIXETAN ERE
Unai Lekube Aranberri
ARDURADUN KOMERTZIALA
Lersundi, 37 behea Tel.: 943 191 494 / 663 080 197 unailek@mapfre.com 20820 DEBA (Gipuzkoa)
AT E R P E T X E A
943 199 090 / 679 928 393 www.albergueturisticolastur.eus
ELEIZONDO LANDETXEAK t e l : 6 18 6 3 9 8 8 6 / 9 4 3 19 9 0 3 3 – L AST U R
Santixo auzoa, 22 - 20750 Zumaia www.zumaiapneumatikoak.com · t: 943 143 143
ITSASO ETA MENDIEN ARTEAN ASTEBURU LASAIAREN BILA BAZABILTZ, ETORRI
ERLETE GOIKOA nekazaletxea. Mardari auzoa, 5 – 20829 Itziar · tel: 618 06 79 68
SAGARDOTEGI — ERRETEGIA Espezialitatea: haragia eta arraina parrilan Elorrixa - Itziar - tel: 943 19 92 37
BIKAIN J A T E T X E A M u t x i a rt e k a l e a , 3 9 – 2 0 8 2 9 I T Z I A R – t e l : 9 4 3 19 9 3 7 0
TXERTURI GOIKOA L A N DA ET X E A
Logelak eta Apartamentuak Itsaspe auzoa - 20829 ITZIAR t e l : 9 4 3 19 9 176 - 6 16 0 5 5 9 19 w w w. t x e r tu r i . c o m
Anje Duhalde Itziarren Abuztuak 4 igandea 23:00 Eleizan
Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko. Guztien gogoko den ahots beroa du; arrastoa uzten du era askoko konposizioekin... Ugari dira bere iturriak, mezua uzten duen edozein musika gustatzen zaio, eta ezin ditu hitzak eta testua bereizi: « Xalbador, nire ibilbidean, Bob Dylan edota Georges Brassens bezain garrantzitsua da ». Berrogei urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean jotzen. Bateria jo zuen Fuego taldean. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan. 2006. urtean, “Sorminetan” kaleratu zuen, estudioko bere azken lana. Orain, zuzeneko grabaketa bat dakarkigu, ibilbide osoaren erakusgarri, hastapenetako, zein, azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarrian soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute. Berak sortutako doinuez gain, John Hiatt handiaren bi bertsio ere prestatu ditu Duhaldek. Ezaguna da Arrangoitzeko kantariak estatubatuarrari dion miresmena. Duhaldek 1978an grabatu zuen lehen zuzenekoa, Errobiren “Bizi bizian”, eta beste bi ere baditu; 93ko “Zuzenean” bakarlari gisa, eta “Georges Brassensen kantari” egitasmo berezia, 2001ean hirukote moduan Baionan grabatua. Honakoa laugarrena da, beraz. Hamar urte baino gehiago daramatza talde egonkorrarekin, eta, oso eroso sentitzen da. Oholtza gainean, Iñigo Telletxea beratarra (baxua), Remy Gachis uztariztarra (gitarra) eta Txomin Duhalde semea (bateria) izan ditu bidaide. Eta Urbil Artolak bere lapsteel gitarrarekin hiru kantutan kolaboratu du. Anje Duhalde, batez ere, zuzeneko animalia dugu, eta, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz. Honetan ere bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.
36
ABUZTUA
4
KOPRAIXAK EUSKERAZ BIZI NAHI DITUGU!
IGANDEA
07:00 Sakaren zezenak 11:30 Meza Nagusia 12:00 Txakolin dastaketa
FLYSCH eta ERLETE GOIKOA ekoizleak
Harri jasotzea: Joseba eta Udane Ostolaza Osto eta Alek alaituta aita alabak. Jose Manuel Agirre “Endañeta” harrijasotzaileari omenaldia 18:00 XVI. Bikoteen Arteko Dantza Solte Txapelketa JON OSTOLAZA eta RAKEL PUJANA trikitilariak Iosu Valenciano Errekortadore gazteak: Ibon Egaña Sakaren zezenak Asier Albite 23:00 ANJE DUHALDE KONTZERTUA eleizan Sarrerak salgai: – Itziar: Gure Denda (943199318) Burugorri Ostatua (943199280) – Deba: Arkatza (943192057) – Zumaia: Trapaia (943861973)
Iban Arregi Xabier Iturralde
Aldez aurretik: 8 € Bertan: 10 €
38
Denbora pasan Edadea ez da lagun ona gauzak gogoan mantentzeko, baina gauza gehienak bezalaxe, ez da jakiten bertaratu arte. Hainbaten ahotatik entzuna genuen eta ikusi ere bai beste hainbestetan, baina ez alferrik. Orain berandutu egin da galdera inozoekin lata putan hasteko, baina gure izaera petral antzako sasoi ezin hobea denez, zaudetela erne. Pitxilikoteei buruz ez dakit zipitzik baina begira askotan egon natzaie eta bitxiak dira bai. Bitxiak eta pitxiak bezain ziurgabeak. Agian ziurtasuna probatu zuten eta ez zitzaien gustatu edo horrelakoak izan dira betidanik, buru arinak. Pausatutako lekutik jaikitzerako saltoa itsumustuan egiten dutela ematen du –salto egin beharko diagu estanpatuko bagara ere, hau zoria gurea– eta ondo ateratzen bazaie ziurgabetasunaren alde guztiak probatuko dituzte hegakera ero batean. Hortik aurrerako pitxilikota kontuak auskaloren koadernoetan, nahi duenak begiratu. Esan nahi baita, errezagoa dela nahi ez denaren atzematea nahi denarena baino,atzokoa gertatua delakoz eta biharkoa ez, burmuinak lehertzeke tronko. Behinola, ez hain aspaldi, ibilian nenbilela, pakistandarra zegoen errepide bazterrean ahuntzak zaintzen eta elkar ezagutzen genuenez berriketan hasi ginen. Euskerarik gabe eta erdera gutxiak ez du askotarako ematen eta berez laburtzen dira kontuak. Zerbait gustatu ez izanaren ondorioz edo ez dakit nola, gizonak hartzen du abrasta mutur bat eta karratu bat marraztu zidan lurrean. Ondoren abrasta muturra ipintzen du karratu barruan eta botatzen du; “aquí dentro bien”. Jarraian altxatu zituen begiak nirena eta aurpegiko giharren karga erortzen utziaz, beste honakoa; “fuera mal”. Barruan ziurtasuna zegoen eta kanpoan hori ezik beste guztia. Pitxilikota arraioa etorri hadi eta paratu karratu erdian. Egon gizona lasaitzeko beste eta gero saltatu heure baldresean itxituraz gaindi, ikus dezala melakatoi honek astoa izatearekin nahikoa dugula, ez dagoela zertan saiatu asto t´erdi izaten!
39
Karratutik irteteko ekintza askatzailean dagoela askatasunaren autopista amaigaberako txartela. Hautua ez da erraza inorentzat. Bide zaila, bide gogorra, ausarta, aurkikuntzen bidea, argitasunaren bidea, liberazioaren bidea eta dena egiteko eta asmatzeko dagoenaren bidea. Sekula amaituko ez den bidaia, horixe da askatasunaren izugarria eta zoragarria. Burua karratua duenarentzat beldurtzeko modukoa eta hauek ez daude pakistanen bakarrik, denean daude, denean gaude. Erretiroan pitxilikota ziurgabearen moduan gabiltza berriz pausatu eta jaikitzerakoan balantzak norakoa hartuko duen beldurrez. Ziurgabetasun pixkat ontzat emango dugu ziurtasunaren alde apustu egiterakoan. Autopista, Benidorra –askatasunarena beste bat da– joateko hartzen dugu. Pultzeratxoa eskuturrean, azalak tirante –gerri bueltakoak behintzat– begiak orbitan azken dantzetako kirruan. Errematea emateko modu okerragoak badira mila. Bikain eta Hostala biartean errenditzea nahiago dutenak ere badirenez, hauek herriko komentario eta iritziek gorpuztuta dituzte. Nornahi etorrita ere, jabetu dadin jantzita gaudela. Holaxe, duela gutxi batek esaten zuenez, mostradora besapean hartuta, Doniene eta Arriolaraino ez zela bere radarra iristen. Beraz, ez zekiela non kokatu, Beterrian edo Goierrian. Bazegoela ordea eremu bat bere radarrak bete-betean harrapatzen zuena eta Beterriak beretzako hartutzat daukana. Ibizar, Teleixa, Ibixa, Itxistan, Malkorre, Goixena, Korteta, Mermorkua, Diabola, Menditxo, Zabaleta... orain poligonoa den hori guztia alegia. Itziarren Baluarte zena eta dena. Jarraitu zuen; “hiri, etxeko atariko soroan arto eta baba ederrak egiten dituala ikusita, auzokoa etorri eta bereak direla esatea bezalakoxea dek hori. Lotsagabe alua”. Saiburu oiartzuarrak, gizon zaharra ordurako, auzoko sesteruarekin teman ipini zutenean hala kantatu omen zian: “gure basotik ostutzen dituk lizarrak eta urritzak / eskatu eta ematekore ez gaituk orrein murritzak / abertentzian jartzera niak orain nahi dekena intzak/ arrapatzian kastiatzeko pentsamenduan gabiltzak “. “Benidorra juten hasi berkoiu”. Bai, hasi biakoiu. Bailiare gaztetan izatek earra, ezagutzen ez diren bi gorputz elkarri elduta. Batere behartu gabe, esku eta besoen zirkulazioan batak besteari lekua egiten dionean... dantzan.
40
“Bai, askatasunaren autopistakoak dituk hoiek�. Etzekiat motel, etzekiat ba. Nekatuta natxiok eta jartzeko gogoarekin. Jarri eta begiratu jendearen pasoari, halako espektakulorik ez baitzeok inon. Inprobisoan eta musuriki ere gabeko trukean. Pitxilikoteak bezala bakoitzaren edertasunaz gainera, ez ditugunak eta nahiko genituzkeenak aldarri, markes de hartutakoak bateonbatzuek kenduta, hartuko lukeren oinordekoak gu. Eta hala, funtzioa bukatutakoan, gertaeren horizontearen beste aldera edo ezdeusaren ate ondoko hautsetara iritsi naitekenean izango al da hautsari aideratsoa eragingo dion morroirik. Zapata muturrak zikintzeko beste, ezerezak ere ez luke oinarrizko kortesiarik zertan ukatu, sarreran besara bat inaurkin asko estimatuko lukenaren opari, baldin eta beretzako nahi bagaitu betirako. Faustino Garate
GRUA ZERBITZU IRAUNKORRA
NOIA
TAILER ETA KARROZERIA GRUA: 609 834 438 TAILERRA: 943 606 291 20820 ITZIAR–DEBA
GRUA: 636 867 812 TAILERRA: 943 861 363 20750 ZUMAIA
w w w. c a rro c e ri a s n o i a . c o m
N E K A Z A LT U R I S M O A Mardari Auzoa 20829 Itziar (Deba) 943199021 - 637905164(whatsapp) info@zubeltzutorre.es www.zubeltzutorre.es
42
ABUZTUA
5
ASTELEHENA
43
11:30 Meza 11:30 Kalejira JAN DA ERAN txarangarekin Ondoren sagardo dastaketa:
Ekoizleak: Leizarran
Kalebarrenean
Aldazabal Azpikoa Usarra Haundi Zubeltzu Torre Arriola Txiki Gaintza Etxeberri Txindurri-Iturri Erlete Goikoa Ibizar Igartza
Bertsolariak: Maddalen eta Amets Arzallus 14:30 Herri bazkaria frontoian. Menua: tomate entsalada, paella eta izozkia. Txartelak Gure Dendan salgai (abuztuak 3 arte).
15 ₏ haundiek 8 ₏ umeek (<14)
18:00 Jolasak eta dantzak Ondoren Sakaren zezenak 23:30 Erromeria: OBANEUKE 01:00 Sagar-dantza 02:00 Gautxorien Bertso Desapioa Burugorri Ostatuan
44
Olauniko Mariaren errezetak Langosta ala bordelesa
Se pone a coser la langosta un cuarto de ora en bino blanco. Aparte en una caserola se pone aseito frito y en el media sebolla, un ajo, sal, pimienta, laurel, perejil, una sanaoria y tomate. Cuando esta bien reogado se añade el bino blanco en que sea cosido y un basito de coñac. Asi que la salsa este un poco espesa, se pasa por tamis y se pone a erbir un momento.
Pastel de pescao
Con manteca y bino blanco, ajos y sal. Asar el pescao y quitar todas espinas. Bator dos uebos, echar tomate y pesaco bien picao. Untar el molde con pan rallao y manteca, echar ella y aser.
Berenjenas ala parrilla
Cortat las berenjenas a lo largo en dos trosos. Ponetles pimienta y sal. Mojatlas con aseite. Tenetlas asi media ora y aserlas coser en la parrilla a fuego bibo sinco minutos de cada lao, rosiandolas con aseite.
Arros ala Balensia
Pongase al fuego en una caserola aseite y manteca de cerdo. Cuando esta esto frito, echese un pollo en pedasos, medio (...) se agregan una libra de (...) pedasos pequeños y luego uña sebolla bien picada. Cuando la sebolla esta media frita, se añade dos ajos bien machacados, dos tomates picados; luego, choriso, calamares, langostinos, caracoles cosidos esetra. Se sasona todo con sal, pimienta molida y un poco de pimenton. Cuando dos minutos despues este en su punto, se echa el arros y se deja freir durante tres o cuatro minutos. Enseguida se le añade el agua irbiendo que debe de tenerse preparada, o caldo, lo que es mucho mejor, procurando poner la cantida presisa, para que no aia nesesidad de añadir más. Después de medio cosido el arros se puede añadir unos menudillos o caldo. El tiempo nesesario para que cuesa es el arros catorse minutos. Antes de apartar de fuego se pondra por ensima unas rajitas de pimiento encarnado prebiamente asado. El arros antes de serbirse, debe dejarse reposar durante cinco minutos para que quede bien seco y desgrasado.
45
Enpanada
Ura, ardo sirisa, gatsa, mantequia nastu ta masia ein. Ondo curatu, sabaldu. Platerian epiñi. Saltsia: quipulia prejitu, idarrac egosi ta bota. Arrautsac egosi ta chiquitu, atuna ere bai, Tomatia pasa. Epiñi plateria ta tapatu.
Chipirones en Salsa negra
Lenengo epiñi sartañan olisua, quipula asco, baratsuri pisca bat. In da güero, iriña cucharacara erdi bota ta tostau tomate piscabat ta chiqui bat, ardo bels ta euren beltsa ura tasa batequin. Chipiroiac epiñi casuela baten gordinic garbiuta ta pasa gañera salsia, tapau ondo ta eindacuan asucre pisca bat.
Lomo de baca
Se pondrán en el fondo de una casuela lonjas de tosino y ensima lomo de ternera con sanaorias, sebollas, un ramilete de ierbas finas, sal y pimienta, umedesido todo con caldo y una gotas de minagre y ruedas de limon sin cortesa ni pepitas. Se pone a coser todo a fuego lento por ensima y por abajo. Se pasa, se desgrasa y se deja erbir asta quese redusca a la mitad.
Tortas de vino
Una libra de manteca, media de asucar, cuatro adornos de canela, medio cuartillo de vino blanco y dulse, limon rallado, anis tostado a medio moler y dos cuartillas de arina. Se amasa y se asen las tortas. Despues de cosida en el orno se le da un baño de almibar, y luego se espolborean con asucar.
Olauniko Maria 1879an jaio zen Debako Santixo baserrian, ezkondu eta Olauniko etxekoandre izan zen. Alaia eta hitz jario haundiko andrea omen zen, izugarri atsegin zuen jende arteko solasa. Sukaldari aparta ere bazen Maria, eta bere kasa idatzi zituen errezetak, orduko hizkeran. Baratzako egutegia ere osatu zuen. Maria 82 urterekin hil zen, eta bere senideei laga zizkien errezetak. Hemen jarritakoak Ixixa aldizkariko artxibotik sailkatu ditugu. On egin!
DENDA - BERRI
PENTSUAK, TRESNAK, HAZIAK, LANDAREAK, ERROPA, OINETAKOAK ETA ETXERAKO HAINBAT GAUZA Industrialdea – A.5 saila - 5.Pab. – 20829 Itziar (Gipuzkoa) –Tel. 943199091 – dendaberri@dendaberri.com
SANTUARAN JATETXEA Mardari auzoa · 20829 Itziar (Gipuzkoa) · tel: 943 199 397 · santuaranjatetxearest@gmail.com
Goikola baserria, Lastur 20829 Itziar – Deba tel: 943 199 082 www.goikola.com goikola@goikola.com
GOIKOLA N E K A Z A LT U R I S M O A
Ileapaindegia eta eko-denda Azal eta ileko tratamenduak Depilazioa Opariak Mutxiarte kalea, 4 - behea - Itziar 943 199 164 itziarileapaindegia@gmail.com
SANTUARAN BEKOA NEKAZ ALET XEA
Mardari Auzoa 1. 20829 Itziar (Gipuzkoa) 943199056 txominsantuaran@gmail.com
G o s a r i a k T x i k i t e o a P i n t x o a k Itur kalea - 20820 DEBA - tel.: 943 19 24 73
FRUTA EKOIZPENA ETA ZERBITZUA
Izarraitz Auzoa, 63 – AZPEITIA – tel. 943811933 www.azkunefruta.com
Rikardo Juaristi tel. 629 144 352 – Xabier Aranzadi t. 685 758 314 Iturribarri, 9 Bajo - 48700 Ondarroa, Bizkaia – tel. 946 833 337
GURE DENDA TEL: 943 19 93 18
www.ciclosturbina.com turbina@ciclosturbina.com Santiago Auzoa, 2 – 20750 Zumaia tel: 943 86 02 01 – www.azkarpneumatikoak.com
Arrabal de Maxpe, 17 tel: 943 192 382 20820 Deba (Gipuzkoa)
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ∙ BIOMASA ETA PELLETA FOTOBOLTAIKOA ∙ AEROTERMIA ETA GEOTERMIA Basadi auzategia, 5 Behea. 20750 Zumaia – 943 86 10 58 info@argisun.com www.argisun.com
ABUZTUA
6
ASTEARTEA
51
11:00 Umeen jolasak 13:00 Entzierroa. Sakaren zezenak eta pottokak 14:00 Umeen bazkaria Tiketak bertan salgai Salegi jatetxean 17:00 Xabier Larrea akrobata Euskal dantzak Aerobic Zezenak eta pottokak Buruhaundiak 19:30 Kantu Jira – poteoa
Plazatik abiatuta, tabernaz-taberna
20:30 Bokadilo jana, frontoian (Bakoitzak bere ekarri dezala)
21:45 Suzko zezena plazan. 22:00 DJ KAKTUS dantzaldia, plazan 22:30 Holi Party kolore festa Txikienak zuri-gorriz janztera animatu!
Erribera, z/g · Zumaia tel. 943 86 09 70
BAR GURETXOKOA Erribera kalea, 9 20750 ZUMAIA tel. 943 86 19 73
ETXE-ZURI GARRAIOAK Iñaki Arrieta Aramendi mugikorra: 650 029 835 etxe-zuri@hotmail.com
56
ABUZTUA
7
Gaueko autobusa Deba eta Zumaiatik. Ordutegia 93 orrialdean.
ASTEAZKENA
57
11:00 Umeentzat eta gainontzekoentzat jolasak: Prozesio kalean – Ur puzgarria – Barredora – ...
11:30 Bizikleta karrera
(saria 2 lagunentzako bazkaria/afaria Santuaran jatetxean)
12:00 Kuadrilen arteko jolasak 13:00 Sakaren zezenak 14:30 Paella txapelketa 17:30 Kalejira Burugorrinetik plazara JAN DA ERAN txarangarekin. 18:00 Kuadrilen arteko jolasak Aurreskua Sakaren zezenak 23:00 Kontzertua plazan: BAD SOUND 00:30 Playback saioa Ondoren: TXIMELETA Taldea 02:00etatik aurrera: Selektah Stepi DJ Burugorri Ostatuan 07:00 Peto jaitsiera plaza eta gaupasazaleen argazkia
inguruan
58
Reggaeton musikak salbatuko ote gaitu? Ondo gogoan dut lehenengo aldi hura, ez zait inoiz ahaztuko. 15-16 urte izango nituen eta uda zen; beraz, Deban nengoen, Maxi tabernan (bai, La Maxi-n, orduan erdi galarazita geneukan tabernazuloan, galbidera eroango gintuelakoan). Bertan geunden Beatriz eta biok nagusi plantak egiten gure muztioen aurrean. Beste arratsalde luze bat hitz-aspertuan asperraldia astintzeko. Bat-batean, belarriak ernatu eta zorroztu zitzaizkidan, eta “euskaraz dabil kantuan� bota nion lagunari (gaztelaniaz). Bai, nire bizitzan estreinakoz entzun nuen Hertzainak musika taldea, nerabezaroko udako arratsalde alfer baten. Shock moduko bat izan zen, inarrosi egin ninduena. Sinistezina egin zitzaidan euskaraz entzutea musika hura, ordura arte modan zegoena ingelesez edo gaztelaniaz zelako. Egia da Itoiz taldeak ibilbide oparoa zuela, eta euskaraz argitaratu zituela gerora himno bihurtuko zirenak, eta, gainera, taberna askotan entzuten zela. Baina punkagoa zen musika, edo hobeto esanda, orduan puri-purian zegoen musika ez zen gure hizkuntzan egiten. Edo, behintzat, ez zitzaigun ailegatzen, askorendako tabernak zirelako geneukan iturri nagusia taldeak ezagutzeko. Orduan etorri zen boom izugarri hura. Euskal Rock Erradikalaren sasoiak ziren, eta euskaraz kantatzea oso modernoa eta apurtzailea bihurtu zen garai hartan. Gaztelaniaz asko sortzen bazen ere, euskarazkoa ez zen kuota soila. Ez dok Amairu iraultza izan zen moduan 60-70eko hamarkadan, 80koan beste koska bat estutu zitzaion hariari, eta estilo uholde bat etorri zen: trikipunka, reggaea, ska, heavya, elektronikoa, hip hopa... euskaraz. Naturala eta iraultzailea zen, aldi berean. Egunotan bete du Hertzainak taldeak 35 urte, ia bizitza erdi bat, eta ezin burutik kendu zer ekarri zigun, zer esanahi izan zuen guretako eta ondorengo belaunaldiendako. Eta orduko gazteok deskubritu genuen arren gure hizkuntzan edozein musika mota
59
egin zitekeela, badirudi oraingoei ezinezkoa zaiela. Izan ere, oraintsu talde berri bateko (ez nuen gogoan hartu izena, barkatu) kide bati entzun nionean euskaraz ez zutela kantatzen ez zelako musika estilo batzuendako egokia, begiak talo eginda eta bihotza minduta geratu nintzen. Ezjakintasuna ausarta dela pentsatu nuen, eta, agian, kemena falta zitzaiela, edota gogoa, euskaraz sortzeko. Izpiritu eza ere egotz niezaioke, edo benetan aitortu euskara ez dagoela modan, ez dela cool-a. Ai, amatxo, zelako mina! Bestalde, kontu kurioso bat ere gertatzen da, eta adierazitakoarekin kontraesanean dagoela ematen du. Hiru hamarkada baino gehiago pasatu dira, eta segitzen dugu txosnetan orduko musika entzuten. Ezer gutxi aldatu da gure panoraman, antza denez. Txarrena da sasoi honi ere ondo baino hobeto egokitzen zaiola mezua. Bai kezkagarria dela. Baina non dago arazoaren gakoa? Ez da musika berririk sortzen, ala? Edo baliteke heldu nostalgikoen kontu bat izatea, “gurea, bai ona” esanez bezala gabiltzala? Oraingo gazteek ez dute ganorarik? Hutseratu egin ote ditugu? Zer, inork ez dio ekingo reggaetona euskaraz egiteari? Baliteke hori izatea gure salbazioa, eta 35 urte barru norbaitek kontatzea euskaraz nola gogoratzen duen bere lehen aldi hura... LEIRE NARBAIZA Gipuzkoako Hitzan 2019ko martxoaren 15ean argitaratua
chorreadoypinturaenpolvo.com Polígono Industrial de Itziar Parcela 5, Subparcela 4, Nave 15 Teléfono 943 199 544
SANTIAGO GARCIA ORDOÑEZ Abogados y Economistas Asociados Servicios Jurídicos – Asesoría
ASESORAMIENTO LEGAL ASESORIA JURIDICA INTEGRAL DE EMPRESAS
Móvil 670 411 444 / t. (+34) 946 793 399 centrolegal@sgoabogados.eus
URDAITEGIA HARATEGIA
AITTOLA
GEURE BASERRIAN HAZITAKO TXAHALAK Astillero, 3 - tel: 943 19 17 76 DEBA
CARPINTERIA M E TA L I C A
URKIAGA AROZTEGIA EGUR LAN GUZTIAK Mikel: 645 709 688 - Aritz: 616 225 228
J.PEREZ Poligono Industrial de Itziar Parcela Q6 20829 Itziar tel: 943199019 - http://cmjperez.com
Galtxa okindegia Gurutze Kalea, 5 - behea ¡ 20820 Deba - tel.: 943 191 036
62
dira, dira, Kopraixak dira Zapatu arratsaldeko zazpiak inguru dia, hainbeste denboran zai eon gean momentua iritxi da. Hor dakat peto roxa garbittu ta plantxauta. Urtietan zihar blusa moraua, berdia, urdina, pitxi marraduna eo beste era askotakua izan da, baina jantzita sentitzen dana ez, jantzita sentitzeana berdina da. Kalian behera pauso bakoitza bestia baino azkarro. Burugorri parian nabarmena da beste egunekiko diferentzia ta plaza birian koloriak gora ta behera, aspaldi ikusi eztako arpeixak ta egunerokua, danak batea. Umiak, begixak haundi haundi inda, Marixin zai (neri pertsonalki bildur pixkat emateitt baina...) ta geo danbor hotsa. Ohittura berrixak eta ilusio berrixak. Hasi dia Kopraixak!. Aspaldiko jendiakin juntau ta poteau, afaldu, sobremesa, kantau, dantza, parre, muxu, near, mundua arreglau, “Gaixka jarri temazo hori!!” ta berrize kantau, dantza... konturatzeako Zentroko lehixotik jendia plaza beira ikustezu ta ertendakuan konturatze zea egunak argittu dula ta zezenak plazan diala. Denbora ze azkar pasatzean gustora zabiltzanian!. Ia jaixa da. Kopraiko jaixa. Ze egun desberdina danontzat. Batzuk 3-4 ordu lo in ta ahotsik gabe jaikitze gea. Uf! Gurasuen etxian zenbat jende! Familixak juntatzeko eguna, juerga pixkat in deunoi kritika. Beste batzuk berriz oindik zapatua dalakuan “suma y sigue”. Tradiziuan arabera eleiza juteko eguna. Ezin det esan askotan jun naizenik, baina iñok ezingou ukau meza berezixa eztanik. Nik uste Itziarko Ama askontzat dala berezixa katoliko izan o ez ta Juan Marin organuan soinu grabiak jotzeunian; “Zeru ertz batetik, ta besteraino ezta izar ederragorik zu baino” ustet danoire oillo ipurdixa jartzezakula. Azken �nian bere festak dia ta ospa ditzagun!
63
Meza ta geokuare katoliko ta ez katolikuak batzeittuna. Ireki txakolin boteilla ta jo trikitixa! Denak parrez, pozik, tertulixa, geo bazkaldu ta segi tertulin. Arratsaldiane festa! Batzuk arpei preskuakin ta beste batzuk antiejo beltzakin. Aixkolaixak, dantzaixak eo harri jasotzailiak ai dian bittartian kontatzeia aurreko gaueko azaĂąak: Aurreneko eo ez ain aurreneko gaupasa, muxu, anekdota, kotilleo... ta berrize zezenakin bukaera. Zezenik gabe ezto Koprairik. Konturatzeako astelehena. Hemen agertzea Jan da Eran; “Jan da eran ta jan da eran piripipiri piripipiri...â€? Hauek gabere ezto Koprairik!! Sagarduakin hasi ta herri bazkaixa segi jo ta jo, arratsaldian plaza, hartu pipa pakete bat ta tablerotan eonaldixa. Bikotien jokuak, dantzak, aurreskua ta beti sorpresan bat. Ze festa organizatze den. Aupa zuek! Geo gabian beste hainbeste. Joe!! Garai bateko dantza txapelketa. Zahar ta gazte, heldu alkarri ta musika gerau arte. Ordu txikitako bertso saiua, sagar dantza... Herritarrak eta kanpokuak parte hartuaz ze gauza polittak itteian, diru ber haundirik gabe. Umien eguna, umiek eta umiekin ondo pasatzeko eguna. Zenbat lan! Zenbat ensaio: goizian dantza, aldau bazkaldu, danborrada, berrize aldau dantza, aldau aerobik, jokuak, zezenak... baina esfortzu horrek zenbat merezi dun. Eztu ematen posible danik baina gabian DJ Bullekin ume hoiek oindik dantzan segitzeue. Ilusiuak ze indar emateuan! Ta gurasuek ze meritu daken. Ta azkenik gaztien eguna. Guretzat pastelan ginda. Azkenian allau dala ta poza baina azken eguna dala ta pena nahasteian momentua. Kirola, sukaldaritza, jokuak, dantza ta mozkorra dana nahastu ezkeo emateu eztola eze onik ateatzeik! Baina egun hortan, danak daka bere lekua ta parte hartzaillia ta ikusliak gozau itteue (nahiz eta batenbati inoiz arrautzan bat jertsian txapelian sartu. Ups! Barkau).
64
Neskentzako zezenak (urtero erten ber deula ta sekulare ezteu ertetzen) ta seittuan afaitta. Azken urtietan disfrutau izan ezin deuna. Ze politta zan udara osua Kopraixak prepatzen pasatze genunian, playbackeako zenbat ensaio, ze perfekzio. Tamalez azken urtetan afaittako garaixak balixo izan digu zoze dexentia in ahal izateko (berdin berdin beti bigarren ai...). Baina zenbat gerau zaizkigun memorixan; Drag queenak, Verano azul, Sister act, Los Picapiedra, Gaseosa Cruz de Gorbea, Boooomba, Michael Jackson (Behin irabazi genun behintzat), Full monty, Boxeua, Game of Thrones, ta zenbat gehixo... Nahi gabe pasatzea gaua ta geo ta gertuo ikustea bukaera, etxea? oindik ez mesedez. Biharkua egun gogorra jungoa, garbiketa eguna ta geo desiertua. Baina momentuan hori ahaztu ta jarraittu dezagun dantzan. Zer dian Kopraixak? Ba neretzat hori dana ta askoz gehixo dia Kopraixak. Azken �nian jendiai arpeixan irriparra sortzeion sentsazio ta ilusio bat dia Kopraixak. Jende gutxi batzuk, asko saiauta lortu dian bost egun borobil ta jende hori gabe ezer izango ez litzakena. Zuei, milla milla esker. Itziar Astigarraga
Egia auzoa, 8 · 20829 Itziar–Deba t: 943 191 554 - m: 617 686 337 www.agroturismodonibane.com email: donibane13@hotmail.com
Industrialdea, 20829 Itziar tel: 943 199 226 www.ibarplas.com
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
67
Aintzinako usadioa hartu du Juan Sebastian Elcano ontziak Joan den uztailaren zazpian gertakizun bitxia izan zen gurean. Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman zioneko 500. urteurrena dela eta, espainiar itsas-armadaren eskola ontziak Getaria bisitatu zuen, itsasgizon gipuzkoar ospetsuaren jaioterria. Pasarte honen berezitasuna da, Getariako portutik Bilborantz abiatu ondoren, itsasontziaren komandanteak gure kostara desbideratu zuela aurreikusitako ibilbidea, aintzina ohikoa zen baina orain dela pare bat mende galdutako erritoa betetzeko: euskal amabirjinen artean marinelena kontsideratua den Itziarko Amabirjinaren ohorez kanoikada salba jaurtitzea itsasoan. Egun horretan gaueko 10ak aldean itsas aldean zebiltzanek harriduraz ikusi zuten, nola Debako Sorginetxe paretik pasatzean belaontziaren tripulazioak bi artilleria deskarga jaurtitzen zituen, aintzina egiten zena bezala. Deskargaren ondoren Debako hondartza aldera hurreratu, eta eskilera parean bere bidea hartu zuen berriro. Zergatia Joan den ekainaren hiruan, Debako jendeak Itziarko santutegira egin ohi duen peregrinazio egunean, oraintsu arte Espainiako Yateen Asanblea Espainiarra delakoaren presidentea izan del Javier de Cardenas Chavarri madrildar-bilbotar-denarra bertan zelarik, usadio zahar honetaz interesatu zen. Gainera, Juan Sebastian Elkanok bere testamenduan hainbesteko debozioa zion Itziarko Ama Birjinari urrezko 40 dukat emateko borondatea utzi izanak, itsas autoritate gorenari usadio hau berreskuratzeko proposamena egitera animatu zuen Javier. Horrela helarazi zion idatziz itsas armadaren estatu almirante nagusiari usadio hain marinelaren berri, aintzat hartzen bazuen itsasontziaren komandanteari jakinarazteko, ondoren ikusi ahal izan dugunaren arabera. Alex Turrillasen blogetik hartua eta itzulia www.alexturrillasaranzeta.blogspot.com
68
Irtenbidera, etorkizuna askatu Presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean Audientzia Nazionalean. Abokatuak nahiz Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak dira auzipetuak, eta tartean da Nagore Garcia auzo-herrikidea. Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxeratzea eskatu du harentzat, talde terroristako kide izatea eta terrorismoa goratzea leporatuta. Guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizun larri honen aurrean honako hau adierazi nahi dugu: 47 euskal herritarrak eta beraien jarduerak zigortu nahi dituen epaiketa hau, lehen bezala orain, lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dagoela salatzen dugu. Euskal jendarteak aurrera egin nahi du eta etorkizunari behar bezala ekiteko iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da. Ez ditugu kate berriak asmatu behar eta ez dugu gehiago estutuko gaituen korapilorik nahi. Ez dugu bidean harri berririk behar, ez dugu min eta zauri berririk irekitzerik nahi. Zalantzarik gabe, konponbideari begira dagoen herria da hau, aurrera egiten ari den herria, eta ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko. Elkarbizitza, bakea eta justizia jendarte ororen altxor preziatua dira, baita gurea ere. Euskal jendartearen nahi horri erantzun behar diogu eta gatazka logika batean asmatutako eta abian jarritako prozedurak eten behar ditugu, eraikitzen ari garen orainaldia kutsatu ez dezaten. Jendarte berri bat eraiki nahi dugu, sinistuta baikaude urteotan garatu ditugun baloreak eta eskubideekiko sentsibilitatea izango direla bestelako herri bat sortzeko zimendua: norbanakoen giza eskubideak, eskubide kolektiboak, elkartasuna, enpatia eta elkar bizitza. Etorkizuna guztion artean, elkarrizketaren bidez eta eskubide ororen errespetuan oinarrituta eraiki behar dugun etxea da eta guztiok gara ezinbestekoak, guztiok elkarrekin bizi behar dugun etxea baita. Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunerako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da. Epaiketa hau salatzeko, irailaren 14 ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
69
onoak Laguntza b statuan Burugorri O salgai. 25 ₏
Garaian garaiko barazki ekologikoak
Doniene Berri Egia auzoa, Itziar 652743737 688661622
EDARI
B A N A K E TA
San Telmo kalea, 22 - 20750 ZUMAIA
Tel: 943 861 312
K I R O L A E TA O S AS U N A
Alai Auzategia, 7-baxua 20750 Zumaia tel. 943243368 – info@gaindituz.es www.gaindituz.es
JATETXEA
haragia eta garaiko arrainak bereizten gaitu TABERNA Hondartza kalea – 20820 DEBA tel: 943 19 19 70 www.calbetonjatetxea.es
Transportes
PANCORBO Garraioak
TXIRRINDUENTZAT ERREKANBIO ETA OSAGARRIAK Industrialdea – E2, 20829 – 20829 Itziar tel. 943 19 91 03 · www.gurpil.com Mutxiarte 16-B, 20829 Itziar transportespancorbo@hotmail.com tel 609 140 478
tel: 699 684 490 www.txindurri.com
S A N E A M E N D U A - B E R O K U N T Z A - G A S I N S TA L A K U N T Z A - G A S N AT U R A L A INPERMEABILIZAZIOA - ERAIKUNTZA LANAK - BAINUGELAK w w w.urg intz a .com tel: 943 18 80 92 – 1 p oligonoa , Er rot a 19 - 20749 I R AETA – Z E STOA
DENON HERRIA
Zentroak elkartuak askotan Hainbat gazte elkarrekin Kopraixak prestatzeko lanean Edo zurito batekin Ondu baietz aurreko urteak Denon lan pixka batekin Oraindik juerga dugu aurretik Gazteok festari ekin
Kanala K A F E T E G I A J A T E T X E A H O T E L A hotelkanala.com 943 19 90 35 ITZIAR
Koprai zoriontsu!
SALEGI
TA B E R N A – J AT E T X E A
Galtzada, 13–15 · 20829 ITZIAR · Tel.: 943 19 90 04 - 943 19 91 81 info@salegi.net – www.salegi.net
725 urte
Itziarren sorrera
77
Nafarroak izan duen errege boteretsuena, Antso III, 1031. URTE urtean hil egiten da. Bere agindupean zeuden lurraldeak hauexek ziren: Gaztela, Aragoi, Nafarroa eta Sobrarbe– Ribargoza . Bere lau semeen artean banatu zuen erresuma: Gartzea III. Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren jabe egin zen eta errege izendapena jaso zuen. Ramirori Aragoiren zati, Fernandori Gaztelaren zati bat, Gonzalori Sobrarbe eta Ribargoza (Huesca). 1054. urtean Atapuercako guduan Fernandok Gartzea hil zuen errege izateko saiakera batean, nahiz eta ez zuen lortu, handik aurrera Nafarroa eta Gaztela etsaiak bihurtuko ziren. 1194. urtean Antso VII. Nafarroako tronura ailegatzen da. Nahiz eta bere erreinuak lurraldetasun zabala eduki eta ekonomikoki egoera bikainaz gozatu, arazo bat dauka: Gaztelako Erreinua 1200. urtea baino lehenago Antso VII.a Almohadeekin (iberiar penintsularen hegoaldea kontrolatzen zuten musulmanekin) kontaktuan jarri zen. Bere asmoa Gaztela musulmanen laguntzaz zapaltzea zen. Ez dakigu nola, baina 1200. urtean Gaztelako erregeak Alfonso VIII. tratu horietaz konturatzeaz aparte Gasteiz setiatu zuen bi hilabetez. Gasteizko goarnizioak izugarrizko erresistentzia erakutsi arren Alfonso VIII. Gasteizen sartu zen. Zergaitik?: Antso VII. Nafarroako erregeak ez zuen laguntza militarrik bidali Gasteiza, gainera izugarrizko izurriteak egoteaz gain, janaria amaitzen hasi zen.Erreinuko bigarren hiri handiena erortzeak Nafarroako erreinuaren kostaldea erortzea bizkortu zuen. Donostiak bi astez jasan zuen setioa baina izurriteak zirela eta errenditu egin zen. Kaosa Gipuzkoaren jabe egin zen.Hainbat hiri eta herritan foruak deusezteko beldurra polbora bezala zabalduz. Matxinada baten zurrumurrua Gaztelara iritsi zenean,
78 Alfontso VIII. neurriak hartu behar izan zituen. Neurri horiek, foruak berezartzea ekarri zuten. Foruen arabera herriek hainbat pribilejioz gozatzen zuten. Garai horretan Gipuzkoan hainbat herrixka zeuden eta horietako bat Montrealekoa zen (Itziar). Itziarko herritarrak desiratzen zeuden Ekainak 24 iristeko, 1294. urteko udaran Antso IV. Montrealeko herrixka herri izendatu zuen. Ehun urte geroago Euskal herrian erregimen forala normalizatzen joan ziren: neurri batzuen artean XIV eta XV. mendeetan batzar nagusien kokapen zehatzak finkatu ziren Bizkaia eta Araban. Itziarren sorrera 1294ko ekainaren 24ean kokatzen da. Itziarren sorrera Gaztelako lau erregeek (Alfonso VIII. a ,Fernando III.a, Alfonso X.a eta Sancho IV.a) burutu zuten planaren zati bat da. Egin dezagun denboran atzera. 1200 . urtean gaude. Gaztelako Alfonso VIII.ak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba konkistatu ditu . Nafarroako erreinuak kostaldea galdu du. Baina zergaitik? Nolakoa zen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren egoera konkista aurretik? Nafarroako erreinua hainbat tribu euskaldunek sortutako batasun politikoa izan zen. Tribu hauen helburua kanpoetsaietatik babestea bazen ere, eraikuntza administratibo propioa edukitzeko ahalmena eduki zuten. Administrazio hau probintzi eta hiri handiei pribilejioak eta eskubide bereziak emanez eraiki zen. Eskubide horiek Foru izena zuten. Hainbat ataletan banatzen ziren. Hiru garrantzitsuenak hauek ziren: UDAL ESKUMENAK Araban eta Bizkaian herritarrek aukeratzen zuten beraien alkatea boto bidez herri izendapena jaso ondoren. Gipuzkoan berdina gertatzen zen nahiz eta XVI. mendetik aurrera ondasun materialak eduki behar ziren botoa emateko. BATZAR NAGUSIEN ESKUMENAK Beraien betebeharrak aldundi gobernua hautatzea zen, lege proiektuak sortu Gaztelako erregeak erabakia onar zezan eta foru aldundiaren jokabideak epaitzea zen. Bozka emateko forma udal gobernuetan ezartzen zen berbera zen eta legebiltzarkideek beraien jatorrizko udalerriaren interesak defendatu behar bazituzten ere, denboraren
79 poderioz nahi zuten lekuan aurkezteko ahalmena eskuratu zuten, Hego Euskal Herriko edozein tokiko interesak defendatuz. Hauek ziren batzar nagusien kokalekuak: .Araban urtean bitan biltzen ziren Maiatzean lur zabalean eta Azaroan Gasteizen.1332an sortu ziren. .Bizkaian Gernikan XV. Mendetik aurrera urtean bi aldiz.XIV. mendean sortu ziren. . Gipuzkoan ez zuten kokaleku zehatzik.XIV. mendean sortu ziren. Hauek ziren Batzar Nagusitarako derrigorrezko parte hartzea ez zuten lurralde batzuk: Enkartazioa, Durango eta OĂąati. FORU ALDUNDIEN ESKUMENAK Erregearen onespena jaso ondoren Batzar Nagusien lege proiektuak betearaztea zen Foru Aldundien betebeharra. KOPRAIXAK ZER DELA ETA SORTU ZIREN? Hona hemen nire teoria: Itziarren XVI. mendean Kopraixak ospatzen hasi ziren. Zergaitik? Espainian gatzaren gaineko zerga bat zegoen baina erregimen foralari esker euskal lurraldeetan ez zen zerga hori ordaindu behar. Gatza arrainak kontserbatzeko erabiltzen zenez, arrantzale euskaldunek ez zuten arazo handirik gatza lortzeko ez baizuten zergarik ordaindu behar. Horrek aberastu egin zituen eta dirua Itziarren festa batzuk antolatzeko erabili zuten ein batean. Zergaitik Itziarren? Itziarko Amabirjina arrantzaleen patroia zelako. Horrela sortu ziren Kopraixak.
80 BEREZITASUNAK Itziar Gipuzkoako zazpigarren herria izan zen. Aurretik: Donostia (1180an AntsoVI Jakintuna Nafarroako erregearen eskutik), Irun (1203an), Mutriku (1209an) eta Getaria (1209an) Alfontso VIII Gaztelako erregearen eskutik jaso zuten izendapena, Zarautz 1237an, Fernando III Gaztelako erregearen eskutik eta Arrasate, 1260an Alfontso X Gaztelako erregeak emanda. Zergaitik, orduan gaur egun Itziar ez?
Deba da herria eta
Itziarren sorrera eta ehun urte geroago... Itziarrek ez zuen kosta hurbil eta oso zaila zen mendi inguru hauetan arrantzaleak itsasoratzeko portu bat eraikitzea. Gainera garai horietan bale arrantzak garrantzi handia hartu zuen eta ekintza egokia zirudien, baliabide ekonomikoak lortzeko nekazaritza eta baso ustiaketarik batera. Ipar mendebaldera, Deba ibaiaren alboan, bazen lurralde ez hain menditsua eta itsasoratzeko toki aproposa.Toki horretan itziartarrek portu bat eraiki zuten. Arrantzaleak inguru horietan bizitzen hasi ziren eta balearen arrantzak ekartzen zituen baliabideak erakarrita beste herri batzuetatik etorritako jendea han bizitzen hasi zen. Denborarekin toki hura Itziar baino handiagoa egiten hasi zen eta denborarekin toki hura herri bihurtu zen eta Itziar bere agindupean zegoen auzo bat. Toki horren izena Deba zen. Hau ez da herri soil baten historia, hau arrantzaleen historia bat da, hau nekazarien historia bat da, hau errege– erreginen historia bat da, hau herri baten historia da, HAU ITZIAR ETA ITZIARTARRON HISTORIA BAT DA.
Ara Laka Esparza
AK !!!
ITZIARKO HOSTALA
EGUNERO ZABALIK 05:00 – 00:00
AI X
ITZIARKO HOSTALA
PR
KAFETEGIA · TABERNA · JATETXEA
KO
ITZIARKO HOSTALA
RA
GOSARI · OTORDU · OSPAKIZUNAK
GO
ITZIARKO HOSTALA 943199061 · WWW.HOSTALITZIAR.ES
ITZIARKO HOSTALA
GIROTUZ UDALEKUAK HERRIXA GIROTZEN Umiak, gaztiak eta begiraliak. Hoiek dia udalekuen osagai printzipalenak. Hoiekin batea helburuak, baloriak, ekintzak ta harremanak; danak nahastu ezkeo aisialdia lantzeko errezeta izango genuke. Hori da hain zuzen Girotuz Udalekuen de�nizio motz eta sinpli�kaua. Urte osua eskola eta eskola ondoreneko ekintzetan jarduten dia normalian umiak eta udara allatzen danian ixa hiru hilabeteko deskansua. Baina deskansu horretan gauza asko in leizke. Aurten herriko askok udalekutan parte hartzia erabaki due; danea 71 ume-gaztetxok hartu due parte eta 7 laguneko lan-taldia izan da motorra.
Oso inportantia iruitze zaku aisialdia, honek eskaintzen dittun askatasun momentuak aprobetxatzia aspektu ezberdinak lantzeko. Eskolan alor batzutan hain ondo moldatzen ez den horri aukerak eman eta beste gaitasun batzutan abila dan hori baldartzeko. Aisialdian ez baitu pertsonei jartzen zaizkien etiketak balixo, eta hori da guretzat inportantiena; umegaztetxo bakoitza libre izatia eta itten dan ekintza bakoitzataz gozatzia. Beaien momentua da eta asko gustatze zakue lagun artian ibiltzia. Gainea, posible dan heinian talde haundixian ibiltzen saiau gea ta horrek adin ezberdinak nahastiak dakarren magia sortzeko balixo du. Aurten hirugarren urtia izan da Girotuz Udalekuak Itziarren antolatu diala ta proiektu honen forma geroz ta borobillaua dala esango genuke. Lan-talde hau geoz ta esperientzia gehixo hartzen dijua ta horrekin batea udalekuek beaien tokixa hartzen ai dia herrixan eta herritarren bizitzan. Herritik herrixantzat itten dia.
Industrialdea, 0 lursaila - 20829 ITZIAR t e l : 9 4 3 19 9 19 7 – w w w. h a i z e l u r. c o m
o n d o p a s a u k o p r a i x a k p a s a u g a b e
87
Joxe Manuel Agirre “Endañeta”
Hitzetan laburra, lanean egurra Joxe Manuel Agirre 1943ko urtarrilaren 10ean jaio zen Itziarko Elorrixa auzoan dagoen “Endañeta” baserrian. Hamabi seme alabetatik laugarrena da, fraile joan nahi izan ez zuena. Sustrai zaharretik Itziarren jaiotako gizasemea, Ekaingo historiaurreko kobazuloetatik hurbil. Berak itziartarra dela dihoen arren, bere bizimodua mendiz beste aldera egin zuen. Beraien baserritik Zumaiako Mercedarioen eskolara bidezidor bat besterik ez zegoen eta Debako eskola urrun geratzen zitzaien. Indartsua jaio zen eta bere lehen lanak igeltseritzan egin zituen. Hark eta bere anaiek ondo zekiten zer zen eraikuntzan harriak altxatzea. Berak dio baserrian hasi omen zela, patata, arto eta gari zakuak jasotzen.. “Han ibiltzen ginen anaia eta biok arto zakuekin. Baina harria gordeta geneukan, kanpoan, urruti xamar, gurasoek ikus
ez nintzaten”. Bere amak ez omen zuen bizimodu hori nahi semearentzat, baino hala ere, lehian hasi zenean, kandela bat pizten omen zuen laguntzeko... Lehen proba o�ziala, 1964. urtean egin zuen, 21 urterekin, 125 kiloko harriarekin. Sarasolari gailendu zitzaion, eta makina bat altxaldi egin zituen 60 eta 70. Hamarkadetan. Harri errektangularrekin eta kubikoekin izan zen bereziki trebea, berarekin joka zezaten aurkariei abantaila eman beharra izaten zuelarik. Inoiz izan den harrijasotzailerik onena bezela sartu da historian Endañeta. Mugarri bat jarri zuen Tolosan 1973an, berrehun eta hogeita bost kiloko zilindrikoa jaso zuenean. Hasiera haietan, hargin batek egindako harria garestiegia zenez –garai hartako hamar edo hamabi mila pezeta- eta bera igeltseroa izanik, hogei bat urte besterik ez zituela, kubikoaren
88
antzik gehien zuen zerbait eskuratu beharra sentitu zuen. Ez zuen nahikoa zakuekin jardutea, eta enkofratu karratu bat eginez, hormigoiz bete, burdinazko barra batzuk sartu eta bere lehen harria eskuratu zuen. Lanean sartu beharreko orduak sartu ondoren sasoian jarri behar. Egunero mendian gora saltaka. Egunean ordu erdi, igandetan bi ordu. Berak eginiko harriarekin entrenatzen zen, astean hirutan, eguzkia sartzean, lanak bukatu eta afaldu aurretik. Bera bakarrik, jasoaldiz jasoaldi, ukuiluan. Patuak hala nahirik, Endañeta baserritik muinoaren bueltan zegoen urtaindarren baserria, Urtain dinastia. Umetatik aritzen omen ziren elkar neurtzen. Arronakoari familiatik zetorkion teknika, eta oso azkarra zen, malgua eta bizkorra bezain indartsua. Baina Endañetak hainbat aldiz irabazi omen zion umetan ere. Lehen proba Zumaian egin zuen 1964. Urtean, Sarasola asteasuarrarekin lehiatu zen. Hamar arroako kubikoa zazpi minutuko hiru txandatan. Errex irabazi zuen, eta handik aurrera bere ibilbidea garaipenez betea izan zen. Datu o�zialen arabera bere bizitzako hogei ta hiru apustu garrantzitsuenetatik hamabi
irabazi zituen, zazpi galdu eta bat berdindu. Baino argi esan beharra dago, Sarasolarekin jokatu zuen haren ondoren, kontrarioei aldea ematen ziela, “bestela inork ez zion apusturik jokatu nahiko” . Nagusitasun harrigarria zuen Itziarko Herkulesek eta bikoteen aurkako erronkak ere jo zituen, Tolosakoa lekuko, 1974an, Tapia eta Paskualsororen kontra. Endañetak 1977an utzi zituen lehiaketak. Handik aurrera erakustaldi eta jaialdi jakinetan bakarrik bizkarreratu zituen harriak: Zumaia eta Debako aitona-amonentzat, ikastolentzat... Tartean bada garai hartan sona haundia izan zuen ekitaldi bat: TVEan, “El hombre más fuerte
89
de España” lehiaketarako deitu zioten. Alfredo Amestoy showmanak pentsatu eta TVEk antolatutako lehiaketa zen. Kosta zitzaien Endañeta konbentzitzea. Kotxea alkilatu eta bertaratutakoan seitik bosta proba irabazi eta Espainiako gizonik indartsuena bezela izendatu zuten. 1969an gertatu zen hori. Guzti horrek gizonaren indarraren neurria ematen digu, baino barrutik handiagoa den errezeloa daukat kanpotik baino. Itxuraz �n eta formetan aparta, umila, leiala, isilik egoten eta behar dena esaten dakiena dirudi. Ba omen da hori da euskaldunon ezaugarrietako bat. Hitzetan laburra, lanean egurra.
Aurtengoan, Itziarko Kopraixak probestuaz, omenaldi xume bat egin nahi diogu Kopraiko igande haundian. Zumaian ere jaso berri da, eta zumaiarrek zumaiartu nahi badute ere, itziartar somatzen dugu. Hurbiltasunak Zumaira eraman zuen arren, guk itziartar nahi dugu eta bere ibilbide oparoa nolabait goraipatu nahi dugu gogorarazpen xume honekin. Bihoakio hemendik gure errekonozimendurik beroena eta bejondeizula Joxe Manuel! Itziartarren itzala zabaldu duzuna hainbat bazterretara, jaso bekizu gure miresmen eta maitasuna! A. Egaña
90
Udaberria da eta horrekin euri zaparradak eta eguzkia alderatzia normala da gure lurraldean.Argazki desberdin bat neukan buruan eguraldi nahasi hori nola bait adierazteko moduan baina gure arranorik esanguratsuena protagonista izanik: zapelaitza. Ezagutzen nuan,hainbat buelta eman ondoren menditik, harrapari honek ohituraz behatoki bezela ibiltzen zuan leku bat eta ondo aztertu ondoren tokia erabaki nuan eskutaleku bat prestatzia inguruan. Horrela ekin nion lanari eta bizpahiru egunian bukatuta naukan “zulo� berezi hura, lurran rasian, ondo isolaturik humedade eta batez ere euritik eta enbor ustel bat erreferentzia moduan artuta, horixe baizan bere altarea eta hain zuzen hortik ematen zion bailara barrenari begirada zorrotza. Euria egiten zuanian juten nintzan bakarrik eta hilabete bat pasa ondoren eta ez dakit zenbat ordu zulo artan sartuta egon ondoren, han naukan neure aurrean hegazti eder hau euri zaparradaren azpian lasai, batera eta bestera begiratuz baina begirik kendu gabe batez ere ni negoen aldera. Zeoze arraroa somotzen zuala usten dut baina hala ere hor eduki nuan ordu erdi bat objetiboan aurrean. Joxantonio Buenetxea
GOSARIAK PINTXOAK MUSIKA ASTELEHENETIK OSTIRALENA EGUNEKO MENUA, UDAN ZEHAR OSTIRALETIK IGANDERA BAZKARI ETA AFARIAK, URTE OSOAN KOPRAIXETAN
Abuztuak
2
ostirala
Ko pr ai us ain a Bu ru go rr i Os tatu an
19:00 - 21:00 Pintxopo
tea
23:00 M us ik a zu ze ne an :
De CARAJILLOS (ru mb a, cu mb ia, re gg ae , sk a, ...)
BAZKARI ETA AFARI MENU BEREZIAK EGUNERO bokata eta errazioak ere bai EGIN ERRESERBA * Abuztuaren 8tik 12ra atsedenagatik itxita.
Mutxiarte 8, 20829 Itziar burugorriostatua@gmail.com tel. 943 19 92 80 facebook/burugorriostatua
EZ DA INOLAKO ERASORIK ONARTUKO
GAU AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA KOPRAIXETAN Abuztuak 3 (zapatua) eta 7 (asteazkena)
Gaueko geralekuak: DEBA: Taxien geralekuaren aurrean. ITZIAR: N-634 Hostalaren aurrean. ZUMAIA: Patxita Etxezarreta (Donostiarako norabidean). Ohar orokorra: Kopraixak diren bitartean ohiko autobusa ez da Itziarko erdigunean geratuko. N-634 Hostala, Kanala parean eta Industrialdean mantenduko dira geralekuak.
95 DOMINGO, 4 DE AGOSTO 07.00 Vaquillas de Saka 11.30 Misa 12.00 Cata de txakoli local, homenaje al “harrijasotzaile” Endañeta y exhibición de “harrijasotzailes”, padre e hija, JOSEBA y UDANE OSTOLAZA, ambientado por OSTO eta ALE. 18.00 XVI edición de baile suelto de parejas con los trikitilaris JON OSTOLAZA y RAKEL PUJANA A continuación, exhibición de recortadores y vaquillas.
LUNES, 5 DE AGOSTO 11:30 Misa 11:30 Pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 13:00 cata de SIDRA local amenizada por los hermanos bertsolaris MADDALEN y AMETS ARZALLUS 14.30 Comida popular en el frontón 18.00 Juegos y bailes de parejas. Aurresku y vaquillas. 23.30 verbena a cargo del grupo OBANEUKE 01.00 Baile de la manzana 02.00 Desafío de bertsos para noctámbulos en Burugorri Ostatua
MARTES, 6 DE AGOSTO 11.00 Juegos infantiles A continuación, pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 13.00 Encierro infantil, vaquillas y ponis 14.00 Comida para niños en el restaurante Salegi 17.00 Actuación del acróbata XABIER LARREA Exhibición danzas vascas y aerobic Vaquillas y ponis Cabezudos y toro de fuego para niños 19.30 Kantu-jira 21.45 DJ KAKTUS 22.30HOLI PARTY �esta de colores
PROGRAMA
SÁBADO, 3 DE AGOSTO 10.30 partidos de pelota de niños 16.00 IV. ITZIAR TRAIL 16.15 Cross infantil 18.30 Pasacalle con JOSELONTXO’S TXARANGA 19.00 Chupinazo y bajada de Marixi en la plaza A continuación, tamborrada popular 20.30 Misa y Salve, cantada por el coro parroquial 23.30 Verbena con el grupo LAIOTZ
MIÉRCOLES, 7 DE AGOSTO 11.00 Juegos para niños 11.30 Carrera de bicicletas A continuación, pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 13.00 Vaquillas a cargo de la ganadería SAKA 14.30 Concurso de paella 17.30 Pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 18.00 Sorpresa y juegos entre cuadrillas A continuación, aurresku y vaquillas 23.00 Concierto: BAD SOUND 00.30 Concurso de PLAYBACK Verbena a cargo del grupo TXIMELETA 02:00 SELEKTAH STEPI DJ, en Burugorri Concierto BAD SOUND 07.00 Bajada de peto y foto de gaupaseros
SATURDAY, 3th AUGUST 10.30 children’s Basque pelota matches 16.00 IV. ITZIAR TRAIL for adults 16.15 Running competition for kids 18.30 “Kalejira” with JOSELONTXO’S TXARANGA 19.00 “Txupinazoa” and MARIXI’s descent, i n the town square Popular drum parade 20.30 The mass and salbe 23.30 Dancing with the band LAIOTZ
SUNDAY, 4th AUGUST 7.00 Bulls 11.30 The mass 12.00 Home made “txakoli” wine tasting at the town square Then, ENDAÑETA ‘s homage and “harrijasotzaile’s” exhibition by JOSEBA and UDANE OSTOLAZA, with OSTO eta ALE. 18.00 XVI Basque dance competition with JON OSTOLAZA and RAKEL PUJANA trikitixa players Then, bulls and bull trimmers 23.00 Concert by ANJE DUHALDE
MONDAY, 5th AUGUST– COUPLE’S DAY 11:30 The mass 11:30 “Kalejira” with JAN DA ERAN charanga band 13:00 Home made CIDER tasting, with the troubadours MADDALEN and AMETS ARZALLUS 14.30 Popular lunch in the pilot court 18.00 Games between couples. Aurresku and bulls. 23.30 Dancing with OBANEUKE 01.00 Apple dancing 02.00 Night bird ‘s bertso challenge at Burugorri Ostatua
TUESDAY, 6th AUGUST -CHILDREN’S DAY 11.00 Games for children Then, parade with the charanga JAN DA ERAN 13.00 Bulls running, SAKA bulls and ponies 14.00 LUNCH for kids at Salegi restaurant 17.00 XABIER LARREA acrobat’s exhibition Basque dances and aerobic dances Bulls and ponies Big heads and �re-bull for kids 19.30 Kantu-jira 21.45 Dancing with DJ KAKTUS 22.30 HOLI PARTY
PROGRAM
96
WEDNESDAY, 7th AUGUST - YOUNG’S DAY 11.00 Games for children 11.30 Cycling race Then, drinking parade for cuadrillas and “kalejira” with the charanga JAN DA ERAN 13.00 SAKA ‘s bulls in the square 14.30 Paella competition 17.30 “Kalejira” with JAN DA ERAN charanga band 18.00 Surprise and games between young people Then, aurresku and bulls 23.00 Concert: BAD SOUND 00.30 PLAYBACK competition Then, dancing with the band TXIMELETA 00:20 SLEKTAH STEPI DJ at Burugorri 07.00 “Dungarees down” run and night bird ‘s photo
Ondo pasa Kopraixak!